María Elena Bottazzi ( Genova, Italia ) Hondurasko mikrobiologo zientzialaria da, Italian jaioa. Txerto tropikalean egindako ikerketengatik ezaguna da eta COVID-19 txertoaren garapena zuzentzen du Houstoneko ( Texas ) Baylor Medikuntza Eskolan , Estatu Batuetan . [1]

Elena Bottazzi

Bizitza
JaiotzaGenova, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Nacional Autónoma de Honduras (en) Itzuli
Floridako Unibertsitatea 1995) Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakmikrobiologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Baylor University (en) Itzuli
Rice Unibertsitatea

Twitter: mebottazzi LinkedIn: maria-elena-bottazzi-58909831 Edit the value on Wikidata

2022ko urtarrilean covidaren kontrako txerto bat garatu zuen, baita patenterik gabe utzi ere, beste edozein ikertzailek ezagutu eta hobetu zezan, eta horrela txertoa mundu osora era merkean zabaldu ahal izateko.[2]

Biografia aldatu

María Elena Bottazzi Genovan ( Italia ) jaio zen, bere aita Honduraseko diplomatikoa zelako eta Italiara bidali zutelako. Zortzi urte zituela, bere familia Tegucigalpara itzuli zen, Hondurasera . [3] Bertan batxilergoa ikasi zuen Elvel ikastetxean. Oso txikitatik Honduraseko biztanleriaren bizi-baldintzak bertatik bertara ikusi zituelako, interesatu zen gai zientifikoaekin. [4] 1989an Mikrobiologian eta Kimika Klinikoan lizentziatu zen Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAH). [5]

Bere prestakuntzan bere motibazioa diagnostikoak egiteko eta sendagaiak sortzeko erabiltzen ziren tekniken garapenean zentratu zela ulertu zuen. [3] Estatu Batuetako Floridara joan zen bizitzera, Inmunologia Molekularra eta Patologia Esperimentaleko doktorego tesia egitera, Gainesvilleko Floridako Unibertsitatera eta 1995ean amaitu zuen. Biologia zelularreko hainbat graduondoko ikasketa ere egin zituen, 1995 eta 2001 artean, Miami eta Pennsylvaniako unibertsitateetan. Bere prestakuntza zientifikoan, proiektuak garatzeko Administrazio Publikoan masterra beharko zuela konturatu zen, eta Filadelfiako Temple Unibertsitatean ikasi zuen. Enpresa-prestakuntza honek kontzeptu juridiko, ekonomiko eta finantzarioak ulertzen lagundu zion. [5]

Lanbide-ibilbidea aldatu

Bi hamarkada baino gehiagoz, gaixotasun gastrointestinal parasitoen aurkako txertoen diseinuan eta ezagutzan zentratu zen. [6] Horien artean, giza uniziriasia, eskistosomiasia, [7] ankylostia edo Chagas delakoa daude. [5] [8] [9] Baita koronabirusen infekzioaren aurka, [10] [11] halanola SRT eta MRES delako infekzioen aurkako txertoak , [3] edo COVID-19 . [12] [13] [14] [15] [16] [17]

Bere karrera akademikoa Washington DCko George Washington Unibertsitatean hasi zen, bertan hamaika urtez bizi izan zen bitartean. [1] 2011n, Houstonera joan zen bizitzera , eta Baylor College of Medicine-ko Medikuntza Tropikaleko Eskola Nazionaleko zuzendarikidea da. [18] [19] Estatu Batuetako Texas Children's Hospital-eko Txertoen Garapenerako Zentroko zuzendarikidea ere bada. [3] [10] Horrez gain, pediatria, birologia molekularra eta mikrobiologia irakaslea da Baylor College of Medicine-n. Baylor Unibertsitateko biologiako irakasle ospetsua da eta bioingeniaritzako irakasle osagarria Texasko Rice Unibertsitatean . [3] [4] 120 argitalpen baino gehiago ditu eta munduko 200 biltzar baino gehiagotan parte hartu du. [20] 2014 urtean, munduko osasun globaleko emakume aitzindarien artean sartu zen. [21]

2022 urtean, Bottazzi bere taldearekin batera, covidaren kontrako txerto bat garatu du, patenterik gabe utzi duena, bere prozesu osoa argitaratua izan da, edozein herrialdetako lantegi farmazeutikoak ekoiztu ahal izateko helburuarekin. Pandemia honi aurre egiteko Jonas Stalk delakoaren eredura bueltatzea espero du. Indiak dagoeneko baimendu du bere erabilera, beraz, Bangladeshen edo Botswanan bezala, beste herrialde askotan ere onartzea espero du. [22] Ikerketaren egileek sortzeko prozedura modu irekian jarri dute, beste ikertzaile taldeek ezagutu eta hobetu dezaten. Era berean, edozein lantegik produzitu dezake, eta, Bottazzi doktoreak esan zuenez, munduan modu masiboan egitea espero zen. Indiako lantegi bat hasia hasi zen sortzen berehala, eta 2022eko urtarrila eta otsaila artean 300 milioi dosi ekoiztea espero zuten. Era berean, Asiako, Afrikako eta Erdialdeko Amerikako lantegiek ere produzitzea espero zen, benetan azkar zabaldu zedin. Prezioa oso merkea lortzea espero zuten, dolar bat edo bi dosiko, eta prezio horretan zabaltzeko asmoa zuten.[2]

Sariak eta ohoreak aldatu

  • Hondurasko Kongresu Nazionalak Gurutze Handiaren Urrezko Plaka jaso zuen. [23] [24]
  • Genevako Graduondoko Institutuaren osasun arloko 100 emakume aitzindarietako bat da. [23] [24]
  • Carlos Slim ” saria osasunean, ikerketa-ibilbidegatiko kategorian. [23] [25] [26] [24]
  • BioHouston erakundearen "emakume liderrak zientzian" saria. [27]
  • Forbes Erdialdeko Amerika aldizkariak 2020ko 100 emakume boteretsuenen artean sartu zuen. [28]

Erreferentziak aldatu

  1. a b María Elena Bottazzi, la científica hondureña trabajando en el desarrollo de una vacuna contra el coronavirus. Consultado el 2020-05-06.. .
  2. a b Zubia, Felix. «Munduaren txertoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  3. a b c d e Vacuna contra el coronavirus: María Elena Bottazzi, la científica hondureña en la carrera por la inmunización contra el covid-19 en EE.UU. Consultado el 2020-05-06.. .
  4. a b María Elena Bottazzi, la hondureña mentora de la salud mundial. Consultado el 2020-05-06.. .
  5. a b c Hondureña Maria Elena Bottazzi, eminencia de la medicina estadounidense en Houston-Texas.Consultado el 2020-05-06.. .
  6. New Vaccines for the World's Poorest People. Consultado el 2020-05-07.. .
  7. Advancing the Development of a Human Schistosomiasis Vaccine. Consultado el 2020-05-07.. .
  8. Nuevos esfuerzos multidisciplinarios para el desarrollo de vacunas contra enfermedades tropicales desatendidas: un enfoque Latinoamericano. Consultado el 2020-05-06.. .
  9. [https://www.researchgate.net/profile/Jorge_Falcon_Lezama/publication/333151929_Economic_value_of_a_therapeutic_Chagas_vaccine_for_indeterminate_and_Chagasic_cardiomyopathy_patients/links/5ceed88092851c4dd01a59f2/Economic-value-of-a-therapeutic-Chagas-vaccine-for-indeterminate-and-Chagasic-cardiomyopathy-patients.pdf Economic value of a therapeutic Chagas vaccine for indeterminate and Chagasic cardiomyopathy patients. Consultado el 2020-05-07.. ].
  10. a b Detuvimos el desarrollo de nuestra vacuna porque el coronavirus dejó de ser una prioridad. Consultado el 2020-05-07.. .
  11. «Interés privado dificulta y encarece el desarrollo de vacunas para coronavirus» Brasil de Fato.
  12. Il punto sulla ricerca di un vaccino contro Covid-19. Consultado el 2020-05-06.. .
  13. María Bottazzi: 'Es muy probable que el coronavirus se convierta en un virus que estará circulando cada año'. Consultado el 2020-05-06.. .
  14. Científica hondureña, a la búsqueda de la vacuna del próximo coronavirus. Consultado el 2020-05-06.. .
  15. Vacunas contra coronavirus son soluciones a largo plazo, dice científica hondureña. Consultado el 2020-05-06.. .[Betiko hautsitako esteka]
  16. Científica hondureña en la carrera para crear una vacuna contra el Covid-19 en Estados Unidos. Consultado el 2020-05-06. .
  17. Developing a Low-Cost and Accessible COVID-19 Vaccine for Global Health. Consultado el 2020-05-07.. .
  18. Bottazzi y Moncada, hondureños en la élite científica que busca solución al COVID. Consultado el 2020-07-25.. .
  19. «María Elena Bottazzi: 'Vacuna reducirá la severidad de la enfermedad'» Diario El Heraldo.
  20. Dr Maria Elena Bottazzi. Consultado el 2020-05-06.. .
  21. 100 Women Leaders in Global Health . Consultado el 2020-05-07.. .
  22. Ansede, Manuel. (2022-01-06). «“Los ejecutivos de Pfizer y Moderna deberían ser más altruistas al calcular sus ganancias”» El País.
  23. a b c María Elena Bottazzi recibe Premio “Carlos Slim” en categoría Trayectoria en Investigación 2018. Consultado el 2020-05-06.. .
  24. a b c Dr. María Elena Bottazzi honored for work on Chagas vaccine. Consultado el 2020-04-06.. .
  25. Científica hondureña recibe el premio en Salud Carlos Slim 2018. Consultado el 2020-05-06.. .[Betiko hautsitako esteka]
  26. Científica hondureña gana premio de Fundación Carlos Slim. Consultado el 2020-05-06.. .
  27. Sociedad científica de Houston destaca a científica hondureña. Consultado el 2020-05-06.. .
  28. Rodríguez, Fernanda. «Científica hondureña María Elena Bottazzi dentro de las 100 mujeres más poderosas, según revista Forbes» TELEVICENTRO.

Kanpo estekak aldatu