Elodia Zaragoza-Turki

idazlea, poeta eta editorea

Elodia Zaragoza-Turki, Elodia Zaragoza Jover ezkondu aurretik (Valentzia, 1939Tunisia, 2020ko abenduaren 1a) Espainiako idazle, poeta eta editorea izan zen .

Elodia Zaragoza-Turki
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1939
Herrialdea Espainia
HeriotzaTunisia2020ko abenduaren 1a (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta editorea

Biografia aldatu

Elodia Zaragoza Valentziako espetxe batean jaio zen. Gerra zibila hasi berria zen Espainian eta bere ama, Amelia Jover anarkista, tropa frankistek atxilotu eta Alacanteko espetxera eraman zuten haurdun zegoela. Erditzearen ondoren, Amelia Jover erizain gisa mozorrotu zen eta kartzelatik ihes egitea lortu zuen alaba besoetan zuela. Pirinioak zeharkatu eta Frantzian zeudela Argelés-Sur-Mer kontzentrazio- esparruan amaitu zuten. Han, hilda zegoela uste zuen bere senarra, Antonio Zaragoza, bizirik zegoela jakin zuen. Antonio Zaragoza errepublika-armadako ofiziala zen eta Tunisiara ihes egitea lortu zuen Cartagenatik irten zen errepublika-flotako itsaspekoan. Handik gutxira, izapide ugari egin eta Frantziako agintarien baimena lortu ondoren, ama eta alabak Tunisiara iristea lortu zuten.[1]

Tunisian hazi zen eta gaztetan igeriketara dedikatu zen. Kirol horretan, 1950eko hamarkadan distantzia guztietako txapeldun nazionala bihurtu zen. 1960an Erromako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Frantzia ordezkatuz.[2]

Brahim Turki tunisiarrarekin ezkondu zen. Brahim, Zoubeir eta Hédi Turki margolari entzutetsuen anaia zen. Brahim diplomatiko egin zen, eta, Elodia eta bere senarra izendatu zuten herrialdeetan zehar ibili ziren, Frantzian enbaxadore izan zen arte, 1989tik 1991ra.[3]

Elodia Zaragozak Parisen hasi zuen bere literatura ibilbidea. Hainbat urtez Parisko Racine argitaletxeko, liburu dendako eta galeriako poesia atala zuzendu zuen.[4][5]

Frantsesez idatzi zituen bere lanak, baina La Chiqueta autobiografiako gaztelaniazko bertsio bat ere badago. Hitz jokoak gustuko zituen eta L'infini désir de l'ombre izenburuko lipograma konposatu zuen.[4]

Ezezaguna izan zen Espainian, baina Frantzian eta Tunisian bere lana aitortu zuten. Bere poemei buruz, heldutasun emozionala eta bizitzako gauza txiki eta handien abenturazale baten lasaitasuna islatzen dutela esan zuten kritikariek. Bere esaldi eta hitz bakoitzean hausnarketarako gonbidapena dago, arrunt edo sinplea dirudien arren. Bere poesia transzendentala da eta hitzak finkotasunez, zehaztasunez eta jariotasun handiz maneiatzen ditu.[6]

Valentzian jaio zen, Frantzian eta Tunisian bizi zen eta horregatik zituen hiru pasaporteak. Hiru hizkuntza hitz egiten zituen, frantsesa, arabiera eta gaztelania, nahiz eta azken hau amarengandik jasotako valentzierarekin nahastu.[6]

Lanak aldatu

  • De Pierre et d’eau (CDP, 1990)
  • Le Charme d’Élie (Souffles, 1993)
  • Possibilité antérieure (Le Pont sous l’Eau,1994)
  • Al Ghazal (Librairie-Galerie Racine, 1997)
  • L’Elle du doute (Librairie-Galerie Racine, 2000)
  • Le Plus beau village du monde, avec Pierrick de Chermont, (Librairie-Galerie Racine, 2001)
  • Ily Olum (Librairie-Galerie Racine, 2003)
  • Que passe une fraîcheur, avec Jean-Marc Riquier (Librairie-Galerie Racine, 2003)
  • Ainsi soit Ellil ! ou Les Champs du Paradis, avec Jean-Marc Riquier (Librairie-Galerie Racine, 2004)
  • La Chiqueta (Librairie-Galerie Racine, 2004)
  • Mains d’ombre (Les Hommes sans Epaules/ éd. Librairie-Galerie Racine, 2012)
  • Mains d’ombre, édition bilingue français/arabe, poèmes traduits du français par Habib Boularès (éd. Librairie-Galerie Racine, 2015)
  • L’infini Désir de l’ombre (Collection Les Hommes sans Epaules/éd. Librairie-Galerie Racine, 2017)

Erreferentziak aldatu

  1. «Fallece en el olvido la escritora y superviviente del franquismo Elodia Zaragoza» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Elodia Zaragoza, una vida plena» Cuartopoder 2020-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. (Frantsesez) «L’ambassadeur Brahim Turki est décédé» Leaders (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  4. a b (Gaztelaniaz) «La escritora olvidada que nació en una cárcel franquista y murió en Túnez» La Vanguardia 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  5. (Frantsesez) admin4874. (2016-07-07). «Elodia TURKI - Poète et romancière - Editions Librairie-Galerie Racine» Editions LGR (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  6. a b (Gaztelaniaz) Internet, Prodesin, proyectos y desarrollos en. «Elodia Zaragoza, la escritora que nació en una cárcel franquista y murió olvidada en Túnez» www.revistaadios.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Kanpo estekak aldatu