El Universal (Venezuela)

El Universal goizetako egunkaria da, oraingoz zirkulaziotik kanpo dago, Caracasen (Venezuela). Herrialde horretako tiradarik handienetakoa izan zen. Latinoamerikako Egunkari Elkartuak elkarteko kidea da.

El Universal (Venezuela)
Motaegunkari eta online egunkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania, ingeles eta frantses
Formatuaizara
Historia
SortzaileaAndrés Mata (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN1768-3076

eluniversal.com eta courrierinternational.com
Facebook: eluniversal Twitter: ELUniversal Youtube: UCmOyhvXgh-RXuiTxRpKCPeg Edit the value on Wikidata

Martin Ugaldek Venezuelan bizi izan zenean literatur-sari preziatuenak bereganatu zituen, nola erreportaietan hala ipuinetan, horien artean El Universal egunkarikoa.[1]

Ideologia politikoa eta ildo editoriala aldatu

XXI. mendearen hasieran, Hugo Chávez eta Nicolás Maduroren gobernuen aurkako oposizioko postulatuetatik gertu egon zen egunkaria, eta ildo editorial kritiko bat izan zuen Maduro presidentearen eta haren aurrekoaren politika ekonomikoekin.[2][3] Egunkariak 2002ko estatu-kolpearen alde egin zuen Venezuelan; 2002ko apirilaren 13ko goizean, kolpea arrakastatsua zela zirudienean, «Un Paso Adelante!» izenburua jarri zuen azalean.[4]

2020an, egunkariak aldaketak egin zituen bere zuzendaritzan, non Gustavo Perdomo izendatu baitzuten lehendakari, eta Oscar Silva informazio-lehendakariorde. Perdomo, Globovisión kanal pribatuko zuzendaritzako kidea eta Seguros La Vitalicia enpresakoa ere badena, e bi enpresa horietako presidentea den Raúl Gorrínekin batera zigortuta dago, Amerikako Estatu Batuetako gobernuak ustelkeria leporatu diolako. Aldaketa horrek eragina izan zuen ildo editorialean eta ikuspegi ideologikoan, orain Nicolás Maduroren gobernu sozialistaren hurbilekoa baita.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Torrealdai, Joan Mari. (2004). Martin Ugalderen bizitzan zehar (1921-2004). Euskaltzaindia, Euskera - XLIX.
  2. Soldiers storm Venezuelan protesters' stronghold. .
  3. High stakes in Venezuela's municipal elections. .
  4. Kaiser, Patricia (2003), «Estrategias discursivas antichavistas de los medios de comunicación», Revista Venezolana de Economía y Ciencias Sociales 9 (3)
  5. Gustavo Perdomo, socio de Raúl Gorrín y presidente de Globovisión, presidirá también al diario El Universal. .

Kanpo estekak aldatu