Elena Urrutia
Elena Urrutia, sortzez María Elena Lazo de Mendizábal (Mexiko Hiria, Mexiko, 1932ko urtarrilaren 9a – Ibidem, 2015eko urriaren 30a) kazetaria, idazlea, ikertzailea eta akademikoa izan zen, feminismoaren eta genero ikasketen aitzindaria Mexikon. Mexikoko Eskolan, Latinoamerikako bere klaseko lehen unibertsitate-espazioan, Emakumearen Ikasketen Diziplina Arteko Programaren (PIEM) sortzaileetako bat eta koordinatzailea izan zen.
Elena Urrutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1932ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2015eko urriaren 30a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ibero-American University (en) ![]() Bruselako Unibertsitate Askea |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, akademikoa eta psikologoa |
Bizitza
aldatuLehen urteak
aldatuElena Urrutia Mexiko Hirian jaio zen 1932an eta bikote katoliko eta kontserbadore baten sei seme-alabetatik laugarrena izan zen. Lehen Hezkuntza Ikastetxe Frantsesean hasi zuen, eta bertan egin zituen bosgarren gradura arteko ikasketak. Gero, Sagrado Corazón Ikastetxean jarraitu zituen ikasketak, erlijio-erakunde batean, filosofia eta letretako batxilergoa bukatu zuen arte. Bere familian karrera unibertsitarioa egitea erabaki zuen lehen emakumea izan zen; bere gurasoak jesuiten unibertsitate batera joateko baldintzarekin eman zioten ikasteko baimena.
Unibertsitate Iberoamerikarrean psikologia ikasi zuen 1950etik 1954ra eta, ezkutuan, gurasoek jakin barik, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko eskola eta mintegietara ere joaten zen. Ekonomikoki gurasoen menpe egon beharrik ez izateko, ikasketak egiten ari zen bitartean, ume txikien eskola batean hasi zen lanean eta geroago Teleproducciones zinema enpresan.
Hogeita bi urte zituela, Oscar Urrutiarekin ezkondu zen, eta handik aurrera, senarraren abizena erabiltzen hasi zen.[1] Ezkondu eta lasterrera, bikotea Belgikara joan zen, non Óscarrek hirigintza ikasi zuen eta Elenak frantses hizkuntza eta literatura ikasi zituen Bruselako Unibertsitate Librean 1956tik 1959ra. Ikasketak bukatutakoan, Mexikora itzuli ziren biak, eta bost urteko tartean lau seme-alaba izan zituzten.
Lan ibilbidea
aldatu1970eko hamarkadan, Ramón Xirauk Los libros del día saioan parte hartzera gonbidatu zuen. Irratsaioa Radio Universityn ematen zen, eta Elenak emakumeek idatzitako liburuak edo emakumeen gaiak jorratzen zituen. Gero, emakumeei buruz idazten hasi zen El Sol egunkarian. Unomásuno egunkariaren sortzaileen artean ere egon zen, bertan emakumeei buruz idazten zuen, elkarrizketak eta kritikak egiten zituen. Horrez gain, La Jornada egunkariaren sorreran parte hartu zuen, eta bertan kultura gaiei buruz idatzi zuen oro har, baita Novedades egunkariaren La Onda gehigarrian ere.
Bestalde, Casa del Lago delakoan lan egin zuen bolada batez, UNAMeko (Mexikoko Unibertsitate Auronomoa) kide zen kulturgunean, eta bertan antolatu zuen emakumearen inguruko gaiei buruzko lehen hitzaldi zikloa. Ziklo horretatik sortu zen Elena Urrutiak egindako lehen bilduma, Imagen y realidad de la mujer izenburukoa eta 1975ean argitaratua, Mexikon egin zen Emakumeari buruzko Munduko Konferentziaren testuinguruan. Hantxe ezagutu zuen Alaíde Foppa, eta berarekin 1976an Fem izeneko aldizkaria sortzeko kolaboratu zuenaMexikoko lehen aldizkari feminista, Margarita García Flores, Elena Poniatowska, Marta Lamas, Lourdes Arizpe, Margarita Peña Muñoz eta Beth Miller.[2]
Aldizkarian, El Colegio de Mexicorentzat lan egiten zuten Lourdes Arizpe eta Flora Botton feministak ezagutu zituen eta 1983ko martxoaren 15ean erakunde horretan Emakumearen Ikasketen Diziplinarteko Programa (PIEM) sortzen lagundu zioten, Ford Fundazioaren babesarekin.[3] Latinoamerikan hamahiru urtez koordinatu zuen mota horretako lehen unibertsitate-espazioa izan zen.
