Ireki menu nagusia

Emakume trafiko (Sorolla)

Emakume trafiko, gaztelaniaz Trafiko de blancas, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1894an egindako margolana da; dena dela, ofizialki 1895an egindako bezala sinatu zuen. 1898an Buenos Airesen izan zen erakutsita. Sorolla Museoan gordeta dago. Mugimendu postinpresionistaren margolana da. Publiko tradizionalistak gogor kritikatu zuen margolan hau; haien arabera margolariak gai hori erabiliz haren lana zikindu zuen eta moralaren aurkako lana bezala katalogatu zuten.[1]

Emakume trafiko
Trata sorolla.jpg
Jatorria
Sortzailea Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea 1894
Mugimendua errealismoa
Ezaugarriak
Kokapena
Lekua Sorolla museoa
Bilduma Sorolla museoa

Margolanaren ezaugarriakAldatu

Margolan hau errealismo kritiko barruan koka daiteke. Sorollaren kasuan kritika hori ez zen berez sortutakoa, garaiko txapelketen beharrei erantzuteko baizik. Lan ilun da hau: emakume talde bat, bost, nekazari jantziez, buruak zapiez eta burukoez estalita ikus daitezke. Guztiek lotan dirudite, zaharrena izan ezik; azken hau, beltzez jantzita dagoena, zaintzen dagoela ematen du. Emakumeak espazio estu batean daude; horren bidez egileak ihes egiteko ezintasuna adierazi nahi zuen. Prostituzioaren erreferentzia, bestetik, oso ezkutua da; horretan egilearen errukia sumatu daiteke.

ErreferentziakAldatu

  1. Cantarellas Camps, Catalina (2008). XV Congreso internacional de Historia del Arte: modelos, intercambios y recepción artística. Universidad de las Islas Baleares. 640.or. ISBN 978-84-8384-060-3.