Eliza Kristaua
Eliza Kristaua protestanteek erabiltzen dute termino eklesiologiko bat da, kristau guztiak batzen dituen eliza ikusezina izendatzeko. XVI. mendeko erreforma protestantetik aurrera erabili da. Esanahi horretan, "Eliza Kristaua" ez da eliza kristau zehatz bat, baizik eta fededun kristauen "gorputz" edo "talde" osoa. Pentsamendu honen garapenik handiena anglikanoek egin dute. Kontrara, Erromatar Eliza Katolikoak, Ekialdeko Eliza Ortodoxoak, Eliza Ortodoxo Orientalak, Ekialdeko Asiriar Eliza eta Ekialdeko Antzinako Elizak euren buruari "benetako eliza bakarra" deitu ohi diote.
Elizaren Lau Markak lehen aldiz Nizeako Kredoan (381) agertu ziren, Eliza bakarra, sakratua, katolikoa (unibertsala) eta apostolikoa (apostoluetatik sortua) zela zioen[1].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Berkhof, Louis, 1873-1957, author.. Systematic theology. ISBN 978-0-8028-7632-4. PMC 1065091326. (Noiz kontsultatua: 2020-05-18).