Elefante uhartea

Elefante uharte» orritik birbideratua)

Elefante uhartea Antartikako kostaldeko izotzez estalitako uharte bat da, Ozeano Australeko Hego Shetlandak uharteetan. Izena lehen esploratzaileek eman zioten itsas elefanteak ikusi zituztelako haren itsasertzean. Uhartea Antartikako penintsulako puntatik ipar-iparekialdean 245 (152 milia) kilometrora dago, 1.253 kilometrora (779 milia) Hegoaldeko Georgiak uhateetatik hego-mendebaldean, 935 kilometrora (581 milia) Falklandak edo Malvinak uharteetatik hegoaldean eta 885 kilometrora (550 milia) ) Hornos lurmuturretik hego-ekialdean. Argentinak, Txilek eta Erresuma Batuak egindako Antartikako erreklamazioen barruan dago. Brasilek babesleku bat du uhartean, Goeldi, uda osoan sei ikertzaileren lana babestuz. eta beste bat (Wiltgen), 1997/98ko udan desmuntatu zutena.

Elefante uhartea
Elefante uhartearen mapa
Elefante uhartearen kokapena

Kanpo estekak aldatu