Ekuazioak ebaztea

Ekuazioen ebazpena» orritik birbideratua)

Ekuazioak zenbakiz eta letraz osatutako berdintza baldintzatuak dira. Zenbakiak ezagunak dira; letrak, aldiz, ezezagunak; ekuazioak ebaztea letren balio zehatza aurkitzean datza, berdintza bete dadin.

Ekuazio baten ebazpena azaltzen duen bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Baliteke emaitza bat baino gehiago zuzenak izatea, edota ekuazioak emaitza errealik ez izatea. Ekuazio-mota asko daude, ezezagun kopuruaren eta ekuazioaren egituraren arabera.

Ezezagun bakarreko ekuazio-motak

aldatu

Ekuazio polinomikoak

aldatu

Ekuazio polinomikoetan polinomioak agertzen dira berdintzaren bi aldeetan. Adierazpen orokorra honako hau da:

 

Gehienez, ekuazioaren maila den adina erro edo soluzio izaten du ekuazio polinomikoak; hau da, gure ekuazioaren maila  baldin bada, ekuazioak  soluzio edo gutxiago izango ditu.

Adibideak:

  •  5. mailako ekuazioa da, eta gehienez 5 soluzio izango ditu. Soluzioak:  eta  .
  •  2. mailako ekuazioa da, eta gehienez 2 soluzio izango ditu. Soluzioak:  eta  .

Lehenengo mailako ekuazioak

aldatu

  erako ekuazioak dira, eta  formako soluzioa dute.

Honako hauek dira ekuazioaren soluzioa edo erroa lortzeko urratsak:

  1. Berdintzaren alde batean, ezezagunak dituzten gaiak jartzen dira, eta beste aldean, berriz, gai askeak.
  2. Berdintzaren alde bakoitzeko gaiak laburtzen dira, euren arteko batuketak eta kenketak eginez.
  3. Ezezaguna bakantzen da:  biderkatzen duen gaia beste aldera pasatzen da, zatituz.
  4. Posiblea bada, zatikia laburtzen da.

Adibidea:

  •  

Ebazteko urratsak:

  1. Ezezagunak dituzten gaiak berdintzaren ezkerraldean jartzen dira, eta gai askeak, berriz, eskuinaldean:  
  2. Alde bakoitzeko adierazpena laburtzen da, gaiak batuz eta kenduz:  
  3.  biderkatzen duen gaia berdintzaren beste aldera pasatzen da zatituz:  
  4. Zatikia laburtzen da:  .

Bigarren mailako ekuazioak

aldatu

Hau da bigarren mailako ekuazioen adierazpen orokorra:  .

Hortaz, lehenengo zeregina ekuazioari adierazpen orokorraren itxura ematea da.

Behin adierazpen orokorra izanda, kontuan hartu behar da bigarren mailako ekuazioen ebazpenek bi emaitza dituztela beti (errealak zein konplexuak izan daitezke). Emaitza horiei erro deritze.

Erroak lortzeko, honako formula hau dago:

 

 (plus,minus) zeinuarekin bereizten dira bi erroak:

  eta  

Askotan, ebatzi beharreko ekuazioak bigarren maila duenean, erroak aurkitzeko,   formula erabiltzen da zuzenean. Baina  edo  denean, ez da beharrezkoa formula hori erabiltzea, eta modu sinpleago batean ebatz dezakegu ekuazioa. Ikus dezagun:

  denean, gure ekuazioak honako itxura izango du:  

Ebazteko pausoak:

  1. Biderkagai komun moduan aterako dugu  :  
  2. Biderkadura zero izan dadin, biderkagaietako batek, behintzat, zero izan behar du. Orduan, bi biderkagaiak zerora berdinduz, honako hau daukagu;
    1. Alde batetik, lehenengo biderkagaia hartuz:  
    2. Bestetik, bigarren biderkagaia hartuz:   eta lehenengo mailako ekuazio hori askatuz (goian ikasi den moduan), bigarren erroa lortzen da:  

 denean, ekuazioak honako itxura hau hartzen du:  

Ebazteko pausoak:

  1.   askatuko dugu:  . Bistakoa da soluzioak hauek direla:   eta  

Horretaz gain, aipatzekoa da   denean soilik existitzen direla soluzio errealak.

Adibideak:[1]

  •  

Ebazteko pausoak:

  1. Adierazpen orokorra lortzen da:  
  2.   direnez, formula orokorra aplikatzen da eta erroak lortzen dira:

 

 

  •  

Ebazteko pausoak:

  1. Adierazpen orokorra lortzen da:  eta  denez, ez da formula orokorra erabiltzen.
  2.  askatzen da eta erroak lortzen dira:

 

  •  

Adierazpen orokorraren parekidea da, eta   denez, ez da formula orokorrera  jo behar.

Ebazteko pausoak:

  1. Biderkagai komun bezala ateratzen da  . Orduan:  
  2. Biderkadura zero izan dadin, gutxienez, biderkagai batek zero izan behar du. Hortaz, biderkagai bakoitza zerora berdinduz, erroak lortzen dira.

 

Hirugarren mailako edo maila altuagoko ekuazioak

aldatu

Ezezagun bakar bateko n. mailako ekuazio batek honako itxura izango du:

 

Ruffiniren erregela
aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ruffiniren erregela»

Hirugarren mailako (edo altuagoko) ekuazioak ebazteko, orokorrean, Ruffini-ren erregela erabiltzen da. Adibidea:

  •  

Ebazpena:

1.Gai bakoitzari dagokion koefizientea lerro zuzen batean jartzen da:

 

2. Eskuineko zenbakiaren zatitzaileak zeintzuk diren kontuan hartuz, hau da, kasu honetan  , zenbakia zero izatea lortu behar da:

 

3. Aurreko emaitzatik abiatuz, pausoak errepikatzen dira behin eta berriro, emaitzak zenbaki bakar bat eta zero bat lortu arte:

 

 

Ruffiniren metodoa erabiliz, ebatzitako ekuazioaren erroak lortu dira. Hau da, ekuazioaren erroak honakoak dira:

 

 

 

Birkarratuak
aldatu

4. mailako ekuazio bereziak dira ekuazio birkarratuak, zein 1. eta 3. mailako koefizientea 0 baita. Adierazpen orokorra honako hau da:

 

Ebazpena:

Honako hauek dira ekuazioa birkarratuen soluzioak edo erroak lortzeko ohiko urratsak:

  1. Aldagai-aldaketa egiten da:  . Beraz, ekuazio hau lortzen da:  .
  2. Problema 2. mailako ekuazio baten ebazpenera murrizten da;  -ren balioak lortzen dira.
  3.  eta  bigarren mailako ekuazioaren erroak izanik, aldagai-aldaketa desegiten da eta hasierako ekuazioaren   4 erroak lortzen dira:
    •  
    •  
    •  
    •  

Adibidea:

  •  

Ebazteko urratsak:

  1. Aldagai-aldaketa egiten da:  . Beraz, ekuazio hau lortzen da:  .
  2. Bigarren mailako ekuazioa ebazten da. Erroak:  .
  3. Aldagai-aldaketa desegiten da, adibideko ekuazioaren 4 erroak lortzen dira:
    •  
    •  
    •  
    •  

Ekuazio esponentzialak

aldatu

Ezezaguna zenbaki baten berretzailean agertzen da, ekuazio esponentzialetan.

Ekuazio logaritmikoak

aldatu

Ekuazioan logaritmo bat agertzen bada, ekuazio logaritmiko deritzo.

Ekuazio trigonometrikoak

aldatu

Alderantzizko proportzionaltasun funtzioak

aldatu

Errodun ekuazioak

aldatu

Bi ezezagun edo gehiagoko ekuazioak

aldatu

Ariketak

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. «Ejercicios resueltos ecuaciones de segundo grado» www.vitutor.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu