Elisa Garrido Moreno

ikertzailea, unibertsitateko irakaslea

Elisa Garrido Moreno (Valentzia, 1985) artearen eta zientziaren arteko harremanetan espezializatutako ikertzailea eta irakaslea da.

Elisa Garrido Moreno

Bizitza
JaiotzaValentzia, 1985 (38/39 urte)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea

Biografia aldatu

Artearen Historian eta Teorian doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Artearen Historian (Valentziako Unibertsitatea, 2009) eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Salamancako Unibertsitatea, 2012). Alexander von Humboldt bidaiari eta naturalistaren lanean, artea, zientzia eta paisaiaren pinturaren arteko elkarguneari buruzko doktore-tesia egin zuen Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Zientziaren Historiako Departamentuan.

Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean ikertzaile kontratatu gisa lan egin du, Fulbright programaren ikertzaile gisa National Museum of Natural History Smithsonian Institution (Washington DC, Estatu Batuak) delakoan, eta akademiko bisitari gisa Oxfordeko Unibertsitatean, non Female Science and Visual Culture: Witches, Supporters and Heroines (Emakumeen zientzia eta ikusizko kultura: sorginak, jarraitzaileak eta heroiak) ikerketa-proiektua gauzatu baitzuen.

Arte y ciencia en la pintura de paisaje: Alexander von Humboldt (Doce Calle, 2018) liburuaren egilea da, baita ikusizko kulturarekin lotutako hainbat argitalpenen egilea ere, zientziaren historiaren eta ikusizko praktika garaikideen bidez.[1][2]

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da. Arte-zientzia loturari eta emakumeek zientziaren historian duten zereginari buruzko dibulgazio zientifikoan dihardu. #MujeresDivulgadoras: ciencia con voz de mujer (#Emakumezko Dibulgatzaileak: zientzia emakume-ahotsean) 3. edizioan parte hartu du eta Principia Magazinen ohiko kolaboratzailea da.[3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. Garrido Moreno, Elisa. (2019). Arte y Ciencia en la pintura de paisaje: Alexander von Humboldt. Ediciones Doce Calles ISBN 978-84-9744-241-1. PMC 1103310757. (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  2. Elisa Garrido Moreno – Historia del arte UAM. (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  3. Gil, Lydia. (2019-11-20). «Elisa Garrido, historiadora | #MujeresDivulgadoras 3ª ed.» Social Media en Investigación - Un proyecto de Lydia Gil (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  4. «Principia | Una única Cultura | Ciencia y Arte» principia.io (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).

Kanpo estekak aldatu