El Príncipe (telesaila)

El Príncipe Aitor Gabilondok eta César Benítezek sorturiko telesaila da, Mediaset eta Plano a Plano-k produzitua, 2014 eta 2016 artean Telecincok igorri zuena . Bere narratiba konplexua da: erromantzea, drama, akzioa eta suspentsea dauzka, eta bere target nagusia gazteak dira. Trama nagusia "ezinezko" maitasun baten istorio bat da, Ceutan kokatua, non bertako andereño gazte eta musulman bat ( Fatema Ben Barek) eta penintsula espainiarretik datorren polizia bat (Javier Morey) elkarrekin maiteminduko dira. Hau eta gainerako tramak Ceutako El Principe auzoan garatuko dira, zonalde gatazkatsua, Maroko-ko fronteratik hurbil.

El Príncipe (telesaila)
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua3
Atalak31
Ezaugarriak
Genero artistikoapolizia prozesala eta polizia-telesaila
Hizkuntzagaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ignacio Mercero (en) Itzuli
[[Kategoria:Ignacio Mercero (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
José Coronado
Hiba Abouk
Álex González
Elia Galera (en) Itzuli
Rubén Cortada (en) Itzuli
Thaïs Blume
Juan Manuel Lara (en) Itzuli
Carla Díaz (en) Itzuli
Ayoub El Hilali (en) Itzuli



[[Kategoria:Elia Galera (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Rubén Cortada (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Juan Manuel Lara (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Carla Díaz (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Ayoub El Hilali (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaMediaset España
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Telecinco
Hasiera-data2014ko otsailaren 4a
Amaiera-data2016ko apirilaren 20a

telecinco.es…
IMDB: tt2651246 Filmaffinity: 426419
Facebook: elprincipetv Twitter: elprincipe_tv Edit the value on Wikidata
Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «El Príncipe».
El Principe barriada, Ceuta

Telesailaren lehen atala 2014ko otsailaren 4an estreinatu zen Mediaset taldeko hainbat telebista kanaletan sei milioi baino gehiagoko ikusleekin eta prime time-eko liderra izan zen lehen tenporadako hainbat kapituluetan zehar. Azken kapitulua 2016ko apirilaren 20an emititu zen bost milioi bano gehiagoko audientziarekin.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sinopsi laburra aldatu

Morey, Ceutara bidali duten polizia bat da eta El Príncipe izeneko auzo gatazkatsuan ordena jarrtzea izango da bere lana, batez ere drogen narkotrafikoarekin bukatzeko. Baina heltzerakoan, delikuente bakarrak narkoak ez direla ikusiko du: Fran, ofizinako jefeak, ordena mantentzeko biolentzia, xantaia eta korrupzioa erabiltzen ditu banden arteko gatazkak "konpontzeko". Bi jefeen arteko deskonfiantzak bakea ezartzea zailago egingo du, bai kalean eta baita komisaldegian. Egoera gehiago konplikatzen da Fatimaren agerpenarekin, hainbat hilabetez Abdu, bere neba txikia bilatzen ari den auzoko andereño musulmana, narkotrafikantea den beste anaiaren (Faruq) kontrako jokaera duena. Abdu bilatzen duten bitartean Morey eta Fatima maitemindu egingo dira eta gezur, korrupzio eta intolerantziaz beteriko mundu batean ezinezko maitasun baten istorioa biziko dute.

Sinopsi Luzea aldatu

Fran, urte askotan Ceutako "El príncipe" auzo gatazkatsuan lan egiten duen jefe-polizia da. Bere lankideekin batera, ordena mantentzen du narkotrafikanteen artean xantai eta korrupzioaren bidez, baina egoera aldatu egingo da Morey heltzerakoan. Franek ez dakiena da, Morey CNIko agentea dela eta han dagoen bitartean sare yihadista baten eta komisaldegiaren artean dagoen erlazioa ikertzen ari dela. Bere lana egiteko zailtasunak biziko ditu Fatima agertzerakoan, hiru hilabetez desagertu den anaia txikia (Abdu) bilatzeko laguntza eskatzen ari den andereño musulmana.

Bitartean, Faruq-ek, Fatimaren beste anaia eta zonaldeko narkotrafikante handiak ere Abdu bilatuko du. Baina Faruq ez da telesaileko maltzurra, komisaldegiarekin loturiko sare yihadistako kide batzuk Ceutan baitaude, auzoko mutil gazteei "Akrab" talde terroristan sKartzeko eta haien buruaz beste egiteko konbentzitzen. Konkretuki, Fatimak lan egiten duen zentroan ikasten duten gazteak. Morey eta Fatimak "ezinezko" amodio istorio bat biziko dute itzaletan: Moreyk lana galdu dezake eta Fatimari bere familiak ezkongai bat aurkitu dio, bere lehengusu bat. Biek dena utzi eta Penintsulara ihes egingo dute, baina Abdu bizirik aurkituko dute autobus batean, atentatu terrorista bat egiteko asmoarekin. Abdu hil egin beharko dute gainean zeraman bonbak eztandarik ez egiteko, eta honek Fatima eta Morey banatuko ditu. Honen ondoren, Faruq Fatimaren ezkongaiaz dudatzen hasiko da, inork ezer esan gabe bere anaiaren hilketan agertu baitzen. Moreyk ere, bere CNIko lankideetaz mesfidatuko du, hasieratik gezurretan ari direla konturatzen baita eta bera Ceutatik kanporatzen ere saiatuko dira. Armekin trafikatzen zutenak eta adoktrinatzaileak kartzelan edo hilda daude, baina nondik dator "Akrab" talde terroristaren finantzazioa?

Gidoia aldatu

Aitor Gabilondo eta César Benítezek sorturiko telesaila da “El príncipe” (produktore exekutibo ere dira, Plano a Planorekin batera), Telecinco-n lehenik lan egindakoak Periodistas eta El Comisario bezalako telesailen idazkeran. Gidoia idazterakoan, gidoilarien taldeak lehenengo atal bakoitzaren bukaera pentsatu zuen eta gero horren gainean lantzen zen kapitulu osoa. Are gehiago, telesaila ideatzerakoan argi zegoen bakarra bukaera zen eta hortik abiaturik atala bakoitzean ikusleak zenbateko informazioa eskuratuko duen kontrolatzen da, bai lehen tenporadan eta baita bigarrenean.[1]

El Príncipe bi tenporadako telesaila izateko idatzia dago hasieratik. 2014ko ekainean produktorak eta kateak bukaera bigarren tenporadan egotea firmatu zuten. Lehen kapituluetako arrakasta dela eta, hirugarren bat ez egiteko, Mediasetek 16 kapitulu bi zatitan banatu zituen, lehenengo 8 emitituz eta hurrengo 8ak hilabete batzuk igaro ondoren. Programazio hau AMCk erabili zuen ere bai Braking Bad eta Mad Men bezalako serie arrakastatsuen kapituluak zatitzeko.[2]

Errodaia aldatu

2013ko maiatzaren 13an hasi zen telesailaren errodaia Ceutan, batez ere plano orokorrak eta paisaiak lortzeko. El Príncipe auzoko ezena gehienak Ceutako beste barriada batzuetan eta Madrileko estudioetan grabatu ziren. Hau sekretu bat zen ikusleentzako, batez ere lehen tenporada, izan ere telesaila El Principe auzoan garatzen delako ia guztiz. Baina aglomerazioak ekiditeko eta produkzioaren kostuak baxuagoak izateko, ia lehen tenporada guztia 1000 eta 400 m2 ko platoetan grabatu zen Madrileko San Sebastián de los Reyes poligonoan. Platoen barruan hainbat kroma berde ere kokatu ziren Ceutan grabaturiko paisaiak sartzeko edizioan. Startage Studios, Los Angeleseko efektu berezien enpresa, izan da seriea Ceutan grabatu dela irudikatzearen arduraduna 360 graduko kamarekin hiriko zonalde batzuk grabatuz eguneko ordu desberdinetan. Hala ere, Álex González, José Coronado o Hiba Abouk protagonistak Ceutan egon ziren lehen kapituluaren atal batzuk grabatzeko. Esaterako, Benzú hondartzan.

Bigarren tenporadarako, aurrekontua handitu eta Granadako hainbat leku enblematikoetan grabatu zen platoetaz aparte, baita Maltako La Valleta hirian. Bigarren tenporadaren errodaia 2014ko ekainaren 9an hasi zen.

Kritikak aldatu

Telesailak hainbat kritika izan ditu bi arrazoi nagusirengatik: Ceuta hiriari eta batez ere El Príncipe barriadari buruz ematen den irudiarengatik, eta bestetik, musulmanen inguruan (gizonak batez ere) sortzen duen irudiarengatik.  Telesailak El Príncipe barriada Espainiako arriskutsuena bezala saltzen du, non poliziak ere ez du legea guztiz errespetatzen. Barriadako presidenteak hau ezeztatu zuen publikoki. Lehen tenporadako gizon musulman edo prozedentzia magrebia duten guztiak narkotrafikoan edota talde terrorista batean sartuta egoteak (Hakim, polizia agnostikoa, eta Khaled, Fatimaren lehengusu arkitektua, barne) ere komunitate hauen inguruan transmititzen den irudia desitxuratzen du. Izan ere, telesailaren lehen tenporadak nahiz eta gizon hauek okzidenlizatuta egon delinkuenteak direla islatzen du, islamofoboen iritziak legitimizatuz.

