El espinazo del diablo
El espinazo del diablo (euskaraz Deabruaren bizkarrezurra) 2001eko Guillermo del Toro mexikar zinema zuzendari eta gidoigilearen beldurrezko filma bat da. Bertan, Marisa Paredes, Eduardo Noriega, Federico Luppi, Irene Visedo, Fernando Tielve, Íñigo Garcés, José Manuel Lorenzo, Paco Maestre eta Martín Hernández aktoreek antzeztu zuten.
El espinazo del diablo | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | El espinazo del diablo |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Mexiko |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, fantasiazko filma, film dramatikoa, magic realist film (en) ![]() |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Madril eta Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Guillermo del Toro |
Gidoigilea(k) | Guillermo del Toro David Muñoz (en) ![]() Antonio Trashorras (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Agustín Almodóvar (en) ![]() Pedro Almodóvar Guillermo del Toro |
Konpainia ekoizlea | El Deseo |
Edizioa | Luis de la Madrid (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Javier Navarrete |
Argazki-zuzendaria | Guillermo Navarro |
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila |
sonyclassics.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
2006ko El laberinto del fauno ("Faunoaren labirintoa") filmaren aurrekaria izan zen.
Argumentua
aldatuEspainiako Gerra Zibila, Santa Lucía umezurztegia irakasle lanetan dabiltzan errepublikano talde baten babeslekua da, tartean Carmen zuzendaria (Marisa Paredes, Casares (Federico Luppi), Conchita (Irene Visedo) edota Jacinto atezaina (Eduardo Noriega) daudelarik. Baina Carlos mutikoak (Fernando Tielve) desio ilu bateraino gidatuko duen mamua ezagutu eta frankisten gudarostea bertaratzean dena aldatuko da.
Aktoreak
aldatu- Fernando Tielve: Carlos, mutiko umezurtza.
- Íñigo Garcés: Jaime, umezuztegiko haur harroxko eta liskarzalea, gerora Carlosen laguna.
- Eduardo Noriega: Jacinto, atezaina.
- Marisa Paredes: Carmen, umezurztegiko zuzendaria.
- Federico Luppi: Casares doktorea, umezurztegiko medikua.
- Junio Valverde: Santi, mamu bilakatu zen haur umezurtza.
- Irene Visedo: Conchita, Jacintoren emaztegaia.
Kanpo estekak
aldatu- Filmaren webgunea (Gaztelaniaz)
- El espinazo del diablo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- El espinazo del diablo filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Gaztelaniaz)