Elke Karsten
Elke Josselinne Karsten (Quilmes, 1995eko maiatzaren 15a), Argentinako eskubaloi jokalaria da, Bera Bera taldean eta Argentinako selekzioan jokatzen duena.[1]
Elke Karsten | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Elke Josseline Karsten | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Corrientes probintzia, 1995eko maiatzaren 15a (29 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi-jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | left-back (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||
Pisua | 65 kilogramo | ||||||||||||||||||||||
Altuera | 177 zentimetro | ||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Ibilbidea
aldatuTaldeak
aldatuElke Karstenen familiak jatorri alemaniarra eta suitzarra ditu[2]. Jaioterriko Club Alemán de Quilmes taldean hasi zen jokatzen zazpi urte zituela eta 2015ean Espainiako C.B. Málaga taldeak fitxatu zuen. Málagan lotilui gurutzatuan lesioa izan zuen. 2017an Bera Berak fitxatu zuen[3] eta Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen.
2019an Hungriako Ligara joan zen eta 2021ean Novegiara. 2022ko abenduan Bera Bera taldera itzuli zen[4] eta ordutik titulu berriak irabazi ditu donostiarrekin.
Selekzioa
aldatu18 urte zituela egin zuen debuta Argentinako selekzioarekin eta Panamerikar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.[2] Hurrengo bi Panamerikar Jokoetan ere finaletara sartu eta zilarrezko domina berriak eskuratu ditu.[5] Hiru finaletan brasildarrak izan ziren txapeldunak.
Taldeak
aldatuAtalburuko testua | Atalburuko testua |
---|---|
Club Alemán de Quilmes | 2002-2015 |
Club Balonmano Málaga | 2015-2017 |
Bera Bera | 2017-2019 |
Debreceni VSC | 2019-2021 |
Molde HK | 2021-2022 |
Bourg-de-Péage Drome | 2022 |
Bera Bera | 2022- |
Palmaresa
aldatuBera Berarekin
aldatu- Espainiako liga (2): 2017-18, 2023-24.
- Erreginaren Kopa (2): 2023, 2024.
- Espainiako Superkopa (2): 2019, 2022.
- Iberiar Superkopa (2): 2023, 2024.
Argentinako selekzioarekin
aldatuPan Amerikar Jokoak | ||
---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina |
2015 | Toronto ( Kanada) | |
2019 | Lima ( Peru) | |
2023 | Santiago ( Txile) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Elke Karsten - Bera Bera - Perfil del Jugador - ceroacero.es» www.ceroacero.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Clarín, Redacción. (2015-12-10). «Karsten, la joya de la Selección» Clarín (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) GALARTZA, XABIER. (2017-05-31). «La lateral Elke Karsten ficha por el Super Amara» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Villamía, Iñigo. (2022-12-29). «Balonmano: El Bera Bera ata a Elke Karsten y trabaja en el fichaje de una extremo izquierdo» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Romeo, Eleonora. «PUSIERON TODA “LA GARRA” PARA QUEDARSE CON UNA MEDALLA Y SE LLEVARON LA DE PLATA» www.coarg.org.ar (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).