El Castellar-l'Oliveral
El Castellar-l'Oliveral | |||
---|---|---|---|
tokiko entitate txikia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Espainia | ||
Autonomia | Valentziako Erkidegoa | ||
Probintzia | Valentziako probintzia | ||
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Valentziako eskualdea | ||
Udalerria | Valentzia | ||
District of Valencia | Poblados del Sur | ||
Posta kodea | 46026 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°25′35″N 0°21′51″W / 39.426388888889°N 0.36416666666667°W | ||
Mugakideak | Pinedo (en) , La Punta (en) eta Forn d'Alcedo | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 6.798 (2022) |
El Castellar-l'Oliveral Valentzia hiriko herri-pedania bat da, hegoaldean dagoena. València eskualdean dago eta haren udalerriaren zati bat da. 6.798 biztanle ditu. Auzoko alkatetza du, Valentziako Udalaren menpe. Iparraldean Valentzia hiriburuarekin du muga, hegoaldean Albuferako Parke Naturalarekin, ekialdean Pinedorekin eta mendebaldean Alfafar eta Sedavirekin. Auzoaren ekialdean baratze eremu zabal bat zabaltzen da, mendebaldean Silla pistarekin du muga. Auzoaren aurrean, baina Turia ibaiaren iparraldean, Mercavalència dago.
Izena bi auzoren izenak elkartzetik dator, Castellar eta Oliverar; Pi-ko errepideak banatzen dituena. Historikoki, bertako biztanleria nekazaritzan aritu izan da, hirigunea baratzez inguratuta baitago eta Albuferako arroz-soroetatik oso gertu.
Auzoak zenbait gune ditu: Tamarits, Temblar, Poblet, Panollako etxeak eta Barquer-eko etxeak.
Beste batzuk
aldatu- Castellarko Kooperatiba Elektrikoa.[1]
- Castellar-Oliveral Auzo Elkartea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Coop Castellar | Cooperativa Eléctrica de Castellar» coopcastellar.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- San Martin de Porras Parrokia artxibatua.