Emagin

Emagintza» orritik birbideratua)

Emagina, amakidea, emagintsa, sortzaina edo bizkaiera zaharrean 'andra maestra'[1] erditze naturalean amari laguntzen dion pertsona da. Prozesua ospitale edo klinika batean garatzen denean, erditzen diren emakumeek ginekologoen laguntza ere izaten dute.

Emakumea erditzen aulki baten gainean, XVI. mendean.

Antzinaroan, eginbide hau familiakoren batek egiten zuen, ia beti emakumezkoak: emakumearen amak, ahizpak edo bestelako senideek. Gaur egun, mendebaldeko herrialdeetan, normalean erizaintza ikasketak dituen emakumea izaten da emagina, lanbidea profesionalizatu egin baita.

Erreferentziak aldatu

  1. «'andra maestra' | Sinonimoen hiztegia iruzkinak | UZEI» uzei.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).

Kanpo estekak aldatu