Elle s'appelait Sarah
(«Elle s'appelait Sarah (filma)» orritik birbideratua)
Elle s'appelait Sarah 2010eko Gilles Paquet-Brenner frantziar zinema zuzendariaren filma da.
Argumentua aldatu
2002ko maiatzean, Parisen bizitzen hogei urte zeraman Julia Jarmond kazetariari judutarren aurkako sarekadaren hirurogeigarren urteurrenarekin loturiko artikulua idaztea eskatu zioten. Bertrand Tézac-ekin ezkonduta dagoen eta Zoé izeneko hamaika urteko alaba duen Julia, zorigaiztoko 1942. urteko gertaerez jabetzen hasiko da pixkanaka eta, ezustean, Sarahren historiaren berri izango du, sinesgaitza badirudi ere, bere familia politikoarekin, Tézac sendiarekin, loturik dagoena.[1]
Aktoreak aldatu
- Kristin Scott Thomas – Julia Jarmond
- Natasha Mashkevich – Mrs Starzynski
- Arben Bajraktaraj – Mr Starzynski
- Mélusine Mayance – Sarah Starzynski gaztea
- Charlotte Poutrel – Sarah heldua
- Niels Arestrup – Jules Dufaure
- Dominique Frot – Geneviève Dufaure
- Frédéric Pierrot – Bertrand Tézac
- Michel Duchaussoy – Édouard Tézac
- Gisèle Casadesus – Mamé Tézac
- Aidan Quinn – William Rainsferd
- George Birt – Richard Rainsferd
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |