El perro del hortelano

El perro del hortelano Lope de Vegak idatzitako komedia palatino bat da, Oncena parte de las comedias de Lope de Vega Carpion argitaratua Madrilen 1618an. Akzioa izaera dramatikoen eboluzioa sintetizatzen eta laburbiltzen dituzten soneto multzo batez josia dago.

El perro del hortelano
Jatorria
Egilea(k)Lope de Vega
Sorrera-urtea1619
Argitaratze-data1618
IzenburuaEl perro del hortelano
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

IBDB: 9827 Edit the value on Wikidata

Intriga

aldatu

Endreduzko komedia bat da, Diana, Belflorreko kondesa damaren eta bere idazkari den Teodororen arteko maitasuna kontatzen duena, azken hau maila sozial baxuagokoa, baina irudimen handia erakusten duena bere idazle lanean. Azkenean, biak elkarrekin ezkontzen dira, publikoaren aurrean, Teodororentzako jatorri noble bat bilatzeko erabiltzen den anagnorisia, oso fabulatsua, zalantzapean geratzen den arren. Itxurak, hasiera batean euren maila sozial ezberdinengatik banatuta dauden bi pertsonen arteko elkarketa nagusi izan dadin erabiltzen den engainu baten bidez salbatuak dira.

Pertsonaiak

aldatu
  • Diana, Belflorreko kondesa: Emakume hotz eta kalkulatzailea, gaiztoa eta koldarra, bere sentimenduak adierazteko gai ez dena.
  • Teodoro: Dianaren idazkaria, erabakirik hartzen ez dakiena eta gainontzeko guztietaz probesten dena. Emakumeak bere nahiak betetzeko erabiltzen ditu.
  • Marcela: Teodororekin hutsunerik gabeko maitasun harreman bat du.
  • Tristan: Txantxazale oso diskretu eta abila.

Zinemarako egokitzea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «El perro del hortelano (filma)»

Zinemarako egokitu zuen Pilar Mirók 1996an, aktoreen artean Emma Suárez, Carmelo Gómez eta Ana Duato zeudelarik. Film honek zazpi Goya Sari irabazi zituen 1997an ospatu zen Goya Sarien XI. edizioan.

Kanpo estekak

aldatu