Elizabeth Beckley

astronomo britainiarra

Elizabeth Beckley (1846-1927) argazkilari astronomiko britainiar aitzindaria izan zen.[1]

Elizabeth Beckley
Bizitza
Jaiotza1846
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza1927 (80/81 urte)
Jarduerak
Jarduerakastronomoa

Ibilbidea aldatu

Robert Beckleyren alaba izan zen, Kew Behatokiko ingeniari mekanikoa, Robinson-Beckley anemometroa garatu zuena Thomas Romney Robinson astronomoarekin batera.[1] Berckleyk Kew Behatokian lan egin zuen, eta behatoki astronomiko batean lan egin zuen lehen emakumeetako bat izan zen.[2] Eguzkiari argazkiak atera zizkion 1860 eta 1870eko hamarkadetan, heliografo bat erabiliz.[1]

Beckley Kew Behatokiko beste langile batekin ezkondu zen, Matthew Whipplerekin. Bi seme-alaba izan zituzten. Zaharrena, Robert Whipple, tresna zientifikoen bildumagilea izan zen, eta Cambridgeko Zientziaren Historiaren Whipple Museoa sortu zuen; gazteena, berriz, Francis Whipple, Kew Behatokiko superintendentea izan zen 1925etik 1939ra.[3]

Erreferentziak aldatu