Eldey

Eldey uhartea» orritik birbideratua)

Eldey (ˈɛltˌeiː ahoskatua; euskaraz: «su-uhartea») Islandiako hego-mendebaldean dagoen uhartea da, Reykjanes penintsulatik 16 kilometro ingurura dagoena. Suðurnes eskualdean dago, Reykjaviketik mendebaldean.

Eldey
I.a maila: erreserba natural oso
Datu orokorrak
Garaiera77 m
Motauharte, natura erreserba, naturagune babestua eta volcanic field (en) Itzuli
Luzera0,19 km
Zabalera0,11 km
Azalera0,015 km²
Geografia
Map
Koordenatuak63°44′27″N 22°57′27″W / 63.74089°N 22.95756°W / 63.74089; -22.95756
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daReykjanes Ridge (en) Itzuli
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakSuðurnes
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Ezaugarriak aldatu

Bere labarrak hegazti askoren bizilekuak dira, baita munduko zanga-koloniarik handiena- 16.000 kide ingururekin- ere.[1] Hegazti populazio-dentsitatea hain da handia, ezen, espazio faltagatik, ez baita ugaltzen ez den alerik ikusten.[2] 3 hektarea inguru hartzen ditu eta 77 metroko altueraraino igotzen da.

1830eko martxoan Geirfuglasker uhartea suntsitu zuen sumendi-erupzio baten ondoren, uharte horretara pinguinus impennis espezieko pinguinoen azken kolonia garrantzitsua joan zen. Eldeyko kolonia 1835ean aurkitu zutenean, berrogeita hamar ale baino ez ziren geratzen.

Garai haietan espezie oso urria zenez, eta, beraz, museoetarako baliotsua, kopuru oso handiak ale baten truke disekatzeko, edo arrautzak baten truke ordaintzen zituzten.[3] Honek Eldeyn geratzen ziren hegazti bakanen ehiza bultzatu zuen.[4] 1844ko ekainean, Danimarkako bildumagile baten zerbitzura zegoen bertako ehiztari talde batek azken bikotea akabatu zuen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Nelson, Bryan. (2010). The Gannet. in: Poyser Monographs. A & C Black, 42–90 or. ISBN 978-1-4081-3858-8..
  2. (Ingelesez) «Eldey island» Eldey island webpage.
  3. (Ingelesez) Crofford, Emily. (1989). Gone Forever: The Great Auk. New York: Crestwood House, 43 or. ISBN 978-0-89686-459-7..
  4. (Ingelesez) Ellis, Richard. (2004). No Turning Back: The Life and Death of Animal Species. New York, 160 or. ISBN 0-06-055804-0..
  5. Ley, W.. (1963). El pez pulmonado, el dodó y el unicornio. Madril: Espasa Calpe.

Kanpo estekak aldatu