Emakumeen Euskal Bira
etapakako txirrindularitza lasterketa
(«Emakumeen Bira» orritik birbideratua)
Emakumeen Euskal Bira (lehen Iurreta-Emakumeen Bira deitua) Iurreta Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteak antolatutako emakumezko txirrindularitza lasterketa izan zen, UCIko maila gorenetakoa.
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | ekaina |
Eskualdea | Euskal Herria |
Modalitatea | Errepidea |
Mota | Lau etapa |
Antolatzailea | Iurreta Emakumeen Bira Ziklista Kirol Elkartea |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1988 |
Edizio kopurua | 32 |
Amaierako edizioa | 2019 |
Lehenengo irabazlea | Imma de Carlos |
Garaipen gehien | J. Somarriba (3) H. Kupfernagel (3) |
Azken irabazlea | Elisa Longo Borghini |
Ibilbidea
aldatu1988tik aurrera, urtero ekainean egin izan zen. Bizkaian jokatzen zen gehienbat, Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatzen baitzuen, baina amaiera aldera Emakumeen Euskal Bira izena hartu zuenean Hego Euskal Herria zeharkatu zuen[1]. Hasieran lasterketa amateurra bazen ere, 1992tik aurrera profesionala izan zen eta 2004an Goi mailakoa bihurtu zen, harik eta 2019ko ekitaldia jokatu ondoren amaitu zen arte.
2022an Euskal Herriko Emakumezkoen Itzulia lasterketa berriak hartu zuen haren lekua.
Palmaresa
aldatuGaraipenak
aldatuTxirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Hanka Kupfernagel | 3 | 1991, 2000, 2004 |
Joane Somarriba | 3 | 1997, 1998, 1999 |
Alena Barillová | 2 | 1993, 1994 |
Marianne Vos | 2 | 2008, 2011 |
Judith Arndt | 2 | 2009, 2012 |
Emma Johansson | 2 | 2013, 2016 |