Elixabete Sofia Mecklenburgekoa

Elixabete Sofia Mecklenburgekoa (1613ko abuztuaren 201676ko uztailaren 12) Brunswick-Lüneburgeko dukesa, poeta eta musikagilea izan zen.

Elixabete Sofia Mecklenburgekoa

Bizitza
JaiotzaGüstrow1613ko abuztuaren 20a
Herrialdea Alemania
HeriotzaLüneburg1680ko uztailaren 12a (66 urte)
Hobiratze lekuaMarienkirche (en) Itzuli
Familia
AitaJohn Albert II, Duke of Mecklenburg
AmaMargaret Elizabeth of Mecklenburg
Ezkontidea(k)Augustus the Younger, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli  (1635, 1635eko uztailaren 13a -  1666ko irailaren 17a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Mecklenburg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, musikagilea eta idazlea
Mugimenduamusika barrokoa

Find a Grave: 35775713 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere aita Jon Alberto II.a Mecklenburg-Güstrowekoaren gortean hasi zen musika ikasten. Bertan Ingalaterrako musikariz osatutako orkestra on bat zegoen, euren artean William Brade. Kasseleko gortera mugitu zen, musika tradizio handikoa hau ere, Hogeita Hamar Urteko Gerrak bere gortea mehatxatu zuenean, 1628an. 1635an Augusto Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen, kultura handikoa hau ere[1]. Elkarrekin seme bat eta alaba bat izan zituzten.

Elixabetek gorteko orkestra antolatzeko lana hartu zuen, Heinrich Schützekin lan eginez. Berarekin batera hainbat ariatan egin zuen lan. Berak sortutako musika gheiena himno erlijiosoak eta ariak dira. Berea da 1651an argitaratutako Vinetum evangelicum, uste denez Alemanian emakume batek argitaratutako lehen musika lana. Gortean bestelako kultura jarduerak ere bultzatu zituen, maskaradak, antzerkia edo balleta kasu, eta batzuetan hauen gidoi eta musika idazten zituen. Bere bi lan gaurdaino iritsi dira: Friedens Sieg (1642, Brunswick) eta Glückwünschende Freudensdarstellung (Lüneburg, 1652)[1].

Sibila Ursula Branschweig-Lüneburgekoa bere alaba-ordea izan zen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) The New Grove Dictionary of Music and Musicians. 2017-04-14 (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
  2. Hilary., Brown,. (2012). Luise Gottsched the translator. Camden House ISBN 9781571135100..