Elordia
Elordia Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena eta 1.235 metroko garaiera duena. Trekua izeneko lepotik gertu dago. Lepo honek, Alto de las Bordas Viejas menditik banatzen du, eta, gainera, bere beste izena ere ematen dio, Trekua alegia. Trekua izena, trikuharritik datorkio, halako monumentu bat baitago tokian bertan, lepoan alegia.
Elordia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.235 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′36″N 1°55′40″W / 42.85991°N 1.92774°W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Goñi |
Mendikat | Mendikat |
Abiapuntuak
aldatuGoñitik, San Migelen ermitara daroan bidea hartzen da. Toki honetan, bidea utzi eta oso argi ez dagoen bidezidor bat hartzen da, pagaditik igarotzen den bidezidorra. Bidezidor hau, gaur egungo hilarri baten ondotik igaro eta, basoa zeharkatu ondoren, Goñiko Gainak izeneko gain garbietan amaitzen da, Trekua lepotik ez oso urruti. Bertarantz abiatu behar da, eta, ondoren, mendebalderantz biratu, gertu dagoen tontor belartsura zuzentzeko.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |