Emakumeak informatikan

informatikaren alorrean aritu diren emakumeak
Emakumeak Informatikan» orritik birbideratua)

Informazioaren teknologiaren garapena eta emakumeak informatikan loturik egon dira hasieratik. XX. mende hasierako lehenengo programatzaileen artean baziren emakumeak ere eta ekarpen esanguratsua egin zioten industriari. Teknologia eta egiteko moduak aldatuz joan diren heinean emakumeen papera programatzaile moduan ere aldatzen joan da, eta alor honen historia idazterakoan emakumeen lorpenei garrantzia kendu izan zaie.

Ada Lovelace. Makina konputazionalen lehen emakume programatzailea.

1940ko hamarkadaren aurretik, informatikaren mundua gizonezkoena zen batez ere, nahiz eta egon ziren emakumeek egindako ekarpenen kasu gutxi batzuk ere. Baina hori Bigarren Mundu Gerran aldatu zen, gizonezkoak borrokan ari ziren bitartean, hauek hutsik utzitako lanpostuak emakumeek betetzeko deia egin zuten mundu osoko gobernuek. Horregatik, hamarkada oso batean zehar emakumeak izan ziren nagusi informatikaren alorrean, lehenengo programatzaileen artean egon ziren eta orduz geroztik leku garrantzitsua izan dute informatikan.[1]

1960ko hamarkadatik aurrera emakumeen garrantziak behera egin zuen, hauek egiten zuten lana software modernoak garatzen baitzuen. XX. mende amaieratik aurrera ikus daitekeen genero arteko desoreka eta informatika munduko emakume gabezia ikertu izan da, baina ez da azalpen edo ondorio argirik zehaztu. Hala ere, emakume askok Informazioaren teknologiari ekarpen garrantzitsu eta esanguratsuak egiten jarraitu zuten, eta industriaren baitan ematen zen genero arteko ezberdintasuna murrizteko saiakerak ere egin dira. XXI. mendean emakume asko zeuden teknologia enpresetako lidergo funtzioak betetzen, besteak beste Meg Whitman, Hewlett Packard Enterpriseko lehendakari eta zuzendaria edo Marissa Mayer, Yahoo!-ko lehendakari eta zuzendari nagusia eta Google-eko bozeramaile garrantzitsua.

Deskribapen orokorra aldatu

Ameriketako Estatu Batuetan informazioaren teknologia programetan informatikako graduko ikasketak burutzen zituzten emakumeen kopurua 1980ko hamarkadaren erdialdean heldu zen bere puntu gorenera.[2] Informatikan batez ere, graduko titulua lortzen duten emakumeen kopurua izugarri jaitsi da. Taulbee informatika ikerketa elkarteak burututako inkesta berriko zenbakien arabera kopurua % 12 azpitik dago jada, 80ko hamarkada erdialdean % 40koa zelarik.[3] Antzeko egoera ikusten da Kanadan, non informatikan diharduten emakume kopuruaren apaltzea agerikoa den.

Ikerketak frogatzen du konputazioari buruzko kontzeptu oker ugari daudela oraindik eta hauek emakumeak desanima ditzaketela. Informatikari buruzko gaizki-ulertu handienetako bat "geek faktorea"-rena edo "makinen zoro asoziala"-rena da. 2005ko ikerketa baten arabera, "Geek faktorearen" eragina nabarmena da, bigarren hezkuntzako neska batek informatikari batengan pentsatzen duenean egun osoa ordenagailu eta teklatu aurrean pasatzen duen pertsona antisozial eta isolatu baten irudia etortzen zaio gogora.[4]

Gonzaga Unibertsitateko De Palma katedradunak uste du neska gehiago erakar litezkeela informatika ikasketek matematikekin duten antzekotasuna azpimarratuz gero.[5] Berak bost forma iradokitzen ditu neskekiko informatikaren erakargarritasuna hobetzeko:

  1. Irakatsi programatzen sinboloen manipulaziorako gaitasuna erakusten duen edozein neskari.
  2. Neskei programatzen irakasterakoan eragiketak logika purutik ahalik eta hurbilen mantendu. Murriztu software pakete ilunekiko, luxuzko interfaze grafikoekiko eta irismen handiko DEAkiko mendekotasuna.
  3. Irakatsi informatika zuzenean ordenagailurik maneiatu gabe. Tekleatzen ibiltzeak gehiago erakartzen ditu mutilak neskak baino.
  4. Saiatu programazio lanak iraupen laburrekoak izan daitezen, lehenengo etapetan behintzat. Matematiken diziplinaren aspektuetako bat esleipen problemek pertsona bat aldi baterako pentsatzen jartzeko zailtasuna dutela da, baina ez dutela hau gogogabetu eta interesa galarazteko besteko zailtasunik.
  5. Erabili programazio lengoaia notazio sistema gisa eta saihestu lengoaia berriak.

Hamarkada bakar batean emakumeen artean informatika karrera jarraitzeko asmoa duten unibertsitate ikasleen kopurua 1980. urtea baino lehenagoko mailetara jaitsi dela ikusiz, baliteke goian eskainitako aholkuak eraginkorrak ez izana edota leku askotan aplikatu ez izana. Adibidez, "irakatsi informatika ordenagailurik gabe" aholkua zentzugabekoa eta atzerakoia da, batez ere gaur egun ordenagailuak bizitza modernoaren ia aspektu guztietan errotuta baitaude. Ordenagailuekin lehen hartu-emana izan aurretik izandako esperientzia positibo eta proaktiboek, hala nola Carnegie Mellon Unibertsitateko Randy Pausch-ek sortu zuen Alice proiektuak, erakutsi dute askoz ere eraginkorragoak direla etorkizunean arlo honetan lan egitea kontsideratuko luketen nesken gogoa sortzea eta jarraitzea.[6]

Emakumeak Informatikara Erakartzen aldatu

Ipar Amerikako unibertsitate batzuk beren informatika programak aldatzen ari dira emakumeentzako erakargarriagoak egiteko asmoz. IBM bezalako enpresek ere neska gazteak ingeniaritza, teknologia eta zientzian interesatzera bultzatzen dituzte. IBMk 11 eta 13 urte bitarteko neskato gazteentzat kanpamentuak antolatzen ditu, adibidez.[7]

Gainera, informatika zientzialariak ezagutzera emateko ahaleginak egiten ari dira Grace Hopper Celebration of Women bezalako kongresuen bidez, alorrean lanean diharduten emakumeak bildu, elkarlanean aritu eta bere lanak aurkez ditzaten.

Erresuma Batuan, British Computer Society (BCS) eta beste erakunde batzuk "emakumeak informatikan" kausa sustatzen duten taldeak dituzte, hala nola, BCSWomen, Sue Negrok sortua, BCS eta Emakumearen Foroa.

Generoen Teoria eta Emakumeak Informatikan aldatu

2008. urteko liburu batek, Gender and Information Technology: Moving Beyond Access to Co-Create Global Partnership, transformazio kulturalari buruzko Riane Eisler-en teoria erabiltzen du teknologiaren atzipenaren gaineko diziplinarteko sistema sozialei buruzko ikuspuntua emateko.[8] (Eisler ezagunagoa da The Chalice and the Blade Our History, Our Future nazioarteko best-seller-agatik). Gender and Information Technology lanak sistema menderatzaileetatik elkarlan-sistemetara nola pasa daitekeen aztertzen du, lau instituzio sozial nagusietan (komunikazioa, komunikabideak, hezkuntza eta negozioak) hau nola islatzen den erakusten du.[8]

2000. urtean argitaratutako Athena Unbound liburuak, emakume zientzialariei buruzko analisi bat aurkezten du. Emakume hauei egindako elkarrizketa eta inkestetan oinarritua dago liburua eta haurtzaroko lehen interesetatik hasita unibertsitate, graduondoko eskola eta lanpostu akademikorainoko ibilbidea aztertzen du. Liburu honen tesia honako hau da: "emakumeek generoarekin zerikusia duten hamaika eragozpenei egin behar diete aurre karrera zientifikoetan sartu eta arrakasta izateko, oztopo hauek berdin jarraitzen dute, azkenotan aurrerapenak badaude ere".[9]

Nazioarteko Ikuspuntua aldatu

Emakumea eta informatikaren alorrak egoera antzekoa du Mendebaldeko herrialde gehienetan, zenbaki berdintsuak ikusten dira.

Bere egoitza Vancouverren duen SWIFTek ("Supporting Women in Information Technology") egindako inkesta baten arabera, Kanadak ere emaitza interesgarriak ditu. Inkestak 7411 parte-hartzaileren erantzunak bildu zituen, karrera aukeraketari buruzko galderak egin zizkieten. Inkestaren emaitzen arabera, emakumeek uste edo sentitzen dute ez dituztela informatikaren alorrean arrakasta izateko beharrezkoak diren gaitasunak. [10]

Edinburgon, Eskozia, kokatutako proiektu batek Europan barrena independenteki burututako 48 kasu azterketetan oinarritutako ondorioak argitaratu zituen, "Inklusio-estrategiak: Generoa eta Informazioaren Gizartea" (SIGIS).[11] Ondorioak kontratazioan zentratzen dira, baita alor honetan ikasten ari diren emakumeak mantentzeko erabiltzen diren tekniketan ere. Teknika hauek mota askotakoak izan daitezke (rolak eraikitzea, publizitate kanpainak martxan jartzea, esleipen kuotak ezartzea...) eta genero ikuspegi batetik informatikaren alorra neutroagoa izatea lor dezakete. Hezkuntzan irakasleriaren eta zerbitzu teknologikoen kalitatea hobetuko luketen erreformak ere iradokitzen dira. Informatikaren industria mailan generoen arteko desberdintasunarekin bukatzeko arrazoien laburpen batek honako hauek batzen ditu:

  1. Justiziaren argudioa - emakumeek ez dute etengabeko hazkundea duen bide teknologiko baten bitartez gizartean eragina izateko aukerarik
  2. Aukera berdintasunaren argudioa - IKTek eskaintzen dituzten eskubide eta onuren galera
  3. Baliabideen argudioa - emakumeen alferrik galdutako talentu eta esperientzien ondoriozko galera sozialak
  4. Lan-merkatuaren argudioa - etorkizunean emakumeak langile gaitu bezala izan lezakeen eginkizuna aztertzen du.

Asiako herrialdeetako egoera oso desberdina da. Ikerketak adierazten duenez, Malaysiak ditu ehuneko orekatuenak, ia erdibana. Ikerketak dio agian Malasiako emakumeek Informazioaren Teknologiako karrerak beste edozein lan bezala hartzen dituztelako izan daitekeela, eta ez estatusaren sinbolo gisa. Konputazioaren industrian lan batek, gainera, lanpostu seguruago bat izatea esan nahi du. Aurreko belaunaldiaren uste sendoa izan zen IT garatze bidean zegoen sektorea zela eta lan aukera handiak egongo zirela alor horretan eta, horregatik, guraso askok euren seme-alabak mundu horretara bideratu zituzten, generoa kontuan hartu gabe.[12]

Indiako kasua mendebaldeko herrialdeetakoaren kontrakoa da. Informatikari eskari handia dago, baina ez daude kalitatezko hezkuntza eskaintzen duten behar beste unibertsitate (hau aldatzen ari da, hala ere). ITen industria eskala handian lanpostuen iturburu izan denez, ingeniaritza arloko karrerak eta hezkuntza, batez ere ingeniaritza informatikoa, aukeratzen dituzten emakumeen tasa handiagoa da. Informatika Ingeniaritza nahiko garbia da, hau da, ez da lantegietako karreren barruan kokatzen. Karrera gehienak programazioari lotuta daude eta erraz burutu daitezke etxetik. Unibertsitate ospetsuetan graduatutako informatikariak oso errespetatuak dira, gainera. Gurasoek ere zeresan handia dute erabakietan, informatika ingeniaritza sustatzen baitute gehienbat. Orduan ere, lehia gogorra da eta unibertsitate onenetan sartzea lortzen duten emakume gutxiak oso errespetatuak dira.[13]

Historia aldatu

XVIII. mendea aldatu

 
Nicole-Reine Etable de la Brière Lepaute.

Nicole-Reine Lepaute (1723-1788) Halley kometaren itzulera data asmatzeko lan egin zuen kalkulatzaile taldeko kide izan zen, Alexis-Claude Clairaut eta Joseph-Jérôme Le Français de Lalande-rekin batera. Kalkuluak egiten 1757an hasi ziren, egun osoz lan eginez eta batzuetan baita otorduetan ere. Hauek erabilitako lan metodoak ondorengo beste kalkulatzaile taldeek ere erabili zituzten. Kalkulu luzeak zatitu egiten zituzten, zati independienteak egiten zituzten eta ondoren emaitza guztiak bildu azken emaitza lortzeko, eta, amaitzeko, akatsak zeuden ala ez begiratzen zuten.

Lepautek kalkuluak egiten jarraitu zuen bere bizitza guztian, Connaissance de Temps-entzat lan eginez eta eguzki eklipseei buruzko aurreikuspenak argitaratuz. [14]

XIX. mendea aldatu

Ameriketako Estatu Batuetako Nautical Almanac Office-eko lehen kalkulatzaileetako bat Maria Mitchel (1818-1889) izan zen, Artizarraren mugimenduak kalkulatzea zen bere lana. Vassar College unibertsitateko lehenengo Astronomia irakaslea izan zen. [14]

 
Pickering eta kalkuluak egiten zituzten emakumeen taldea. 1913ko maiatzak 13.

Ada Lovelace (1815-1852) izan zen Charles Babbage-ren makina analitikoak exekutatu behar zuen algoritmo bat sortu zuen lehen pertsona. Horregatik, lehen ordenagailu-programatzailea kontsideratua izan da askotan.[15][16]

Edward Charles Pickering-ren zuzendaritzapean, hainbat emakumek egin zuten lan Harvard College Observatory-n astronomia datuak aztertzen. Harvard izan zen mota honetako lanak egiteko emakumeak kontratu zituen lehen unibertsitatea. Emakume hauek osatzen zuten taldea Harvardeko Kalkulatzaileak izenez ezaguna zen, nahiz eta modu itsusiagoan "Pickering-en harem-a" bezala ere ezagutzen zen. Pickering-ek emakumeak kontratatzen zituen uste zuelako lana gizonek bezain ongi egin zezaketela eta, gainera, gutxiago ordaindu ahal zietela.[17][18]

Talde hau osatzen zuten emakumeen artean zeuden, besteak beste, Williamina Fleming, Annie Jump Cannon, Henrietta Swan Leavitt, Florence Cushman eta Antonia Maury.

Harvardeko talde honetan lan egiten zuten emakumeek hamar mila izar inguru katalogatu zituzten, Zaldi Buru nebulosaren aurkikuntza egin zuten eta izarrak deskribatzeko sistema bat garatu zuten. Kalkulatzaileetako bat, Annie Jump Cannon, minutuko hiru izar katalogatzeko gai zen. Pickering-entzat lan egitea asko zabaldu zen, modan jarri zen, eta horregatik emakume batzuk boluntario moduan aritzen ziren lanean, nahiz eta, izatez, soldatapeko lan bat zen. Oso garrantzitsua zen lan bat egiten zuten arren, Harvard-eko emakume hauek fabriketako gizonek baino diru gutxiago irabazten zuten.[19]

Henrietta Swan Leavitt-en lana, adibidez, funtsezkoa izan zen Zefeida izar aldakorrak aurkitzeko, unibertsoaren hedapenaren froga izan zirenak.

XX. mendea aldatu

1900 - 1920 aldatu

Lehen Mundu Gerran zehar Karl Peasonek eta bere Biometria Laborategiak Britaniako Munizio Ministraritzari lagundu zioten, kalkulu balistikoak eginez. Laborategi horretan lan egiten zuten Beatrice eta Frances Cave-Brown-Cave ahizpek; Beatricek bonba jaurtigaien ibilbidea kalkulatzen lagundu zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ere emakumeak kontratatu zituzten 1918an balistikako kalkuluak egiteko. Elizabeth Webb Wilson izan zen kalkulatzaile nagusia. Gerraren ondoren AEBetako gobernuarentzat lan egin zuten emakume hauek zailtasunak izan zituzten informatikaren munduan lana aurkitzeko.[14]

1920 - 1940 aldatu

Edith Clarke (1883-1959) izan zen 1919an ingeniari elektriko titulua lortu zuen lehen emakumea. AEBetan ingeniari elektriko moduan profesionalki lan egin zuen lehenengo emakumezkoa izan zen eta 1923an General Electric-ek ingeniari oso moduan kontratatu zuen.[20]

1935ean NACAk (ondoren NASA izango zen National Advisory Committee for Aeronautics) kalkuluak egiteko taldea osatuko zuten bost emakume kontratatu zituen. Emakume hauek haize-tuneletik eta hegaldi frogetatik hartutako datuekin lan egiten zuten.[21]

1940 - 1960 aldatu

Kalkuluak egiteko lan "gogaikarria" emakumeen lan moduan hartzen zen 1940ko hamarkadan. Honen erakusgarri da, adibidez, hamarkada hasieran Applied Mathematics Panel-eko kide batek asmatu zuen "kilogirl" terminoa. Energia kilogirl bat lan informatikoko mila ordu ziren, gutxi gorabehera. Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean AEBetan emakumeek egindako ekarpena komunikabideetan txalotua izan zen arren, hauek egindako lanak gutxietsiak izan ziren. Honek esan nahi du kalkulatzaile izateko behar ziren gaitasunak eta jakintza gutxietsi zirela. Bigarren Mundu Gerran zehar emakumeek egin zituzten balistikako kalkulu gehienak, gizonek euren esperientzia mailaren azpiko eginkizuna kontsideratzen zutelako.[22]

 
Ezkerretik eskuinera: Dorothy Vaughan, Lessie Hunter, Vivian Adair (Margaret Ridenhour eta Charlotte Craidon atzean) kalkulatzaileak.

Emakume beltzen egoera oraindik eta zailagoa zen, euren kide zuriek bezainbeste lan (edo kasu askotan, gehiago) egin behar izaten zuten eta, gainera, segregazio egoera batean. 1943an kalkulatzaile moduan lanean ari ziren ia pertsona guztiak emakumeak ziren.[23]

Aireko Indarren Langley basean arrazaren arabera banatutako bi emakume taldek egiten zuten lan, batak ekialdeko aldean eta besteak mendebaldekoan. Emakume beltzak Mendebaldeko Kalkulatzaileak ziren. Emakume zuriei ez bezala, dagoeneko gaindituak zituzten unibertsitateko ikasketak errepikatzeko eskatzen zien NACAk emakume beltzei eta euretako askok ez zuten inoiz promoziorik izan.[24] Emakume beltzen talde hau emakume zuriren baten ardurapean egoten zen, 1949an Dorothy Vaughan jarri zuten arduradun moduan, bera izan zen NACAko lehenengo arduradun eta kudeatzaile afroamerikarra.[25]

Emakumeek kriptografian lan egin zuten eta, hasieran aurkakotasunak egon ziren arren, Bombe makinekin ere aritu ziren.[26]

Joyce Ayland-ek Bombe makina erabili zuen Enigmaren kodigoa apurtzeko hainbat metodo probatuz.[27] Joan Clarke kriptoanalista eta numismatikari ingelesak bere lagun Alan Turing-ekin batera “Enigma proiektuan” lan egin zuen Bletchley Park-en, alemaniar naziek zituzten sekretuzko mezuak deszifratzeko helburuarekin. [28] Joan Clarkek eta Alan Turingek talde-lanean egindako lanari esker Enigma makina deszifratzea lortu zuten. Adituek diote horri esker gerraren iraupena 2 eta 4 urte artean laburtu zela eta milaka bizitza salbatu zirela.[29] Clarkek zifraketa bikoitzeko mezuen abiadura azkartzeko metodo bat garatu zuen arren, teknika honi ez zitzaion bere izena ezarri, gizonen kasuan egin ohi zen moduan.[30][31]

 
Hedy Lamarr.

Margaret Rock, Mavis Lever (ondoren Batey izango zena), Ruth Briggs eta Kerry Howard Bletchley-eko beste kriptoanalista batzuk izan ziren. 1941ean Batey-ren lanari esker Aliatuek Italiaren itsas kodea deszifratu ahal izan zuten Matapan Lurmuturreko Batailaren aurretik.[32]

Hedy Lamarr-ek maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, George Antheil musikagilearekin batera, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena.[33] Itsas armadarentzat garatu zuten teknika hau, torpedoak urrunetik kontrolatuak izan zitezen. Itsas armadak ez zuen haien ideia erabili baina aurkikuntza honek erabilera asko izan ditu eta Bluetooth edo Wi-Fi bezalako teknologien oinarria da.[34] Aurkikuntza garrantzitsuak egiteaz gain, Lamarr zine izar ezaguna izan zen.[35]

 
Marlyn Wescoff (zutik) eta Ruth Lichterman ENIAC-en lanean.

1944an ENIAC Zenbakizko Integratzaile eta Konputagailu Elektronikoaren programatzaileak sei emakume matematikari ziren: Marlyn Meltzer, Betty Holberton, Kathleen Antonelli, Ruth Teitelbaum, Jean Bartik eta Frances Spence; Moore School of Electrical Engineering unibertsitatean aritzen ziren kalkulatzaile gisa. Adele Goldstine zen hauen irakasle eta formatzailea eta "ENIAC neskak" bezala ziren ezagunak. ENIACen lan egiten zuten emakumeei ohartarazten zieten ez zirela profesionalki promozionatuak izango, hori gizonentzat gordetzen zen zerbait zelako. Hardwarea diseinatzea gizonen kontua zela ulertzen zen eta softwarea, aldiz, emakumezkoena.

ENIAC-ek nola funtzionatzen zuen ikasi zuten konponketak eginez, makinariaren zirrikituetan mugituz eta akatsak konponduz. Emakumekoezkoek lan "arina" egin behar zutela suposatzen zen arren, errealitatean hori egiteaz gain ENIACen hardwarea guztiz ulertzen zuten eta honekin ere lan egiten zuten. 1946an ENIAC aurkeztu zenean, Goldstine eta gainerako emakumeak izan ziren makina aurkezpenerako prestatu zutenak eta publikoaren aurrean demostrazio gisa erakutsi ziren programak martxan jarri zituztenak. Emakume hauek aurkezpenean egindako lana, ordea, ez zen kontu ofizialetan aipatu ere egin. Aurkezpenaren ondoren unibertsitateak ospakizun afari oparo bat antolatu zutenean, sei emakumeak ez zituzten gonbidatu.[22][19]

1947an Beatrice Worsley Kanadako Ikerketa Kontseilu Nazionalean hasi zen lanean aerodinamika ikerketako ofizial moduan.[36] Urtebete beranduago Torontoko Unibertsitateko Konputazio Zentro berrian hasi zen lanean. 1948an analizatzaile diferentzial bat eraiki zuen eta IBM makinekin ere lan egin zuen Atomic Energy of Canada Limited-entzat kalkuluak egiteko.[37]1949an Cambridgeko Unibertsitatera joan zen EDSAC konputagailua ikertzeko. EDSAC-en lehenengo kalkuluak egiteko martxan jarri zen programa idatzi zuen.[38]

 
Grace Hopper eta UNIVAC.

Grace Hopper (1906-1992) Ameriketako Estatu Batuetako Marinako ofiziala eta Harvard Mark I ordenagailuaren programazioaren arduraduna izan zen, "COBOL-en ama" ezizenez ere ezaguna. Historiako lehen konpiladorea garatu zuen. Ordenagailua programatzeaz gain, 500 orrialdeko manual mardul bat ere idatzi zuen, manual hau oso erabilia eta zabaldua izan zen arren, bertan ez da Hopper zehazki aipatzen.[39]

Hopperrek programazioaren alorrean ekarpenak egiten jarraitu zuen 1950eko hamarkadan ere. 1949an UNIVACen hasi zen lanean eta bertara eraman zuen konpilatzaileak erabiltzeko ideia. UNIVACean lanean ari ziren beste emakume batzuk Adele Mildred Koss, Frances E. Holberton, Jean Bartik, Frances Morello eta Lillian Jay ziren. UNIVAC-a programatzeko Hopperrek eta bere taldeak FLOW-MATIC programazio lengoaia erabili zuten, Hopperrek berak garatutakoa.[40]

Klara Dan von Neumann MANIAC-en programatzaile nagusienetariko bat zen (ENIAC-en bertsio garatuagoa). Bere lana meteorologia eta eguraldi iragarpenak egiteko baliagarria izan zen.[41] NASAren aurrekari izan zen NACAk emakume kalkulatzaileak kontratatu zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.[21] 1950eko hamarkadarako emakume talde bat kalkuluak egiten aritzen zen Cleveland-eko Glenn Ikerketa Zentruan, Ohion; talde horretako parte ziren Annie Easley, Katherine Johnson eta Kathryn Peddrew.[42] 1956an U.S. Naval Weapons Laboratoryk Gladys Wes kontratatu zuen giza kalkulatzaile moduan. Westek Kokapen Sistema Globala GPS sistema garatzeko ekarpen garrantzitsuak egin zituen.[43]

Israelen Thelma Estrinek WEIZACen diseinu eta garapenean lan egin zuen, Israelgo lehen ordenagailua.[39]

Sobietar Batasunean Informazio Teknologiaren industrian emakumeak ziren nagusi; emakume talde bat izan zen 1951n lehen ordenagailu digitala diseinatu zuena.[44]

Erresuma Batuan Kathleen Booth-ek hainbat konputagailutan lan egin zuen Andrew Booth bere senarrarekin batera Birkbeck College-en. Kathleen programatzailea zen eta Andrewk makinak eraikitzen zituen.[45]

Kathleen-ek mihiztadura-lengoaia garatu zuen garai hartan.[46]

 
Margaret Hamilton Apollo programako kodearekin.

1960 - 1980 aldatu

Burroghs Corporation-eko Mary K. Hawes-ek bilera bat antolatu zuen 1959an enpresen artean elkarbanatuko zen ordenagailu programazio-lengoaia bat sortzeari buruz eztabaidatzeko. Guztira sei pertsonak parte hartu zuten bilera horretan, Grace Hopper izan zen horietako bat. Hopper COBOL (Enpresa Aplikazioetara Zuzendutako Lengoaia Orokorra) garatzeko prozesuan sartu zen. IBMk ez zuen berehalakoan COBOLen erabilera onartu eta honek bere garapena moteldu zuen, baina 1962an azkenean, estandar moduan onartua izan zen, Hopperrek frogatu zuenean konpiladoreak ondo funtzionatzen zuela bai UNIVAC zein RCA konputagailuetan.[39]

1961ean IBMn lanean hasi zen Jean E. Sammet-ek FORMAC programazio-lengoaia garatu zuen.[47] 1969an Programming Languages: History and Fundamentals liburua argitaratu zuen, 120 programazio-lengoaia baino gehiago bildu zituen bertan eta erreferentzia moduan oso erabilia izan den liburua bihurtu zen.[48]

1960an Margaret Hamilton MITeko (Massachassusets-eko Institutu Teknologikoa) Meteorologia Sailean lanean hasi zen Edward Norton Lorentz-en zuzendaritzapean. Bertan lortutako ezagutzarekin eta autodidakta moduan ikasitako programazio-lengoaiei esker ordenagailuen bidez eguraldia aurresateko softwarea diseinatu zuen lankide batzuekin batera.[49]

Beste hainbat proiektutan ere parte hartu zuen: SAGE (Semi Automatic Ground Environment) egitasmoan AN/FSQ-7 ordenagailurako softwarea diseinatu zuen. Klima aurreikusteko asmoarekin diseinatu zuen software hori, baina azkenean beste helburu batzuetarako erabili zen; AEBko etsaien hegazkinak detektatzeko, besteak beste.[50]

MIT institutuan zuzendari izan zen Software-Ingeniaritzako Sailean eta bertan sortu zuten Apollo espazio-programarako softwarea. Hamilton-ek sortutako programa bati esker ekidin ahal izan zen Apollo 11-ren ilargiratzearen arazo larri bat. Apolloren misio tripulatu guztietan eta ez tripulatu batzuetan lan egin zuen.[51]

 
Mary Allen Wilkes LINC ordenagailuarekin etxean.

1965ean Mary Kenneth Keller moja matematikaria izan zen informatikan doktoretza lortu zuen lehen emakume estatubatuarra. Dartmoutheko unibertsitatean ikasle zela BASIC programazio lengoaia garatzen lagundu zuen, hori egin ahal izateko unibertsitateak arauak aldatu behar izan zituen, konputagailuen erabilera gizonezkoei soilik mugatzen zelako.[52] Urte askotan zehar eztabaida egon izan da informatikan doktoretza lortu zuen lehen emakumea zein zen zehazterakoan. Barbara Liskov 1968an doktoratu zen eta askotan pentsatu izan da bera izan zela lehena, baina 2013an Ralph L. London-ek egindako ikerketa baten arabera, Mary Kenneth Kellerri dagokio titulu hori.[53]

60ko hamarkada amaierarako emakumeak jada ez ziren programatzaileen artean gehiengoa, 40ko hamarkadaren aurretik gertatzen zen moduan. Emakume kopurua programatzaile guztien % 30 eta % 50 artean zegoen, baina hauetako oso gutxiri eman zizkieten goi mailako karguak eta lan berdina egiteagatik gizonezkoek baino askoz gutxiago irabazten zuten. 1967ko apirileko edizioan Cosmopolitan aldizkariak "The Computer Girls" izeneko artikulu bat argitaratu zuen programazioan aritzen ziren emakumeei buruz, artikulu honetan emakumeek zuten etorkizun oparoa aipatzen zen arren errealitateak erakusten zuen oraindik alboratuak izaten ari zirela.[54]

 
Community Memory proiektuko terminala.

Mary Allen Wilkes ordenagailu-programatzailea lehen miniordenagailurako (LINC) sistema eragile bat (LAP) garatu zuen lehen pertsona izan zen. 1965ean etxean ordenagailu bat erabili zuen lehen pertsona kontsideratzen da, berak eraikitako ordenagailu bat izan zen, gainera.[55]

1970eko hamarkadan Project One jaio zen San Francisco hiriko litxarreria fabrika ohi batean. Bost pisutako almazen hartan denetariko proiektuak garatu ziren, horien artean esanguratsuenetarikoa Resource One zentro teknologikoa izan zen. Pam Hardt-English izan zen proiektu honetako taldearen buru eta SDS 940 ordenagailu garestiaren donazioa ere lortu zuen.[56] Interneten aintzindari izango zen Community Memory proiektua izan zen martxan jarri zutenetako bat, komunitateari egindako ekarpena izan zen eta bertan jendeak jarritako iragarkiak biltzen ziren. Jude Milhon hackerrak ere parte hartu zuen proiektu honetan.[57]

Milhon eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen eta hainbat alditan kartzelaratu zuten desobedientzia zibila praktikan jartzeagatik. Bera izan zen cypherpunk terminoa lehenengoz erabili zuena eta pribazitate digitalaren defentsa egiten zuen cypherpunks elkartearen sortzaileetariko bat izan zen.[58]

1970eko hamarkada hasieran ARPANET-en lan egiten zuen Elizabeth "Jake" Feinler-ek eta bere taldeak lehen WHOIS direktorioa sortu zuen. Feinlerrek eta bere taldeak domeinuen sorkuntzan lan egin zuten eta Feinlerrek proposatu zuen domeinuek kategorien arabera banatuta egon beharko luketela, ordenagailuak kokatuta zeuden lekuen arabera antolatuz: adibidez, alor militarreko (military) ordenagailuek .mil domeinua izango lukete eta hezkuntzakoek (education) .edu.[59]

1974 eta 1976 artean Jean E. Sammet Association for Computing Machinery-ko (ACM) presidente izan zen, lehenengo emakumea kargu horretan.[60]

Adele Goldberg Smalltalk garatu zuen taldeko zazpi programatzaileetako bat izan zen; berak idatzi zuen lengoaiaren dokumentazio gehiena.[61] Applek Smalltalk erabili zuen 1983an Apple Lisa merkaturatzeko, erabiltzaile interfaze grafikoa (GUI, Graphical User Interface) zuen lehen ordenagailu pertsonala, eta urtebete beranduago Macintosh-a. Printzipio berdinetan oinarrituta zegoen Windows 1.0 hilabete batzuk beranduago kaleratu zen, 1985ean.[62][63]

Carol Shaw informatikariak Atari enpresan egin zuen lan, bideo-joko bat diseinatu zuen lehen emakumea izan zen: azkenean argitaratu ez zen Polo jokoa 1978an eta 3-D Tic-Tac-Toe jokoa 1979an. Ondoren, Activision enpresarako egin zuen lan, eta bertan haren jokorik ezagunena programatu zuen: River Raid.

Erna Schneider Hoover telekomunikazioen munduan oso pertsona esanguratsua izan zen, telefono deiak kudeatu eta gainkargak sahiesteko sistema bat garatu zuen. 1971 urtean sistema honen patentea lortu zuen, lehenengoetariko software patentea dela kontsideratzen da.[64]

  • 1972: Karen Spärck Jones (1935etik 2007 arte), informazioaren berreskuratzean eta lengoaia naturalaren prozesamenduan aitzindaria.

1980 - 2000 aldatu

Gwen Bell-ek Ordenagailuaren Museoa ireki zuen 1980an bere senarrarekin batera Bostonen eta honen lehendakari izan zen, museo honek konputazioaren historiako piezak biltzen zituen.[65][66] Adele Goldberg ACMko (Association for Computing Machinery) presidente izan zen 1984 eta 1986 artean. 1984an Lixia Zhang izan zen IETF-eko (Internet Engineering Task Force) lehenengo bileretan parte hartu zuen emakume eta graduondoko ikasle bakarra. Zhang Interneten hasierako garapenean lanean aritu zen.[67]

 
Apple Macintosh-eko jatorrizko iruditegia, Susan Kare-k egina.

"Ordenagailu pertsonalaren Betsy Ross" moduan ezagutu izan den Susan Kare-k Steve Jobsekin batera lan egin zuen Macintosheko jatorrizko iruditegia sortzeko, New York Times-en arabera (Karek diseinatu zituen mugitzen den ordularia, pintzela eta zaborrontzia).[68][69] Karek Apple-entzat lan egin zuen 1980. hamarkada erdi alderaino. Bitartean, Nadia Magnenat Thalmann-ek ordenagailuentzako bestelako diseinu grafiko batzuk ere egin zituen Kanadan. Thalmann ordenagailu bidezko animazioan hasi zen lanean "aktore birtual errealistak" garatzen, hasieran Montréalgo Unibertsitatean 1980an eta École Polytechnique Fédérale de Lausanne-n 1988an.[70]

Gizakiaren eta ordenagailuaren elkarrekintzaren alorrean Joëlle Coutaz ordenagailu zientzialari frantziarrak aurkezkepena-abstrakzioa-kontrola (PAC) modeloa garatu zuen 1987an.[71][72] Erabiltzaile Interfaze taldea sortu zuen IMAG-eko Ingeniaritza Informatikoko Laborategian eta bertan interfazearekin eta softwararen bestelako tresnekin zeuden arazoak konpontzen saiatzen ziren.[73]

Ethernet sare lokaletako ordenagailuetarako estandarra bilakatu zenean Digital Equipment Corporation enpresan (DEC) lan egiten zuen Radia Perlmani eskatu zioten Ethernet-ek sare zabaletako trafikoan zituen limitazioak konpon zitzala. 1985ean Spanning Tree Protocol (STP) izeneko protokoloa sortu zuen, lan honi esker Ethernet protokoloak jausi kualitatibo bat egin zuen: adabegi gutxirekin eta distantzia oso mugatuan mugitzetik distantzia handian zeuden hainbat sare bildu ahal izatera pasatu zen.[74][75]

The WELLen bidez bulletin board systems-era (BBS) iritsi zen Stacy Horn-ek 1988an erabaki zuen online komunitate propioa eraikitzea New Yorken, East Coast Hang Out (ECHO) izendatu zuena.[19]

Europa pixka bat atzeratuta geratu zen Interneteko azpiegitura garatzerakoan. 1980ko hamarkada erdialdean proiektu bat jarri zen martxan sare akademiko bat eraikitzeko Open System Interconnection (OSI) estandarrak baliatuz. Borka Jerman Blažič jugoslaviarra proiektuan parte hartzera gonbidatu zuten. 1989an Jugoslaviako Ikerketa eta Akademia Sarea (Yugoslav Research and Academic Network YUNAC) eratzen lagundu zuen eta herrialdearentzako .yu domeinua erregistratu zuen.[76]

 
Centipede.

1980ko hamarkadan bideo-jokoak asko zabaltzen hasi ziren, baina joko gehienak akziora bideratuta zeuden eta ez zeuden emakumeen ikuspuntutik diseinatuta. "Arriskuan dagoen emakume gaixoa" bezalako estereotipoetan oinarritutako pertsonaiak erabiltzen ziren behin eta berriz, eta hau ez zen emakumeentzako erakargarriegia.[14] Dona Bailey-k Centipede arkade bideo-jokoa diseinatu zuen.[77] Carol Shaw emakumezko lehen joko diseinatzaile modernoa kontsideratzen da, Tic-tac-toe jokoaren 3D bertsioa kaleratu zuen 1980an.[14] Roberta Williams eta bere senarrak Sierra Online fundatu zuten; ordenagailu pertsonaletarako abentura-joko grafikoen arloan aitzindaria izan zen, batez ere King's Quest serierako.[78]

1984an Women Into Science and Engineering (WISE) kanpaina garatu zen, ordenagailuen erabilera emakumeengana gerturatzeko eta, zentzu berean, Anita Borg-ek Systers sortu zuen, emakumeentzako posta bidezko komunikazio talde bat.[79]

1990eko hamarkadan informatikaren munduan gizonezkoak ziren nagusi. Konputazio zientzietan graduatutako emakume kopurua 1984an iritsi zen maila gorenera, % 37arekin gutxi gorabehera, eta hortik beherantz egin zuen pixkanaka. XX. mende amaieran emakume zientzialari eta ingeniari kopurua handitu bazen ere, ez zen berdina gertatu informatikariekin.[80]

Hala ere, hipertestu eta hipermedia proiektuak garatzeko lanetan parte hartze handia izan zuten 1980ko hamarkada amaieran eta 1990eko hamarkada hasieran. Brown Unibertsitateko emakume talde batek (Nicole Yankelovich eta Karen Catlin ziren, besteak beste, taldeko kideak) Intermedia garatu zuen eta aingura-lotura asmatu zuen. Applek proiektu honen zati bat finantzatu zuen eta bertako kontzeptuak aplikatu zituen Apple-eko sistema operatiboetan. 1989an Wendy Hall-ek Microcosm izeneko hipertestu proiektua sortu zuen. Interneta World Wide Web bilakatu zenean, Hall bezalako garatzaileek euren programak moldatu behar izan zituzten eta Hall-ek diseinatutako Microcosm bereziki ongi moldatzen zen teknologia berrietara. 1994an Hall-ek Web-erako lehen konferentzia antolatzen lagundu zuen.[19]

After Effects-eko sortzaileetako batek, Sarah Allenek, CoSA izeneko software konpainia komertzial bat sortu zuen 1990ean. 1995ean Shockwave taldean hasi zen lanean, Macromedian; bertan, Shockwave Mulituser Server, Flash Media Server eta Flash video-ren garatzaile nagusia izan zen.[81]

Interneten zabaltzearekin batera, emakumeentzako propioki sortutako eremuak ere agertu ziren sarean. 1993an martxan jarri zen Women's WIRE izan zen emakumeei bereziki zuzendurako lehen komunitatea, Nancy Rhine eta Ellen Pack-ek sortu zuten.[82] Anita Borg-ek Emakumeak Informatikan Grace Hopper Ospakizuna antolatu zuen lehenengo aldiz 1994an, informatikarekin lotutako lanetan ari ziren emakumeei zuzendutako konferentzia eta 1997an Emakumearen eta Teknologiaren Institutua sortu zuen.[83][79]

 
Jaime Levy.

1992an Brenda Laurel joko diseinatzailea Interval Researchen lanean hasi zen eta bertan, mutilek eta neskek bideo-jokoak bizitzeko dituzten modu ezberdinei buruz ikertzen hasi zen. 1.000 haur eta 500 heldu inguru elkarrizketatu ondoren ondorioztatu zuen jokoak diseinatzerakoak ez zirela nesken interesak kontuan hartzen. Elkarrizketatu zituen neskek mundu irekiak zituzten jokoak nahi zituzten, eta interaktuatzeko moduko pertsonaiak.[84] Ikerketa hauen ondorioz, 1996an Interval Researchek konpainia propio bat sortu zuen Laurel eta bere taldearentzat: Purple Moon. Urte horretan bertan Mattel-en Barbie Fashion Designer bideo-jokoa neskentzako lehen jokorik salduena bihurtu zen. Purple Moonek Rockett pertsonaian oinarrituta atera zituen lehen bi jokoak, 100 jokorik salduenen zerrendan sartu ziren argitaratuak izan ziren urteetan. 1999an Mattle-k Purple Moon erosi zuen.[85]

1990eko hamarkada hasieran Jaime Levy-k CyberRag aldizkari digitala sortu zuen, lehenengoetarikoa izan zen: artikuluak, jokoak eta animazioak biltzen zituzten Mac baten bidez irakur zitezkeen disketeetan. Beranduago Electronic Hollywood izena eman zion aldizkariari. Billy Idolek Cyberpunk bere albumerako disko bat egiteko enkargua egin zion Levy-ri. 1995ean Word aldizkari digitalaren sormen zuzendaria izateko kontratatu zuten.[86]

1991n Josephine Starrs, Juliane Pierce, Francesca da Rimini eta Virginia Barratt-ek VNS Matrix sortu zuten, ordenagailuen teknologia eta emakumeen gorputzak uztartuz artea egiten zuten; ziberfeminismo moduan izendatzen zuten egiten zutena.[87] 1997an bilkura ziberfeminista bat egin zen Kassel-en, Lehen Internazional Feminista moduan ezagutu zena.[88]

Txinan Hu Qiheng izan zen lehenengo TCP/IP konexioa instalatu zuen taldeko burua, 1994ko apirilaren 20an Txina Internetera konektatuz.[89] 1995ean Rosemary Candlin Genevara joan zen Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluarentzat (CERN) softwarea idaztera.[90]

1997an, Sally Floyd-ek, Vern Paxson-ekin batera, Interneten funtzionamendua ulertzeko oztoporik handiena sareko topologia ez ezagutzea zela ezarri zuen. Urte batzuk beranduago, 2001ean, IEEE Communication Society's William R. Bennett Prize Paper Award saria irabazi zuen lan horrengatik. Floyd ezaguna da kongestio-kontrola lantzeagatik. Berak asmatu zuen RED estrategia (Random Early Detection), eta, Van Jacobson-ekin batera, hasiera eman zion AQM esparruari (Active Queue Management) sareen munduan. Egungo Interneteko bideratzaile gehienek erabiltzen dute RED edo bere aldaeraren bat kongestioak kudeatzeko. 2007. urtean, Informatikako lan zientifikoetan gehien aipatzen diren 10 ikerlarien artean zegoen.[91][92]

XXI. mendea aldatu

XXI. mendean hainbat saiakera egin dira Informazioaren Teknologiaren alorrean existitzen den genero arteko ezberdintasuna gutxitzeko eta emakumeak berriz ere informatikaren mundura hurbiltzeko. 2001ean egindako ikerketa baten arabera, bi generoek maila berean erabiltzen dituzte ordenagailuak eta internet, baina emakumeek bost aldiz gutxiago aukeratzen zuten ikasketa-gai moduan.[93] 2004an Lucy Sandersek National Center for Women & Information Technology sortu zuen genero arteko desoreka txikiagotzeko asmoz.[94]

Emakume batzuk diseinuak egiten aintzindariak izan baziren ere, bideo-jokoen munduak gizonezkoena izaten jarraitzen du nagusiki. International Game Developers Association-ek 2013an egindako ikerketa baten arabera bideo-joko diseinatzaileen % 22 soilik dira emakumeak; portzentaia txikia da baina aurreko hamarkadetan baina altuagoa, hala ere.[95]

 
Mary Lou Jepsen.

2008an Time aldizkariak Mary Lou Jepsen informatikaria munduko 100 pertsona garrantzitsuenen artean kokatu zuen. Zentzu berean, Anita Borg Institutuak argitaratu duen munduko 50 emakume informatikari onenen zerrendan ere azaltzen da. Mary pantaila lauak diseinatzen aditua da eta gailu mugikorrentzako pantailetan espezializatutako Pixel Qi enpresaren sortzailea ere bada. Horretaz gain, One Laptop Per Child (OLPC) (miniordenagailu bat haur bakoitzarentzat) proiektuko sortzaile eta teknologia-zuzendaria izan da.[96] Proiektu honek izandako arrakasta zalantzan jarri izan da.[97]

Kode irekiko proiektuen garapenaren mundura inklusioa eramateko asmoz, Coraline Ada Ehmke-k Kolaboratzaileen Akordioa (Contributor Covenant) sortu zuen 2014an. 2018rako 40.000tik gora software proiektu hasi dira kode hau erabiltzen, horien artean TensorFlow, Vue eta Linux. Akordio honek "jarrera kodigo" batzuk biltzen ditu, errespetuzko jarrerak zabaldu eta hizkuntza inklusiboa txertatzearen aldeko arauak proposatzen ditu, besteak beste.[98]

1999an Marissa Mayer Googlen sartu zen, lehenengo emakumea izan zen eta hasierako 20 langileetako bat. Googleko Bilaketen eta Erabiltzaileen Esperientziako lehendakariorde izan zen, enpresaren aurpegi publikoa kasu askotan. 2012an Yahoo! enpresako lehendakari eta zuzendari nagusi izendatu zuten.[99] Mayerrek 2017an utzi zuen Yahoo!, Verizonek hau erosi zuenean. [100]

  • 2012: Luz Castrok (1972 -), Ada Byron saria jaso zuen, Galiziako Ingeniari Informatikoen Elkarte profesionalak emandakoa.[101][102]

Euskal Herrian aldatu

Euskal Herrian 2000. urte inguruan e-makumeak gunea sortu zen EHUko Donostiako Informatika Fakultatean. Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko sortu zen, ikasketa hauetara gero eta emakume gutxiago hurbiltzen zirela ikusi zutelako.[103] Gune honetan lau motatako lanak biltzen dituzte:

  • Informatikaren historian ezagunak izan diren emakumeen erreferentzia.
  • Arlo honen irakaskuntzan eta lan-munduan emakumeek duten presentziaren azterketa estatistikoak eta kuantitatiboak.
  • Azterketa kualitatiboak, emakumeek arlo honetan aurkitzen dituzten oztopoei buruzko azterketa kualitatiboak.[104]
  • informatikari buruz orain arte GAUR8 astekarian e-makumeek argitaratu dituzten 60 bat artikuluak.[105]

Hauek dira talde honetan parte hartu duten hainbat emakume: Edurne Larraza, Elena Lazkano, Montse Maritxalar, Txelo Ruiz, Victoria Fernández, Itziar Irigoien, Itziar Cortés eta Aitziber Zumarraga.[106]

Ixa taldea 1988an EHUko Donostiako Informatika Fakultatean sortu zen ikerkuntza-taldea da.[107] Hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten du talde honek, euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ere ikertzen dute eta garatzen dituzte produktuak. Diziplina arteko taldea da, informatikari eta hizkuntzalariak daude bertan eta baita ikerkuntzarako teknikari eta administrari laguntzaileak ere.[108]

Ixa taldean hainbat emakumek parte hartzen dute, emakume informatikarien artean daude, besteak beste: Itziar Aldabe, Olatz Ansa, Olatz Arregi, Arantza Casillas, Arantza Díaz de Ilarraza, Izaskun Etxeberria, Nerea Ezeiza, Montse Maritxalar, Esther Miranda, Maite Oronoz, Arantxa Otegi, Alicia Perez, Olatz Perez de Viñaspre...

 
Arantza Díaz de Ilarraza

2013an Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Abbadia saria irabazi zuen Ixa taldeak, Arantza Diaz de Ilarrazak jaso zuen saria taldearen izenean.[109] Bera irakasle kontratatuen artean gorengo maila adierazten duen irakasle oso kategoriako lehen emakumea izan zen 2013an. Horretaz gain, Elhuyar Fundazioko ohorezko bazkidea ere bada.

 
Arantza Illarramendi

Arantza Illarramendi usurbildarrak, Espainiako Informatika Zientifikorako Elkarteak ematen duen "Urteko Informatikariari eskainitako Aritmel Saria" jaso zuen 2010ean bere ibilbide profesionalean zehar datuen prozesamenduan egindako lanagatik.[110] Sari hau jaso duen lehen emakumea izan da.[111]

 
Iratxe Esnaola

Iratxe Esnaola Arribillaga zarauztarra informatika ingeniaria da, emakume honek software librearen alde lan handia egin du Euskal Herrian.[112] 2008an PuntuEus elkartearen sortzaileetako bat izan zen Esnaola.[113][114] Elkarte honen helburua euskararen eta euskal komunitatearen kohesioa indartu eta interneten leku propio bat izatea zen eta horretarako 2012an Puntueus Fundazioa sortu zuen PuntuEus elkarteak, ICANNen aurrean .eus domeinua eskatzeko.[115] Esnaola bera izan da proiektuaren koordinatzaile eta zuzendaria '.eus' Interneteko domeinuaren abiatze-aldira arte.[116][117]

Deustuko Unibertsitateko Informatikako dekanoa izan den Ines Jacob Taquet irakasle eta doktoreak "Programatzeko metodologia eta lengoaiak" eta "Programazioa" ikasgaiak irakasten ditu Bilboko campusean.

