Elorrigañe
Euskal Herriko mendia
Elorrigañe Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1063 metroko garaiera duena. Iparraldetik, Atako Harana ixten du, Akierrekin batera, hau ekialderago. Ata inguruak estazio megalitiko garrantzitsua du, Burnigurutze edo Seakoain bezalako trikuharriekin, baina bertako monumenturik nabarmenena, Errolan Harria da.
Elorrigañe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.063 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°57′22″N 1°54′59″W / 42.95614°N 1.91626°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Madotz/Iribas |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Irispideak
aldatuAtako Haranetik tontorrera iristeko, basotik arroketatik jarraitu behar da, Elorrigañek Akierrekin osatzen duen leporaino. Hemendik, ezkerretik igo behar da, lenarretik eskalatuz tontorreraino, non, arroken artean, pago txikiak nabarmentzen diren.
Kanpo estekak
aldatueuskal-herria.org webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |