Eliza Katolikoak haurren aurka eragindako sexu abusuak

Eliza Katolikoak haurren aurka eragindako sexu abusuak Eliza Katolikoko apaizek eta partaideek haurren aurka eragindako sexu abusuak dira. Ikerketen, salaketen, epaiketen eta zigorren bidez jakin da abusu horien berri. Nahiz eta zifrak batzuetan izugarriak izan, tradizionalki Elizak kasu hauek ezeztatu eta ezkutatu ditu, nahiz eta azken urteetan jarrera horretan aldaketak izan diren. Gehienetan, biktimak hiru urtetik hamalau urtetara bitartekoak dira, batez ere hamaika urtetik aurrerakoak.[1] Salaketa hauek XX. mendeko bigarren erditik aurrera handitu ziren, bereziki.

Fraide bat kalean neska batekin neskatan nahian. Teodor Axentowiczren (1859–1938) margolana.
Lisboan egindako graffitia: apaiz batek haur batzuen atzetik.
Abusuen aurkako manifestaria Erroman.
Luis Fernando Intriago apaizak abusuekin batera haurrak torturatu zituen.

Aktibitateak aldatu

Haurren aurka burutzen diren ekintzak lizunkerietatik eta zirrietatik bortxaketa sistematikoetara heldu dira, zenbait kasutan biolentzia fisikoarekin batera. Horretarako haurrek elizaren instituzioetarako izaten duten menpekotasunaz baliatu izan dira: barnetegietan, eskoletan, udalekuetan. Euskal Herrian ere horrelako gertaerak ezagutu egin dira; dena dela, orain arte, ezagutu diren kasu larrienak Irlandan, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen eta Alemanian eman dira. Krimen larriagoetan uzki-sexua eta aho sexua ere eman izan dira. Biktimek, gehienak mutilak, sarritan ondorio psikologiko larriak izan dituzte, muturreko kasuetan buruz beste egin diren pertsonen kasuak ezagunak izanik.

Lehenengo salaketak aldatu

Publikoki salatutako lehenengo kasuak Ameriketako Estatu Batuetan eta Irlandan eman ziren. John Jay College of Criminal Justicek (City University of New York) egin zuen txostenaren arabera 50 urtetan 4392 apai katolikoen aurkako akusazioak aurkitu zituen, hau da, herri horren kleroaren %4aren aurka.[2] Hasieran hedabide askok eta presio taldeek horrelako informazioen hedatzea mugatu zuten baina, hala ere, mundu osoko prentsan joan ziren berriak jasotzen. Lehenengo berriak 90. hamarkadan eman ziren baina horrek beste biktimei haien kasuak adierazteko aukera eman zien eta urte askoz lehenago emandako abusuak hasi ziren azaltzen.

Kasuen salaketarekin batera, Elizaren hierarkia kasuak ezkutatzen saiatu zela ikusi egin zen. Kasu askotan salaketen aurrean Elizaren erantzuna apaiz horiek beste lurraldetara bidaltzea edo kasu ez egitea izan zen.[3]

Abusuak zineman aldatu

Horrelako historia gordinenak batzuetan zinemara eraman dira:[4]

Euskal Herrian aldatu

Gurean gaia ez da hain mediatikoa izan baina poliki-poliki kasuak ezagutzen ari dira:

  • Jose Angel Arregi kasua: Euskal Herriko eta Espainiako San Viator ordenako ikastetxeetan eman zituen eskolak, zehazki Arrasaten, Basaurin, Gasteizen, Madrilen, Huescan eta Valladoliden.[6] Ondoren, San Viator apaiz kongregazioak Txilera bidali zuen;[6] Txileko poliziaren arabera, Euskal Herrian eta Espainian eginak zituen krimenetatik ezkutatzera, itxuraz. 2010eko martxoaren 17an Txilen atxilotu zuten,[6] umeen pornografia leporatuta. San Viator kongregazioak Txileko abokatu garestienetariko baten zerbitzuak ordaindu zizkion arren,[7] bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Ikerketaren bidez jakin zenez, Arregik kamara ezkutu baten bidez grabatzen zituen 12 - 14 urte bitarteko mutikoak, biluzik, bai eta haiei egindako sexu erasoak ere. Horrez gainera, 3 - 4 urteko haurtxoen irudi pedofiloak ere bazituen, baita bularreko haurrenak ere.
  • Juan Kruz Mendizabal kasua. Haren afera 2017ko urtarrilean plazaratu zen.[8]
  • 2017an Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubiok Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko Elizan liburua aurkeztu zuten. Azaldu zutenez, hainbat kasu irten dira argitara baina beste batzuk isilaraziak ere badira.. Azaldu zutenez, hainbat kasu irten dira argitara baina beste batzuk isilaraziak ere badira.[9]
  • 2018an, Gaztelueta ikastetxearen kasua. Ikasle batek erlijiozko irakaslea salatu zuen. Opus Dei eskola horrek irakaslearen alde jo du nahiz eta epaitegiak errudun bezala zigortua izana.[10][11]

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu