Elkartzeko askatasun

Elkartzeko eskubide» orritik birbideratua)

Elkartzeko askatasuna[1] giza eskubide bat da, eta helburu zilegiak dituzten taldeak, elkarteak edo erakundeak sortzeko eta osatzeko ahalmenean datza, bai eta horietatik erretiratzean ere. Elkartzeko askatasunak edo eskubideak esan nahi du kide banakoek libre egon behar dutela formalki talde iraunkorrak edo helburu zehatzak lortzera bideratutako pertsona juridikoak eratzeko. Pentsamendu-, adierazpen- eta bilera-askatasunen luzapenetako bat da, bai eta parte hartzeko eskubideen atariko bat ere, parte-hartze politikoa oro har lotuta dagoen heinean eta, ahal dela, elkarteen forma espezifikoen bidez bideratzen den heinean, horien artean alderdi politikoek leku nabarmena hartzen baitute.

Elkartzearen helburuak edozein izan daitezke, musikalak adibidez

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldatu

«

20. atala

1. Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea. 2. Inor ezingo da behartu elkarte bateko kide izatera.

»

[2]


Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
  2. «Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.