Izaskun Fernandez Gonzalez ikerlaria da Tekniker-en makina eta pertsona erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetzen adimen artifizialeko tekniken bidez.[118] Tesia Ixa taldean egin zuen 2012an euskarazko testuetan Entitate-izenak identifikatu, sailkatu, itzuli eta desanbiguatzeko.[119]

Ana Juaristi-k AvanzOSC enpresa sortu eta kudeatzen du empresak kudeatzeko sistemak, CRMak eta programa faktuatzaileak integratuta saltzeko, kode irekiko Odoo softwarea erabilita. Era berean Susi Rodriguez informatikariak Elurnet eta EBEuskadi-Blogak Euskadi-ren sortzailea da.[120]

Emakumeen Informatika Erakundeak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Little, Becky. «The First 1940s Coders Were Women–So How Did Tech Bros Take Over?» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  2. Thomas J. Misa, ed. Gender Codes: Why Women Are Leaving Computing (Wiley/IEEE Computer Society Press, 2010).
  3. CRA Taulbee Survey 2008-9
  4. (Ingelesez) Dean, Cornelia. (2007-04-17). «Computer Science Takes Steps to Bring Women to the Fold» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  5. De Palma, Paul "Viewpoint: Why women avoid computer science", Communications of the ACM, Volume 44 , Issue 6, June 2001.
  6. «What is the Alice Project? « Alice Project» www.aliceproject.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  7. Los campamentos IBM EXITE inspiran a las niñas para que marquen una diferencia en el mundo mediante las matemáticas, las ciencias y la tecnología. .
  8. a b Kirk, Mary. (2008). Gender and Information Technology: Moving Beyond Access to Co-Create Global Partnership. Hershey, PA: IGI Global. ISBN 978-1-59904-786-7
  9. Etzkowitz, Henry; Kemelgor, Carol; Uzzi, Brian, ATHENA UNBOUND - The advancement of women in science and technology, Cambridge University Press, ISBN 0-511-03833-X (ISBN 978-0-511-03833-4), 2000.
  10. (DOC) «Gender Differences in Vancouver Secondary Students’ Interests Related to Information Technology Careers». .
  11. (Ingelesez) «Strategies of inclusion: Gender in the information society. Vol. 3: Surveys of Women's User Experience | Request PDF» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  12. (Ingelesez) «SAGE Journals: Your gateway to world-class journal research» SAGE Journals  doi:10.1177/0162243907306192. (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  13. (Ingelesez) «Why does India have a higher percentage of women in tech than the UK?» ComputerWeekly.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  14. a b c d e 14-, Grier, David Alan, 1955 February. When computers were human. ISBN 9781400849369. PMC 861199767. (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  15. «Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  16. J. Fuegi eta J. Francis, "Lovelace & Babbage and the creation of the 1843 'notes'." Annals of the History of Computing 25 #4 (Oct-Dec 2003): 18-26. Digital Object Identifier
  17. (Ingelesez) Sobel, Dava. (2017-10-31). The Glass Universe: How the Ladies of the Harvard Observatory Took the Measure of the Stars. Penguin ISBN 9780143111344. (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  18. (Ingelesez) Zarrelli, Natalie. (2016-03-04). «How Female Computers Mapped the Universe and Brought America to the Moon» Atlas Obscura (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  19. a b c d (Ingelesez) Evans, Claire L.. (2018-03-06). Broad Band: The Untold Story of the Women Who Made the Internet. Penguin ISBN 9780735211766. (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  20. «Mother Of Invention: This Barrier-Busting Electrical Engineer Joined Edison, Tesla in National Inventors Hall of Fame - GE Reports» web.archive.org 2018-08-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  21. a b Atkinson, Joe. (2015-08-24). «From Computers to Leaders: Women at NASA Langley» NASA (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  22. a b (Ingelesez) «When Computers Were Women» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  23. (Ingelesez) Shetterly, Margot Lee. (2016-09-06). Hidden Figures: The American Dream and the Untold Story of the Black Women Mathematicians Who Helped Win the Space Race. HarperCollins ISBN 9780062363619. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  24. «Human Computers - NasaCRgis» crgis.ndc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
  25. Loff, Sarah. (2016-11-22). «Dorothy Vaughan Biography» NASA (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
  26. (Ingelesez) Fessenden, Marissa. «Women Were Key to WWII Code-Breaking at Bletchley Park» Smithsonian (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
  27. (Ingelesez) Bearne, Suzanne. (2018-07-24). «Meet the female codebreakers of Bletchley Park» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  28. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 15Uzt2016; Comentarios0. (2016-07-15). «Joan Clarke (1917-1996): Nazien kode sekretua ‘apurtuz’» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  29. (Ingelesez) Miller, Joe. (2014-11-10). «The woman who cracked Enigma cyphers» BBC News (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  30. (Ingelesez) «Joan Clarke, one of the forgotten women of Bletchley» Cosmos Magazine (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  31. (Gaztelaniaz) «Joan Clarke: la criptóloga que ayudó a descifrar (el) Enigma | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2017-07-13 (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  32. (Ingelesez) «Alan Turing may have cracked Nazi codes, but thousands of women helped» Public Radio International (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  33. Emakumea Zientzian: Zientziaren historian zehar emakumeak izan duen garrantziaren inguruko gida didaktikoa. .
  34. (Ingelesez) publishes, Ricky Ribeiro Google+ Twitter Ricky; writer, manages the content on BizTech magazine's website He's a; Enthusiast, Technology; Lover, Social Media; Guy, All-Around Digital. (2012-05-11). «Mothers of Technology: 10 Women Who Invented and Innovated in Tech» Technology Solutions That Drive Business (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  35. «Hedy Lamarr, Wifiaren hazia erein zuen zine izarra» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  36. Beatrice Helen Worsley: Canada’s Female Computer Pioneer. .
  37. «Beatrice Worsley | The Canadian Encyclopedia» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  38. «EDSAC performed its first calculations - Computing History» www.computinghistory.org.uk (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  39. a b c Gürer, Denise. Pioneering Women in Computer Science. .
  40. History of programming languages. Academic Press 1981 ISBN 0127450408. PMC 6815975. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  41. (Ingelesez) Shepherd, Marshall. «How A Woman You Never Heard Of Helped Enable Modern Weather Prediction» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  42. Bradford., Edwards, Sue. Hidden Human Computers: The Black Women of NASA. ABDO Digital ISBN 9781680797404. PMC 1003680291. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  43. (Ingelesez) Kenney, Tanasia. (2018-12-19). «Gladys West, Mathematician Who Helped Develop GPS Technology, Inducted Into Air Force Hall of Fame» Atlanta Black Star (Noiz kontsultatua: 2019-01-15).
  44. (Ingelesez) Press, The MIT. «Recoding Gender» The MIT Press (Noiz kontsultatua: 2019-01-15).
  45. School of Computer Science & Information Systems: A Short History. .
  46. (Ingelesez) The women who led the way in computer programming. 2018-01-10 (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  47. (Ingelesez) Jacobs, Gillian. «When This Woman Learned to Code, Steve Jobs Was Still in Diapers» Glamour (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  48. "Computer Authority to Speak Here". .
  49. «Margaret Hamilton | Computer History Museum» www.computerhistory.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  50. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 29Eka2018; Comentarios0. (2018-06-29). «Margaret Hamilton: Lehenengo software-ingeniari anderea» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  51. «Emakume bat Ilargian» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  52. (Gaztelaniaz) «Mary Kenneth Keller, hermana informática | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2017-05-31 (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  53. (Ingelesez) London, Ralph L.. «Who Earned First Computer Science Ph.D.?» cacm.acm.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  54. (Ingelesez) Burke, Elaine. (2015-08-18). «The Computer Girls: 1967 Cosmo article on women in tech» Silicon Republic (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  55. (Ingelesez) Glaskowsky, Peter. «The 10th Vintage Computer Festival passes into history» CNET (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  56. (Gaztelaniaz) Blanco, José Manuel. «La comuna de visionarios que nació en una fábrica de golosinas de Silicon Valley» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  57. (Gaztelaniaz) Blanco, José Manuel. «Cuando acceder a una internet primitiva (y muy rebelde) costaba unos centavos» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  58. (Gaztelaniaz) «Jude Milhon y los placeres del hackeo | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2017-05-19 (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  59. Metz, Cade. (2012-06-18). «Before Google and GoDaddy, There Was Elizabeth Feinler» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  60. (Ingelesez) Jacobs, Gillian. «When This Woman Learned to Code, Steve Jobs Was Still in Diapers» Glamour (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  61. «Adele Goldberg» www.cs.umd.edu (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  62. (Ingelesez) Farber, Dan. «Tracing the origins of the Macintosh» CNET (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  63. (Ingelesez) tweet_btn(), Cade Metz 11 Dec 2008 at 06:10. «The Mother of All Demos — 150 years ahead of its time» www.theregister.