Emakumeak

1989ko film erotikoa. Euskarazko lehen film erotikoa

Emakumeak 1989ko euskarazko film erotikoa da. Fernando Zoritak idatzi eta zuzendu zuen. Enrique Moreno arduratu zen argazkigintzaz. Euskarazko lehen film erotikoa izan zen. Super-8 formatuan grabatua, 20 minutuko iraupena du filmak.[1]

Emakumeak
Jatorria
Argitaratze-data1989
IzenburuaEmakumeak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm erotikoa
Iraupena20 minutu

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma bi anai gazteren ametsen ingurukoa da. Anaietako batek neskarekin maitasunezko betetako bizitza orekatu bat bizitzearekin egiten du amets. Besteak, berriz, neskarekin larrua jotzearekin egiten du amets.

Aktoreak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Oiz, J.. (1989-05-21). «"Emakumeak", lehen euskal pornoa?» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).

Kanpo estekak

aldatu