Emakumeak leihoan, Galiziar emakumeak izenez ere ezaguna (gaztelaniaz: Mujeres en la ventana eta Las gallegas, hurrenez hurren) —bigarren hori, antza, izenburu zaharrena izanik—,[1] Bartolomé Esteban Murillo margolariak 1675an egindako margolan bat da. Bertan jasotzen den gaiari buruz ez dago informaziorik, eta horrek lan misteriotsuaren ospea eman dio. Gaur egun Washingtongo Arte Galeria Nazionalean dago ikusgai, Ameriketako Estatu Batuetan.

Emakumeak leihoan
(
Mujeres en la ventana)
Jatorria
Sortzailea(k)Bartolomé Esteban Murillo
Sorrera-urtea1670
IzenburuaTwo Women at a Window
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak125,1 (altuera) × 104,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
BildumaWashingtongo Arte Galeria Nazionala eta Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Inbentarioa1942.9.46

Deskribapena aldatu

Margolanean bi emakume leiho batean ikusten dira. Bata, atzeago dagoena, helduagoa da eta, lotsatuta, aurpegia zapi batez ezkutua du. Bestea, gazteagoa, kanpora begira dago, burua eskuineko besoaren gainetik. Kontrastean, aurpegi estalia erakusten duena irribarrez dago; bestea, aldiz, serioago dago.

Murilloren obran batetik eszena erlijiosoak jasotzen diren moduan, bestetik garaiko Sevillaren eguneroko eszenak plasmatzen dira. Lan erlijioso gehienak Espainian gordetzen dira; herriko eszenenak, aldiz, gehienak, Espainiatik kanpo daude, esaterako hau.[2]

Margolanaren markoa eta leihoa bata bestearekin lotuta agertzen dira: ematen du benetako leihoa dela. Orokorrean kolore ilunak dira nagusi, emakumeen atzeko hondoa beltza da erabat, eta leihoaren markoa marroia. Argia bi emakumeen aurpegietan biltzen da, batez ere gazteenaren azalean; neska horrek, bestetik, bi elementu gorri erakusten ditu, buruko eta bularreko begiztak. Gazte horrek, gainera, irrifar bihurria erakusten du.

Interpretazioa aldatu

Interpretazio zabalduenak bi emakume horiengan bi prostituta ikusi ditu. Horren arabera, leihotik bezeroak ari dira bilatzen. XVII. mendean emakume zintzoak zuzenean leihotik begiratzea ez zegoen ondo ikusita, horretarako gortinak eta xaretak erabiltzen ziren, barrutik ikusteko kanpotik ikusiak ez izateko, alegia. Zentzu horretan margolanean ez dago moralizatzeko asmorik. Errealitatearen irudia da, besterik gabe.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu