Elkarrekin esnatzeko ordua

liburua

Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uribe idazlearen hirugarren eleberria da, 2016ko azaroan argitaratu zena. Benetan existitu ziren pertsonaien biografietan oinarritzen da eta hiru belaunaldien arteko kronika egiten du. Liburua lau zatitan banatzen da: 1927-1943, 1943-1950, 1953-1979 eta 2010-2011. Liburuaren protagonista nagusiak Karmele Urresti eta Txomin Letamendi dira, baina tartean agertzen dira ere garai batean ospetsuan izan ziren beste batzuk, konparazio batera, Antonio Gezala margolaria eta Manu Sota idazlea.[1]

Elkarrekin esnatzeko ordua
Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburuaren azala. Atzeko margolana Antonio Gezalaren Ate birakaria.
Datuak
IdazleaKirmen Uribe Uriarte (2016)
Argitaratze-data2016ko azaroa
Jatorrizko izenburuaElkarrekin esnatzeko ordua
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaSusa
BildumaSusa narratiba
Orrialdeak334
ISBN978-84-92468-92-8

Erreferentziak aldatu

  1. Uribe, Kirmen. (2016). Elkarrekin esnatzeko ordua. Susa, Kontra-azala or. ISBN 978-84-92468-92-8..