Emakumeak eta genero-harremanak aztertzen egindako ibilbide profesional luzean, feminizidioari, abortuari, emakumeei eta botereari buruzko artikuluetan islatu zen, beste gai askoren artean eta irakaskuntzaren bidez.[4] Gainera, Colmex-eko Ikerketa Soziologikoen Zentroa integratu zuen, La casa del Lago etxea eta Chopo Unibertsitate Museoa zuzendu zituen.[5]
Emakumeen giza eskubideekin izan zuen konpromisoa agerian geratu zen, era berean, Mexikoko emakumeen literaturari buruzko eta literatura-kritika feministari buruzko tailerrak antolatzean, baita Mexikoko gizartearen zenbait arazori buruzko beste tailer asko antolatzean ere.[6]
«Mexikon feminismoari egin zion ekarpena funtsezkoa izan zen, eta gure herriaren historian jasota geratuko da, emakumeen eskubideen arloan aurrera egiteko borroka eredugarriaren parte gisa.»[4]
2015eko urriaren 30ean biriketako gaixotasun bat izan zuen, jarduera akademikotik aterarazi zuena, eta bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz hil zen.
Hautatutako lanak
aldatuLiburuak
aldatu- Nueve escritoras mexicanas nacidas en la primera mitad del siglo XX y una revista (2006)
- Carolina Amor de Fournier, tipógrafa del siglo XX (2005) —egilekidea—
- La Mujer en la Literatura del Mundo Hispánico (Emakumea Mundu Hispanikoaren Literaturan), «Elena Poniatowska: escritos en un marco feminista (Elena Poniatowska: esparru feministan idatziak)» kapitulua (2005)
- Escritura femenina y reivindicación de género en América Latina, «Elena Poniatowska: escritos en un marco feminista» kapitulua (2004)
- Mujer, cultura y sociedad en América Latina, capítulo «Viajeras finiseculares» kapitulua (2003)
- Mujeres mexicanas del Siglo XX. La otra revolución tomo, «Una osadía sin distorsión» kapitulua (2003)
- La mujer en la lucha por la unidad de nuestra América, capítulo «Conciencia social, conciencia política» kapitulua (2003)
- Elena Urrutia, Estudios sobre las mujeres y las relaciones de género en México: aportes desde diversas disciplinas, «Tres lustros de estudios de la Mujer, estudios de género en el PIEM» kapitulua (2002)
- Estudios sobre las mujeres y las relaciones de género en México: aportes desde diversas disciplinas (2002)
- Mujeres latinoamericanas: Historia y cultura. Siglos XVI al XIX, Tomo I, «Primeros siglos de historia; la mujer en la cultura mexicana» kapitulua (1997)
- Humanismo, mujer, familia y sociedad, «El ser femenino desde la perspectiva cultural» kapitulua (1996)
- Denbora itxia, denbora irekia. Sergio Pitol kritikaren aurrean, «Flauta baten tindagaia» kapitulua (1994)
- Sexismo y racismo en el marco de los estudios de la mujer (1993)
- Y diversa de mí misma entre vuestras plumas ando. Homenaje Internacional a Sor Juana Inés de la Cruz (1993) —koordinatzailea—
- ¡Por la literatura! Mujeres y escritura en México, «De cómo tener éxito haciendo amigos» kapitulua (1992)
- Mujer y sida (1992)
- La pintura y las mujeres (1991)
- Mujer y literatura mexicana y chicana: Culturas en contacto. 2. liburukia (1990) —editorekidea—
- Mujer y literatura mexicana y chicana: Culturas en contacto (1988) —editorekidea—
- Imagen y realidad de la mujer (1975) —bilduma—
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elena Urrutia. 31 de octubre de 2015.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fem. : 10 años de periodismo feminista | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2025-03-11).
- ↑ «Elena Urrutia» www.elem.mx (Enciclopedia de la literatura en México) 30 de agosto de 2017.
- ↑ a b «Lamenta CDHDF fallecimiento de Elena Urrutia» Comisión de Derechos Humanos de la Ciudad de México 30 de octubre de 2015.
- ↑ Montaño, Ericka. (31 de octubre de 2015). «Murió Elena Urrutia, activista por los derechos de las mujeres» www.jornada.com.mx.
- ↑ Tinat, Karina. «In memorian Elena Urrutia (1932-2015)» Historia oral. Colegio de México.
Bibliografia
aldatu- De Valdés, María Elena (1998). The Shattered Mirror: Representations of Women in Mexican Literature. University of Texas Press. ISBN 9780292715905.
- «Elena Urrutia: una feminista perseverante» Boletín Editorial (El Colegio de México) 165: 19-27. iraila-urria, 2013.
- UNAM, ed. (1988). Diccionario de escritores mexicanos, siglo XX: desde las generaciones del Ateneo y novelistas de la Revolución hasta nuestros días, 4. liburukia, Centro de Estudios Literarios, Universidad Nacional Autónoma de México. ISBN 9789683653581.