Elizmendiko Andra Maria
Elizmendiko Andra Maria deitzen da Kontrastako herrian dagoen baseliza erromanikoa (Harana, Araba), X-XI. mende ingurukoa. Elizaren barrualdean XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago eta buruan Andra Mariaren XVI. mendeko eskultura dauka. Alboetako erretaulak San Adrianen eta San Juanen omenezkoak dira.
Elizmendiko Andra Maria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Kontrasta |
Koordenatuak | 42°46′08″N 2°17′37″W / 42.76879°N 2.29356°W |
Ezaugarriak
aldatuBaseliza arabar honen ezaugarririk aipagarriena bere hormetan aurkituko dugu, II. mendeko hilarri erromatarrak aurkituko baititugu bertan, euren idatzi eta apaingarriekin. X-XI. gizaldietan, baseliza eraiki zutenean, inguruko nekropoli erromatar batetik ekarri zituzten hainbat harri elizaren hormak eraikitzeko, tartean 20 hilarri inguru. 1000 urte geroago hilarriek elizaren hormetan jarraitzen dute, baina nekropolia ez da aurkitu oraindik.
Hilarri edo estelak abside erdizirkularrean, eraikinaren alderik zaharrenean, aurki ditzakegu, eta baita nabean ere, Erdi Aro ostean berreraiki zen zatian. Hilarrietako asko apurturik daude eta ez daude egoera onean, aire zabalean baitaude eta hormen behealdean. Hala ere, zenbait hilarritan idazkunak daude eta nahiko ondo irakurri daitezke, eta apaingarriak dituztenak ere badira. Apaingarrien artean aurki ditzakegu, batez ere, mahatsondo hostoak eta zurtoinak (Arabako ekialdean eta Nafarroa mendebaldean ohikoak) eta disko erradiatuak. Horiez gain, gizaki figurak, ilgorak eta arku multzoak ere ikus ditzakegu.
Abside erromatarrean borobil formako hamar harburu daude. Horietako seik apaingarri geometrikoak dituzte, eta batzuek hilarri erromatarretan agertzen diren elementuak. Horiez gain, badira gurutziltzatu bat eta animalia bat, seguru asko otso bat.
Idazkunak
aldatuIdazkunak zenbait hilarritan agertzen dira eta latinez daude. Hauexek dira hilarri horietan dauden testuen transkripzio proposamenetako batzuk:
Turaesamus Cantabri filius annorum L hic situs est.
Hemen datza Turaesamun, Cantaber-en semea, berrogeita hamar urtekoa.
Minicius Florus annorum LXX hix situs est. [a]anica Flori ancilla annorum V hic sita est.
Hemen datza Minicius Florus, hirurogeita hamar urtekoa. Hemen datz []anica, Florus-en esklaboa, bost urtekoa.
Iruditegia
aldatu-
Hilarrien kokapena adierazten duen argazkia eta planoa.
-
Transkripzioetako bat.
-
Hilarri ezagunena, egoera onean dago eta testu luzeena dauka.
-
Detailea.