Bigarren tenporadan azken kritika honi aurre egiteko, musulmana zen polizia berri bat heltzen da komisaldegira: Sami. Pertsonai hau 2004ko martxoko 11n Madrilen gertauriko atentatuen biktimen semea da.

Pertsonaiak aldatu

Aktoreak aldatu

1. Tenporada: Aktoreak aldatu

 
Hiba Abouk_ Fatima Ben Barek
 
Álex González_Javier Morey
 
José Coronado

Protagonistak aldatu

Beste aktoreak aldatu

2. Tenporada: Aktoreak aldatu

Protagonistak aldatu

Beste aktoreak aldatu

  • Juanma Lara - Quílez ( 1, 8 eta 12 atalak)
  • Thaïs Blume - Matilde Vila
  • Pau Durà - Ricardo Serra (1 eta 13 atalak)
  • Mercè Montalà - Aisha Ben Barek (1 eta 15 atalak)
  • Fernando Gil - Julio López ( 1eta10 atalak)
  • Hamid Krim - Salman Moukarzel (1,3 eta 17 atalak)
  • Ahmed Younoussi - Samy
  • Antonio Mora - Aníbal ( 1, 4 eta 5 atalak)
  • Carla Díaz - Nayat Ben Barek 1, 2, 6 , 14, 16 eta 18 atalak)
  • Ángela Fabián - Ruth Peyón ( 1, 4 ,5, 9 eta 18 atalak)
  • Nerea Barros - Laura Hidalgo (1, 4 eta 10 atalak)
  • Susana Córdoba - Marina ( 1 eta 4 atalak)
  • María Guinea - Leila Ben Barek (1 , 7,10 , 15 eta 18 atalak)
  • Pepe Quero - Federico ( 1, 3, 4, 7, 10, 13, 15 eta 18 atalak)
  • Eloína Marcos - Pilar ( 1, 3, 4, 7, 10, 13, 15 eta 18 atalak)
  • Rocío Peláez - Rocío (1, 3, 7, 9, 11, 13 eta 17 atalak)
  • Elia Galera - Raquel (5, 9, 10, 16 eta 18 atalak)
  • Jesús Castro - Paco Ben Barek ( 9 eta 18 atalak)

Atalak eta audientzia aldatu

Lehen tenporadako atalak aldatu

Atal znbk. Znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
1 1 «Bienvenido a 'El Príncipe'» 2014ko otsailaren 4an 4 463 000 (21,9%)
Javier Morey, polizia inspektore gazte bat, El Príncipe barriadako komisaldegiaren jefe berria da. Fran, komisaldegiko “benetako” jefeari eta bere lankideei ez zaie asko axola, etengabe inspektoreak komisaldegian sartu eta irtetzen direlako berehala. Baina Fran eta bere lagunek ez dakitena da Morey CNIko agentea dela.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
2 2 «Agua salada» 2014ko otsailaren 11n 5 281 000 (26,2%)
Fatimaren anaiaren gorpua identifikatu dute, Abdu hondartzan aurkituriko hildakoa da. Faruqek bere konpetentzia akusatzen du, Anibal, eta Franek bien arteko gerra bat ekiditzen duen bitartean Morey eta Fatimak hilketa aztertu eta Sararekin hitz egiten dute. Honek, Abdu terrorista suizida baten laguna zela kontatzen die.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
3 3 «Confía en mí» 2014ko otsailaren 18an 5 404 000 (27,4%)
Guztiek uste zuten hondartzako gorpua Abduren zela, baina forenseak hau ezeztatzen du. Gainera, norbaitek Fatima jarraitu eta atakatzen du du Moreyrekin geraturiko zitara zihoan bitartean
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
4 4 «Haz lo que tengas que hacer» 2014ko otsailaren 25a 5 224 000 (26,4%)
Morey agenteak bere misioan dituen arazoen ondorioz, Serrak Ceutara CNIko agente gehiago bidaliko ditu. Haietako bat López da, Moreyren iraganeko lankide bat.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
5 5 «Circular 50» 2014ko martxoaren 4a 5 204 000 (26,3%)
Moreyk Frani infiltraturiko agente bat dela kontatu beharko dio konpromesu handi batean jarriz: edo CNIarekin kolaboratzen du komisaldegian fundamentalistekin nork kolaboratzen duen jakiteko edo arazo larriak izango ditu bere bizitza pertsonalean. Bitartean, Fatimak Moreyrekin duen erlazioa kontatzen die lagunei.
Atal znbk. znbk.                    Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
6 6 «El escorpión» 2014ko martxoaren 11 5 555 000 (28,6%)
Leherketa batek hainbat polizia zauritzen ditu, haien artean Morey. Gainera, leherketak pistak ematen dizkie atentatuaren egileei buruz: Akrab taldea. Bitartean, Ruth zorotu egiten da Alfik, bere semea hil zuen gazteak, poliziari arazoak eman dizkiola jakiterakoan. Ben Barek familiak Abdu bere kabuz bilatuko du poliziari kasurik egin gabe.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
7 7 «En el filo de la navaja» 2014ko martxoaren 18a 5 244 000 (27,8%)
Normaitek Fatimak lan egiten duen zentruan zeuden ordenagailuak lapurtzen ditu Morey eta fRanek hauek begiratu baino lehen. Gainera, norbaitek Fatima jarraitzen du. Moreyk bere lanki den CNIko agente bat dela deskubrituko du.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
8 8 «Pasar al otro lado» 2014ko martxoaren 25a 5 190 000 (26,4%)
Abduk idatzitako gutun batek Ben Barek familia emozionatzen eta kezkatzen du. Fatimak badaki gutuna faltsua dela, baina ezin die ezer esan, bestela CNIak Moreyrekin duen erlazioa kontatuko duelako, bere ezkontza izorratuz. Bitartean, Quilezen semea, Jota, atxilotua da drogekin trafikatzeagatik. Bitartean, Franek Alfi bere semea hil zuten egunean hirian ez zegoela konfirmatzen du.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
9 9 «La noche más larga» 2014ko apirilaren 1a 5 421 000 (27,7%)
CNIak Akrabek hirian atentatu bat eragingo duelaren berri du, eta Moreyk Fatimaren laguntza behar du mehatxu berri honi buruz gehiago jakiteko. Gau bakar bat du Fatimari CNIren kolaboratzaile bihurtzeko teknikak erakusteko.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
10 10 «El elegido» 2014ko apirilaren 8a 5 006 000 (26,0%)
Lider fundamentalista erradikal batek Ceuta bisitatzen du eta CNI eta poliziak bere pausuak jarraituko dituzte Serraren ustez Akrab taldean paper garrantzitsua duelako. Omarrek bisita bat egin eta Driss aurkezten dio bere azken erreklutatu bezala.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
11 11 «Enemigos y cómplices» 2014ko apirilaren 22a 4 795 000 (25,7%)
Entremanedu etxean eginiko sarrerak dakartzan arazoek CNiaren operazioaren bukaera dakar. Komisaldegiak eta CNIak kolaboratu egiten dute atxiloketetan eta zentruaren itxieran.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
12 12 «Líneas paralelas» 2014ko apirilaren 29a 4 770 000 (25,4%)
Nahiz eta Matik ihes egiten lagundu, Moreyk Akrabeko infiltartuaren planak ezagutzen ditu eta Matirekin duen zitara doa Franekin batera. Urduri jarrita, Hakimek Quilezi tiro egiten dio.
Atal znbk. znbk. Izenburua Emisio eguna Espainian Audientzia kop.
13 13 «Fe ciega» 2014ko maiatzaren 6a 6 290 000 (33,3%)
Fatima eta Khaleden ezkontza eguna heldu da. Bere aitari zin egin zion bezala, konpromesuarekin jarraitzen du Fatimak, bizitza osorako hartuko duen gizona trama fundamentalista osoaren burua dela jakin gabe.


Temporada Atal kopurua Estreinua Bukaera Audietzia
Ikusleak Kuota
1 13 2014/ 02/ 4[3] 2014/ 05/ 6[4] 5 219 000 26,8%[5]
2 18 10 2015/ 04/ 14 2015/ 06/ 23 4 610 000 24,0%
8 2016/ 02/ 24 2016/ 04/ 20 4 357 000 24,3%
Guztira 31[6] 2014/ 02/ 4 2016/ 04/ 20 4 729 000 25,0%

Audientzia aldatu

Lehen tenporadako lehenengo kapituluak Telecinkok momenturarte inoiz izan zuen audientzia kopururik handiena lortu zuen 4,4 milioi ikusle eta %21,9ko kuotarekin[7]. Gainera, estreinu eguneko programarik ikusiena izan zen prime time-ean. Are gehiago, eguneko minuturik ikusiena lortu zuen 22:57etan %22,2ko share-arekin[8][9]. Audientzia erakartzeko, Mediaseteko beste kanal batzuetan emititu zen ere bai, urrezko minutuan 5,6 milioi ikusle batzea lortuz[7][10] . Sare sozialetan ere inpkatua lortu zuen: Global In Mediaren datuen arabera 50.000 erabiltzailek baino gehiagok aipatu zuten telesaila estreinu egunean[11][12] . lehen tenporada bukatzerakoan 800.000 komentario baino gehiago batu zituen sare sozialetan[13]. 2008tik Telecincok izan zuen telesailik ikusienaren postua hartu zuen.

Guztira lehen atalaren audientzia: 5.654.000 ikusle eta 27,7% share.[14][15]

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu