Els Encantats
Els Encantats (euskaraz Sorginduak) Pirinioetako ekialdean kokatzen diren bi mendi eta gailur dira, Kataluniako Pallars Sobirà eskualdeako Espot udalerriaren lursailetan. Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturalaren barnean kokatuak daude, Sant Maurici aintziraren alboan.
Els Encantats | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.748 m |
Prominentzia | 164 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 34′ 07″ N, 1° 00′ 53″ E / 42.568527°N,1.01466°EKoordenatuak: 42° 34′ 07″ N, 1° 00′ 53″ E / 42.568527°N,1.01466°E |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabea | Pirinioak |
Lurraldea | Espot |
Babestutako-eremua | Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturala |
Leku geografikoa |
Vall de Monestero (en) ![]() |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | Fontan de Negrín (Tolosa), Isidor Romeu (Vielha), Raphaël Angusta eta Bartolomé Ciffré, 1901eko abuztua |
Ohiko bidea | Monestero haranetik abiatzen dena |
Geologia | |
Material nagusia |
Porfiro haitzurdin |
GailurrakAldatu
Mendebaldeko Petit Encantat (Sorgindu Txikia) gailurrak 2.738 metroko garaiera du, aldiz ekialdeko Gran Encantat ("Sorgindu Handia") gailurrak 2.747 metroko garaiera. Biak ere 2.630,7 metroko zabalera eta perra itxura duen bretxa batez banandurik daude.
IgoerakAldatu
Patrice de Bellefont pinireistaren arabera, Gran Encantat gailurraren lehenbiziko igoera 1901eko abuztuan Fontan de Negrín (Tolosa), Isidor Romeu (Vielha), Raphaël Angusta eta Bartolomé Ciffré-k burutu omen zuten.
Aldiz, 1903an Astorg, Castagne eta Brulle mendizaleek Petit Encantant gailurra lehenbizikoz igo zuten. Bellefont-en arabera, erdialdeko kanal edo bretxa lehenbiziko aldiz 1936an Emilio Comici italiar mendizaleak igo zuen.
1910an mosen Jaume Oliveras eta Joan Abella-k Gran Encantat mendiko ipar-ekialdeko aurpegia igo zuten, hurrengo udan mosen Oliverasek Petit Encantat gailurraren lehenbiziko bakarkako igoera gauzatu zuelarik.
IruditegiaAldatu
Sant Maurici aintzira eta Els Encantants mendiak.