Eibar Urko Kirol Elkartea
Eibar Urko Kirol Elkartea Eibar KEren hirugarren taldea da.
Eibar Urko Kirol Elkartea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduera | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Honen parte | Eibar KE | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehendakaria | Amaia Gorostiza | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Zuzendaria | César Palacios | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 2014 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Koloreak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatuEibar B desagertu zenean Eibarren harrobian hazitako baina lehen taldean tokirik ez zuten futbolariek ez zuten jokatzeko aukerarik eta futbol talde eibartar berria sortu zuten 2014 urtean, Urkomendi 14 Futbol Taldea. Bestalde Eibar Kirol Elkarteak Vitoria Kirol Kluba bere harrobiko talde hartu zuen eta bigarren B mailara igo zenean hirugarren talde baten beharra ikusi zen.
Talde bien interesak mahai gainean jarri eta 2016ko ekainean Eibar Urko sortu zen.[1] Lehenengo Erregionalean hasi zuen ibilbidea eta 2018an liga irabazi eta Ohorezko Erregionalera igotzea lortu zuen. 2019an maila berriko txapelduna izan zen baina ez zen Hirugarren Mailara igo Vitoria Kirol Kluba (Eibarren harrobiko taldea) bertan zegoelako, eta gauza bera gertatu zitzaion 2021ean eta 2023an Hirugarren Federaziora igotzeko. 2023-24 denboraldian Vitoriak mailaz igo zuenez Eibar Urkok ere lortu zuen azkenean Hirugarren Federaziora igotzea.
Uniformea
aldatu
|
|
Datuak
aldatu2024-25 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Maila: 0
- Denboraldiak Bigarren B Maila: 0
- Denboraldiak Hirugarren Maila: 0
- Denboraldiak Hirugarren Federazioa: 1
- Emaitzarik onena: 1.a (Gipuzkoako Ohorezko Erregionala, 2018-19 denboraldian)
Denboraldia | # | Maila | Emaitza |
---|---|---|---|
2014-15 | 7 | Gipuzkoako Lehen Erregionala | 3.a (igo) |
2015-16 | 6 | Erregional Preferentea | 9.a |
2016-17 | 6 | Erregional Preferentea | 5.a |
2017-18 | 6 | Erregional Preferentea | 1.a |
2018-19 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 1.a |
2019-20 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 2.a |
2020-21 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 1.a/1.a |
2021-22 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 2.a |
2022-23 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 1.a |
2023-24 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 1.a |
2024-25 | 5 | Hirugarren Federazioa |
Palmaresa
aldatu- Gipuzkoako Ohorezko Erregionala (4): 2019, 2021, 2023, 2024
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «SD Eibar se fusiona con Urkomendi para que sea el último escalón del fútbol base | SD Eibar - Web Oficial» SD Eibar se fusiona con Urkomendi para que sea el último escalón del fútbol base | SD Eibar - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Eibar KE futbol taldearen webgunea[Betiko hautsitako esteka]