Ireki menu nagusia

El Nervión (1891ko egunkaria)

1891ko egunkaria
Artikulu hau 1891ko egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nervión».

El Nervión, "Periódico de la tarde" (arratsaldeko egunkaria) lemapean,[1] 1891ko urtarrilaren 25ean Bilbon plazaratutako egunkaria izan zen. Hasieran bost zentimo balio zuen eta lau orrialde zituen. Nahiz eta apolitikoa bezala definitu, ideologikoki kontserbadorea zen, liberal-monarkikoa. Sabino Goikoetxea Etxebarria "Argos" (Bilbo, 1829 - 1901) izan zen sortzailea. Administrazioa Bilboko Maria Muñoz kalean 10an zegoen. Bere orrialdetan informazio lokala zen nagusi. 1922an, tipografoen greba bat izan zela, apiriletik uztaila arte ez zen agertu. Ondoren, El Nervión y la tarde izena hartu zuen. Denborarekin egunkaria errepublikanismoaren aldeko jarrera hartu zuen. 1937an, frankisten okupazioarekin batera, desagertu zen.[2]

Izen berarekin beste aldizkari bat egon zen Bilbon 1856an[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • [1] El Nervión Liburuklik webgunean.
  • [2] Carlos Bacigalupe, "Nace un diario finisecular llamado El Nervión", Bilbao, 2016ko ekaina, 34.or.