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  64. «HOOVER Schneider, Erna» forohistorico.coit.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  65. «Computer Pioneers - Gwen Bell» history.computer.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  66. (Ingelesez) Bell, Gordon. (2011-04-01). Out of a Closet: The Early Years of Years of The Computer [X Museums. ] (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  67. «Interview with Lixia Zhang, Professor, Computer Science Department, UCLA, Member of the IAB | Internet Society» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  68. «The Designer Who Made the Mac Smile» web.archive.org 2007-02-21 (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  69. (Ingelesez) publishes, Ricky Ribeiro Google+ Twitter Ricky; writer, manages the content on BizTech magazine's website He's a; Enthusiast, Technology; Lover, Social Media; Guy, All-Around Digital. (2012-05-11). «Mothers of Technology: 10 Women Who Invented and Innovated in Tech» Technology Solutions That Drive Business (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  70. «Nadia Magnenat Thalmann • Graphics Interface» web.archive.org 2018-07-27 (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  71. (Ingelesez) «Coutaz, Joëlle» Encounters with HCI Pioneers - A Personal Photo Journal 2015-12-05 (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  72. Coutaz, Joëlle. (1987-10). «PAC: AN OBJECT ORIENTED MODEL FOR IMPLEMENTING USER INTERFACES» SIGCHI Bull. 19 (2): 37–41.  doi:10.1145/36111.1045592. ISSN 0736-6906. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  73. Engineering for human-computer interaction : Proceedings of the IFIP TC2/WG2.7 Working Conference on Engineering for Human-Computer Interaction, Yellowstone Park, USA, August 1995. ISBN 9780387349077. PMC 936039245. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  74. (Gaztelaniaz) El País, Ediciones. (2009-01-29). «Reportaje | Radia Perlman: "No me gustan los ordenadores, son complejos y frágiles"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  75. (Ingelesez) «Intel's Radia Perlman: Don't Call Her "Mother Of The Internet"» Intel's Radia Perlman: Don't Call Her "Mother Of The Internet" (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  76. «To je znanstvenica, ki je v Slovenijo pripeljala internet - siol.net» web.archive.org 2017-07-08 (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  77. (Ingelesez) «Iconic Atari turns 40, tries to stay relevant» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  78. (Ingelesez) Eschner, Kat. «The Pioneer of Graphic Adventure Games Was a Woman» Smithsonian (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  79. a b "Anita Borg; Helped Women Break Industry's 'Silicone Ceiling'". .
  80. (Ingelesez) Press, The MIT. «Recoding Gender» The MIT Press (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  81. (Ingelesez) «Sarah Allen» National Center for Women & Information Technology (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  82. "Wired Women of the Internet". .
  83. Jerin, Meher Nigar. (2011-04-15). «Jaunt: Anita Borg Institute for Women and Technology: Believing in Technological Women» Jaunt (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  84. (Ingelesez) Laurel, Brenda. Why not make video games for girls?. (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  85. (Gaztelaniaz) Tekeando. (2014-12-19). «Mujeres programadoras y diseñadoras que revolucionaron el mundo de los videojuegos: Brenda Laurel» tekeando (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).[Betiko hautsitako esteka]
  86. (Ingelesez) Evans, Claire L.. (2018-04-17). «The Untold Story of Jaime Levy, Punk-Rock Cyber-Publishing Pioneer» Intelligencer (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  87. «Un informe sobre ciberfeminismo. Sadie Plant y VNS Matrix: análisis comparativo» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  88. Kassel, Documenta de. (2011). «Manifiesto del Primer Encuentro Internacional Ciberfeminista en la Documenta X de Kassel» Asparkía. Investigació feminista 0 (22): 153–156. ISSN 2340-4795. (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  89. The SAGE handbook of social media. (1st. argitaraldia) ISBN 9781473995796. PMC 1012893777. (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  90. «Oral-History:Rosemary Candlin - Engineering and Technology History Wiki» ethw.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  91. «Sally Floyd Wins 2007 SIGCOMM Award | ICSI» www.icsi.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  92. «Sally Floyd - Engineering and Technology History Wiki» ethw.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  93. Carol,, Frieze,. Kicking butt in computer science : women in computing at Carnegie Mellon University. ISBN 9781457539275. PMC 940968253. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  94. (Ingelesez) «Intrepid Woman: Lucy Sanders: CEO and Co-founder of the National Center for Women & Information Technology (NCWIT)» The Glasshammer 2014-10-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  95. (Ingelesez) Suellentrop, Chris. (2014-08-19). «Saluting the Women Behind the Screen» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  96. (Ingelesez) MacMullin, Blaise. (2007). «Mary Lou Jepsen: One Laptop Per Child» Aurora 0 (0) (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  97. (Gaztelaniaz) Pinto, Teguayco. «El sueño roto de un portátil para cada niño» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  98. Finley, Klint. (2018-09-26). «The Woman Bringing Civility to Open Source Projects» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  99. (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2012-07-17). «Yahoo! ficha como su nueva consejera delegada a una ejecutiva clave de Google» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  100. (Gaztelaniaz) España, El HuffPost. (2017-04-25). «La ruptura de Marissa Mayer con Yahoo dejará a la CEO una jugosa fortuna» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  101. (Galizieraz) El Correo Gallego (2012/10/18) O CPEIG recoñece á enxeñeira informática Luz Castro co premio Ada Byron.
  102. (Gaztelaniaz) La Voz de Galicia (2012/10/18) La ingeniera Luz Castro gana el premio Ada Byron.
  103. (Ingelesez) Berria.eus. «Montse Maritxalar: "Teknologiaren sorkuntzan egon behar dugu emakumeok"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-29).
  104. «e-makumeak» e-makumeak (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  105. «GAUR8koak» e-makumeak (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  106. «Ongi etorri e-makumeak webgunera» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  107. «Sarrera | Ixa taldea» ixa.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  108. «Ixa taldea, 25 urtez hizkuntza-teknologiak garatzen» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  109. (Ingelesez) Berria.eus. «Euskara informatikaren aroan txertatu duela eta, Abadia saria Ixa taldeari» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  110. «Aritmel saria EHUko Arantza Illarramendi informatikariarentzat - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).
  111. «Arantza Illarramendi herritarra, urteko informatikari onena izendatu dute | Noaua Kultur Elkartea» www.noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).[Betiko hautsitako esteka]
  112. all_powerful_Oz. «Iratxe Esnaola: “Internetek berak bakarrik ez du norbanakoaren isolamendua ekarriko”» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  113. «Iratxe Esnaola: «PuntuEus Elkartean, Iparraldeko ordezkariak hasieratik egon dira»» info.kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  114. [https://www.argia.eus/albistea/iratxe-esnaola-eus-domeinua-abantailaz-josita-etorriko-da-2 «Iratxe Esnaola: �Eus domeinua abantailaz josita etorriko da�»] Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  115. «Domeinuari buruz» Domeinuak .eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  116. «Sareratu da '.eus' domeinua» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  117. (Ingelesez) Berria.eus. «Josu Waliño Pizarro izendatu dute PuntuEus fundazioko zuzendari» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).
  118. (Gaztelaniaz) «IK4-TEKNIKER participa con tres ponencias técnicas en Basque Industry 4.0» www.tekniker.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  119. «Entitate-izenak euskaraz: identifikazioa, sailkapena, itzulpena eta desanbiguazioa - IK4-TEKNIKER» www.tekniker.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  120. «6 ikasle ohiren ikuspuntua // 6 ex-alumn@s: ¿Cómo trabajo en informática?» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu