Elaine May

estatubatuar gidoilari, film zuzendari, aktore eta komediantea

Elaine Iva May (Filadelfia, AEB, 1932ko apirilaren 21a) estatubatuar gidoilari, film zuzendari, aktore eta komediantea da.[1] 1950eko hamarkadan lortu zuen errekonozimendua, Mike Nicholsekin egindako komedia inprobisatuaren errutinetatik abiatuta. Aurrerago, zuzendari eta gidoilari ibilbidea hasi zuen.[2]

Elaine May

(1959)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElaine Iva Berlin
JaiotzaFiladelfia1932ko apirilaren 21a (92 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Sheldon Harnick  (1962 -  1963)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHollywood High School (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea, idazlea, antzerkigilea, zinema aktorea, komediantea, telebista-aktorea eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli

IMDB: nm0561938 Allocine: 36522 Allmovie: p101817 TCM: 125430 TV.com: people/elaine-may IBDB: 69390
Musicbrainz: aaad44cf-da70-41f3-b402-7d61ddd34cf8 Discogs: 1079473 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Los Angelesen Maria Uspénskaya antzerki tutore ospetsuarekin emanaldia ikasi ostean, 1955ean Chicagora joan zen bizitzera eta Compass Players antzerki talde inprobisatuaren kide sortzailea bihurtu zen. May Mike Nicholsekin hasi zen lanean, bera ere taldeko kide zelarik, eta elkarrekin hasi ziren euren komedia skechak idazten eta interpretatzen, ezagun-ezagunak izan zirenak.[3] 1957an, taldea utzi zuten biek, Nichols and May beren ekitaldi eszenikoa osatzeko, New York hirian.[2]

Sarrera guztiak agortzen ziren eszenatokietan jarduten zuten, telebistan eta irratian agerpenak egiteaz gain. Komedia ekitaldian klixe satirikoak eta pertsonaia motak sortu zituzten, une horretan sortzen ari zen ordena intelektual, kultural eta sozial berriari iseka egiten ziotenak. Hori funtsezkoa izan zen emakumeek zuzeneko komedian arrakastarik ezin dutela izan dioen estereotipoa ezabatzeko. Elkarrekin, inspirazio bihurtu ziren komediante gazteago askorentzat, Lily Tomlin eta Steve Martin barne.

Lau urteren ondoren, ospearen gailurrean, antzezteari uztea erabaki zuten. Komediako izar gisa elkarrekin emandako denbora labur samarrak bultzatuta, Dick Cavett New Yorkeko elkarrizketa saioko aurkezleak "zeruko meteorito komikoetako bat" bezala aipatu zuen bere ekitaldia. Gerald Nachmanek adierazi zuenez, "Nichols eta May dira, beharbada, bere garaiko komediante satiriko guztien artean euren falta somatu izan dena handien".[2]

May gidoilari eta antzerkigile lanetan jarraitu zuen, antzezteaz eta zuzentzeaz gain. Gidoilari lanak bi aldiz izendatu zuten Oscar sarirako, Heaven Can Wait (1978) eta Primary Colors (1998) filmengatik. May 1970eko hamarkadan zuzendu zuen film sortarengatik goraipatu zuten: 1971ko A New Leaf komedia beltza —Walter Matthonekin batera protagonista izan zen bertan—, 1972ko The Heartbreak Kid komedia erromantikoa —gaur egun galdutzat jotzen dena— eta 1976ko Mikey eta Nicky drama —John Cassavetes eta Peter Falk ditu protagonista—.

Dustin Hoffman, Warren Beatty eta Isabelle Adjani protagonista dituen Ishtar bere azken filmak Marokon dabiltzan bi musikari huts ditu ardatz. Pelikulak arazo ugari izan zituen ekoizpenean zehar, besteak beste, aurrekontuaren erdia protagonisten soldatak ordaintzen gastatu baitzen. Gainera ez zuen irabazi onik lortu estreinaldiko asteburuan, eta harrera ere epela izan zuen kritikaren aldetik.[4] Horren ondorioz, "zineman inoiz egin den pelikularik txarrena" izendatu zuten, "movie jail" (zinemako kartzela) terminoa sortu zuten, eta Mayri berriro zuzentzea galarazi zioten.[5]

1996an, Mike Nicholsekin elkartu zen Nicholsek zuzendutako The Birdcage filmaren gidoia idazteko eta, gero, Primary Colorsen gidoia idazteko.[2]

2019an, Mayk film berri bat zuzenduko zuela iragarri zuten, Crackpot izenekoa, Dakota Johnsonekin.[6] Ordutik, ez da horren inguruko berririk izan.

Filmografia

aldatu
Helbidea
Urtea Izenburua Oharrak
2016 American Masters: Mike Nichols Telebistako atala
1987 Ishtar Zuzendaritza eta gidoia
1976 Mikey and Nicky Zuzendaritza eta gidoia
1972 The Heartbreak Kid
1971 A New Leaf Zuzendaritza, gidoia eta emanaldia
Antzepena
Urtea Izenburua Rola Oharrak
2021 The Same Storm Ruth Lipsman Berg
The Good Fight Ruth Bader Ginsberg 2 kapitulu
2016 In Six Scenes krisia Kay 6 kapitulu
2000 Small Time Crooks Mai
1994 Wolf Operadorea Krediturik gabe
1990 In the Spirit Marianne Flan
1978 California Suite Millie Michaels
1971 A New Leaf Henrietta Lowell
1967 Back to Bach Film laburra
The Graduate Benjaminentzako nota duen neska Krediturik gabe
Luv Ellen Manville
Enter Laughing Angela Marlowe
1958 DuPont Show of the Month Candy Carter Kapitulu 1
Gidoilari
Urtea Izenburua Oharrak
2001 Down to Earth Heaven can wait filmaren gidoian oinarritutako filma
1998 Primary Colors
1996 The Birdcage
1995 Dangerous Minds
1987 Ishtar
1982 Tootsie Krediturik gabe
1978 Heaven Can Wait
1976 Mikey and Nicky
1971 Such Good Friends Esther Dale izengoitiarekin idatzia
A New Leaf
1967 Back to Bach
1964 Jack Paar Program Kapitulu 1
A Degree of Frost Telebistako saio berezia

Sariak eta izendapenak

aldatu
Oscar sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1979[7] Gidoi egokitu onena Heaven Can Wait Izendatua
1999[8] Gidoi egokitu onena Primary Colors Izendatua
2022 Ohorezko Oscarra Irabazlea

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu