Eliot Janeway (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1913ko urtarrilaren 1a - Ib., 1993ko otsailaren 8a) Estatu Batuetako ekonomista politiko garrantzitsuenetako bat izan zen. Presio politikoak ekonomiaren eta merkatuaren joerak baldintzatzen dituelako teoria polemiko eta probokatzailea proposatu zuen eta Calamity Janeway goitizena eman zioten Wall Streeten, burtsa-merkatuaren porrotaren aurreikuspen goibelak egiten zituelako etengabe.

Eliot Janeway

Bizitza
JaiotzaNew York, 1913
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1993 (79/80 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Cornell Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta kazetaria

Ekonomia- eta politika-ikasketak egin zituen. The Nation aldizkarian 1937-1938ko berehalako krisialdia aurreikusiz eta konponbideak eskainiz zenbait artikulu idatzi ondoren, eragin handia izan zuen Franklin D. Roosevelten politikagintzan. Politikoki independentea izanik, Franklin D. Rooseveltekin hasi eta Ronald Reagan bitarteko politika ekonomiko guztiak kritikatu zituen, liburuetan eta Chicago Tribune-New York News Sindicaterako idazten zituen artikuluetan. Struggle for Survival (1951, Bizirik irauteko borroka) bere lehen liburuaren ondoren, beste asko idatzi zituen inbertsore pribatuentzat: What Shall I Do With My Money? (1970, Zer egingo dut nire diruarekin?), You and Your Money (1972, Zu eta zeure dirua), eta, gobernuaren politika aztertuz, Prescriptions for Prosperity (1983, Aberastasuna sortzeko arauak) eta The Economics of Chaos (1983, Kaosaren ekonomia).

Erreferentziak aldatu