Elena Calvillo

Beasaingo mendi lasterkaria

Elena Calvillo Arteaga (Beasain, 1970eko apirilaren 3a) euskal mendi-korrikalaria da.[1]

Elena Calvillo
Bizitza
JaiotzaBeasain1970eko apirilaren 3a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklasterkaria

Ibilbidea aldatu

Senarrak animatuta 35 urte zituela hasi zen errepidean korrika lasterketak lehiatzen. Txikitatik mendian ibiltzea gustuko zuenez, Zegama-Aizkorri Maratoia prestatzea erabaki zuen eta 2010ean Idiazabalgo Mendi Taldean sartu zen. Urte berean Euskadiko Mendi lasterketako Kopan txapelduna izan zen[2] eta 2011n Euskadiko mendi selekzioan sartu zen.[3]

Ehunmiliak proba izan du gustuko.[4] 2010ean Goierriko Bi Haundiak irabazi zuen (luzeraren erdia duen proba). Proba nagusian bigarren izan zen 2014, 2017, 2018 eta 2019an[5] eta azkenik 2022an lortu zuen garaipena.[6] Aurrez, 2015ean, Euskal Herria Mendi Erronka irabazi zuen.[7]

2022an Beasaingo Udalaren Kirol Sari Nagusia jaso zuen.[5]

Garaipenen zerrenda aldatu

  • 2009
    • Ataungo XIX. Hiru Auzoetako Korrikaldia
  • 2010
  • 2015
  • 2017
    • Goierri Kopa Trail
    • Vandekames
    • Marató del Priorat
  • 2018
    • International Mountain Relay 2018 - 74Km
    • Valdekames
  • 2019
    • Arriarango mendi lasterketa luzea
  • 2022

Erreferentzia zerrenda aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Elena Calvillo | EH ULTRATRAIL» ultratrail (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  2. «Mujeres de Pyrenaica: Euskadiko Mendi Lasterketak 2010» Mujeres de Pyrenaica 2010-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  3. «Mujeres de Pyrenaica: Elena Calvillo Arteaga - Premio EMF de Carreras por montaña 2013» Mujeres de Pyrenaica 2014-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  4. Hitza, Goierriko. (2015-07-10). «Elena Calvillo: "EHM izena eta indarra hartzen ari da, bere tokia egiten"» Goiberri (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  5. a b «Elena Calvillok jaso du Beasain Kirol Sari Nagusia» Beasaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  6. Agirre, Loinaz. (2022-07-09). «Elena Calvillo Ehunmiletako podiumaren gorenean» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  7. Insausti, Izaro. (2015-05-30). «Elena Calvillok irabazi du Leitzako Euskal Herriko Mendi Erronka lasterketa» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.