El cóndor pasa (abestia)

"El cóndor pasa", euskaraz "Kondorra igarotzen da" munduan Perúko abesti ezagunena da. Andeetako musika herrikoian oinarrituta, Daniel Alomía Robles musikagileak 1913an sortu zuen. Berez, pieza hau, izenburu bereko zarzuelakoa da. Geroztik munduan 4.000 bertsio baino gehiago egin dira, tartean 1970ean Simon & Garfunkelek Bridge over Troubled Water albumean jaso zutenak. 2004an Perún hondare nazionalaren gisa aldarrikatu zuen eta, egun, herrialde horren bigarren ereserkitzat hartzen da.[1]

El cóndor pasa (abestia)
Los Incasen lan/konposizio musikala
EgileaLos Incas
Argitaratze-data1913
Jatorrizko izenburuaEl cóndor pasa
Ezaugarriak
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
Hitzakbaliorik ez
Bestelako lanak
MusikagileaDaniel Alomía Robles

Allmusic: mc0002543426 Edit the value on Wikidata
Abestia Peruko folklorean oinarritzen da.

Jatorrizko bertsioaAldatu

1913an, Daniel Alomía Robles El Cóndor Pasa zarzuela prestatu zuen. Zarzuela horrek prosaz idatzita zegoen eta bi ekitaldi zituen. Izen bereko abestia lehen aldiz Limako Mazzi antzokian interpretatu zen. Musikaren egilea Alomía bera zen eta letra Julio de la Paz idazleak egin zuen; Julio de la Paz izengoiti bat zen eta atzean Julio Baudouin antzerkigilea zen. 1933ko maiatzaren 3an pianoaren moldaketa erregistratu zen. 2013ko uztailan jatorrizko gidoia berrargitaratu zen, CD batekin lagunduta.

Simon & Garfunkelen bertsioaAldatu

1965ean Paul Simon musikari estatubatuarrak melodia Parisen entzun zuen Los Incas taldeak egindako bertsio batean. Simon taldekideen laguna egin zen eta abestia interpretatzeko baimena eskatu zien. Los Incasen burua Jorge Milchberg zen eta honek pentsatzen zuen abestia herrikoia zela eta horrela esan zion Simoni.

1970ean Simon & Garfunkel bikoteak bertsionatu zuen kanta eta ingelesezko letra gehitu zion. Abestia urte berean "El Cóndor Pasa (If I Could)" izenburuarekin plazaratu zuten, Bridge Over Troubled Water albumean. Arrakasta handia izan zuten.[2]

1970eko amaieran, Daniel Alomía Roblesen semeak, Armando Robles Godoy, bere aitaren egile eskubideak erreibindikatu zituen. Eskaera onartu izan zen eta geroztik, Simon & Garfunkelen bertsioan, Alomía Jorge Milchberg eta Paul Simonekin batera agertzen dira egileak bezala.[3]

Simon & Garfunkelen hitzakAldatu

Hitzak Paul Simonek idatzi zituen:

« Nahiago nuke txolarre izan barraskilo baino

Bai, egingo nuke
Ahal banu
Ziur aski egingo nuke
Nahiago nuke mailu izan iltze baino
Bai, egingo nuke
Ahal banu
Ziur aski egingo nuke

Urrutira, urrutira nabigatzea nahiago
Hemen dagoen beltxarga bat bezala
Gizon bat lurrari lotuta dago
Munduari bere soinurik tristeena ematen dio
Bere soinurik tristeena
Bere soinurik tristeena

Nahiago nuke baso izan kale baino
Bai, egingo nuke
Ahal banu
Ziur aski egingo nuke
Nahiago nuke lurra sentitzea oinen azpian
Bai, egingo nuke
Ahal banu
Ziur aski egingo nuke

»

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.acuarela.se/ElCondorPasa.htm
  2. https://web.archive.org/web/20131010072327/http://swisscharts.com/showitem.asp?interpret=Simon%2B&%2BGarfunkel&titel=El%2Bcondor%2Bpasa&cat=s
  3. Juan Carlos Bondy (2008/07/06). «El cine, los libros, la muerte (Armando Robles Godoyrekin elkarrizketa)». Diario La Primera.[1]

Kanpo estekakAldatu