Elizabeth Jane Gardner

margolari estatubatuarra

Elizabeth Jane Gardner (Exeter, New Hampshire, 1837ko urriaren 4aSaint Cloud, 1922ko urtarrilaren 28a) margolari figuratibo estatubatuarra izan zen, eta bere bizitzaren zatirik handiena Parisen erbesteratuta bizi izan zuen. Hantxe, Parisen ikasi zuen Hugues Merle eta Lefebvrerekin,[1] azkenik, William-Adolphe Bouguereaurekin, 1896an ezkondu baitzen, eta haren estiloa hain arrakastatsua izanik, haren obraren zati bat senarrarenarekin nahas daiteke.

Elizabeth Jane Gardner

Bizitza
JaiotzaExeter (en) Itzuli1837ko urriaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaestatubatuar zuria
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSaint-Cloud1922ko urtarrilaren 28a (84 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)William-Adolphe Bouguereau  (1896 -  1905eko abuztuaren 19a)
Hezkuntza
HeziketaLasell University (en) Itzuli
Académie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
alemana
ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Ange Tissier (en) Itzuli
Jules Lefebvre
William-Adolphe Bouguereau
Hugues Merle (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Paris
MugimenduaAkademizismoa
Izengoitia(k)Bouguereau, Elizabeth Jane Gardner eta Bouguereau, William-Adolphe
Genero artistikoaerretratua
genero-artea
arte sakroa

Find a Grave: 11466391 Edit the value on Wikidata

Margolari ibilbidea aldatu

1866an Gardner Parisko Aretoan erakusketa bat egin zuen lehen emakume iparramerikarra izan zen.[1] Erakusketa horretan hogeita bost aldiz ere parte hartu zuen.[2] Urrezko domina jaso zuen 1877ko Aretoan, ohore hori jaso zuen lehen emakumea bihurtu zen.[3]

Badakit kritikatu egiten nautela nire nortasun artistikoa intentsitate handiagoz ez aldarrikatzeagatik, baina nahiago dut Bouguereauren imitatzaile onena izan ahanzturan erortzea baino. Elizateth Jane Gardner

Gardnerrek Auburndalen (Massachusetts) ikasi zuen Lasell mintegian, eta lehen arte-prestakuntza jaso zuen. Bostonen maisu zaharrak kopiatzen zituen bitartean, Gardner bere marrazteko modua guztiz egokia ez zela eta Europara joan behar zuela ikastera konturatu zen. 1864. urtean Parisera joan zen, Robinsonekin batera.[3]

Gardnerrek gizon gisa janzteko baimena eskatu zuen, Gobelinsek emandako klaseetara joateko. Oso emakume azkarra eta trebea izan zen hizkuntza-mailan, eta gai izan zen bezeroei ingelesez, frantsesez, italieraz edo alemanez hitz egiteko, erosoago senti zitezen. Gardner-ek bazekien nola egin publizitatea eta nola egin harremanak, karrera sustatzeko eta enkargu berriak lortzeko.

Ohoreak aldatu

  • 1877ko Aretoan, Urrezko domina jaso zuen ,ohore hori jaso zuen lehen emakumea

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) www.bibliopolis.com. «One Hundred American Paintings by Paul Manoguerra on Mullen Books» Mullen Books (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  2. «Biografia d'Elizabeth Jane Gardner» National Museum of Women in the Arts.
  3. a b «Biografia d'Elizabeth Jane Gardner» Lawrence Cantor Fine Art.
  4. .

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elizabeth Jane Gardner