Ekonomia linguistikoa André Martinet hizkuntzalari frantziarrak sortutako kontzeptua da. Horrekin garapen linguistikoan garrantzi handia duen mekanismoa deskribatu nahi zuen. Hizkuntzan, beste arlo askotan bezala, gizakiok egiten dugun esfortzua gutxitzeko joera naturala dugu. Ondorioz, esaldiak laburtzen, errazten eta moldatzen ditugun, aldi berean, ahalik eta informazio gehiago emateko. Xabier Aristegieta Okiñenaren iritziz "ekonomia linguistikoa ratio bat da, erlazionatzen dituena kasuko esaldiaren bidez adierazten den informazio-kantitatea eta informazio hori emateko erabilitako hizkuntza-kantitatea".[1]

Ekonomia linguistikoa eta euskara aldatu

Aristegietaren ustez, euskaraz, mekanisko hori askotan ez da kontutan hartzen, testuen irakurketa zailduz eta "desatxikimendua" sortuz: "nire iritziz, asaldagarria da zeinen gutxi hartzen den kontuan ekonomia linguistikoa euskal araugintzan, terminologian eta testuingurutzan".

Aipatutako egilearen arabera, "ekonomia linguistikoaren irizpidea kontuan hartzean ez du inolako zerikusirik eduki semantiko murritzagoa komunikatzearekin, baizik eta eduki semantiko berebera hizkuntza-kantitate gutxiagorekin ematearekin".[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu