Eguzki-argi

Eguzki argia» orritik birbideratua)

Eguzki-argiak 300.000 km/s-ko abiaduran bidaiatzen du, abiadura honetan Eguzkitik datorren argiak 8.4 minutu behar ditu gure planetara iristeko. Berdin da nondik begiratzen dugun, beti zeru berdina begiratzen egongo garela. Zeruko koloreak Eguzki-argiak atmosferarekin duen interakzioaren emaitza baino ez da. Hezetasun-kantitate txiki samarra, hautsa eta errautsa nahikoa dira zeruan kolore-adierazpen anitzak eragiteko: Udaberriko goiz baten urdin-argia, Iluntz-argi baten gorri-laranjatsua, tonu arrosak, zuriak, grisak edota zeru-urdin bat, hodeiekin apaindua. Zeruaren aldakortasuna hain da handia, margolariei zehatz-mehatz erreproduzitzea ezinezkoa egiten zaiela. Zeruko koloreak anitzak baitira.

Heliografo bat, eguzki-erradiazioak zenbat denbora irauten duen neurtzen duen tresna.

Eguzki-argia, era zabalean esanda, Eguzkitik datorren erradiazio elektromagnetikoaren espektro osoa da. Hau, normalean, eguntzat hartzen diren orduetan izaten da. Udako polo geografikoetatik gertu, gaueko orduetan ere eguzki-argia gertatzen da, eta neguetan, gune horietara ez da eguzki-argirik iritsiko.

Eguzkiaren erradiazioak zuzenki sortzen duen erradiazio-termikoa, eta eguzkiaren erradiazioak atmosferan eragiten duen tenperatura-atmosferikoaren gehikuntza desberdinak dira. Eguzki-argia heliografo bat erabiliz "grabatu" daiteke. 300.000 km/s-ko abiaduran bidaiatzen du, abiadura honetan Eguzkitik datorren argiak 8.4 minutu behar ditu gure planetara iristeko.

Munduko Meteorologia Erakundeak honela definitzen du eguzki-argia: lurzoruan neurtutako gutxienez 120 W.m²-ko eguzkiaren irradiazio zuzena. Eguzki-argi zuzenak 93 lumen (argi indarra neurtzeko erabiltzen den Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea) inguru ematen ditu potentzia elektromagnetikoko watt bakoitzeko, infragorria, ikusgaia eta ultra-bioleta barne.

Eguzki-argi distiratsuak metro karratuko 100.000 kandelaren argiztapena ematen du lurrazalean. Eguzki-argia funtsezko faktorea da fotosintesi prozesuan, hain garrantzitsua bizitzarako.

KonposizioaAldatu

Eguzki-argia energia transmititzen duen perturbazio baten hedapena da, ez da materia baina hutsean zabaldu daiteke eta fotoiez osatuta dago.

Adibidez: Argiak bidaiatzen duenean, uhin bat bezala jokatzen du, baina, objektuek argi hau xurgatzen dutenean, argiak partikula bat bezala jokatzen du.

Eguzkiaren argiak ez du kolorerik eta "argi zuria" deitzen zaio. Hala ere, kolore desberdinen batasunak osatzen du. Argia elementu garden batetik (ura edo beira) igarotzen denean bakarrik ikus daiteke, ostadar izeneko espektro baten formarekin. Espektro hau zazpi kolore ikusgarriz (gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta bioleta) eta giza begiek ikusten ez dituzten bi kolorez (ultramorea eta infragorria) osatuta dago. Lurreko atmosfera jotzen duen erradiazio elektromagnetikoaren espektroa 100 eta 106 nm (nanometro) artekoa da. Hau bost zatitan bana daiteke, uhin-luzera handiagoko ordenan:

C ultramoreaAldatu

edo tartea (UVC), 100etik 280 nm-ra hedatzen dena. Ultramore hitzak, erradiazioa, argi bioleta baino erradiazio handiagoan egoteari egiten dio erreferentzia (eta, beraz, gizakientzako ikusezina). Atmosferaren xurgatzearen ondorioz, kantitate txiki bat baino ez da iristen Lurraren azalerara (litosfera). Erradiazio-espektro horrek propietate germizidak ditu, horregatik, esterilizatzaile ultramore izeneko ekipo batzuek, airea, ura edo gainazalak garbitzeko erabiltzen dute; dispositibo hauek, argi-ultramore hori igortzen duten lanparak dituzte, eta esterilizatu beharreko elementuan igorritzen da. Argi ultramorezko lanparen erradiazioa hainbat gailutan ere baliatzen da gainazaletan efektu optiko bereziak lortzeko.

B ultramoreaAldatu

(UVB) 280 eta 315 nm artean hedatzen da. Atmosferak ere xurgatzen du hein handi batean, eta, UVCarekin batera, ozono-geruzaren eraketa dakarten erreakzio-fotokimikoen parte da.

A ultramoreaAldatu

(UVA) 315 eta 400 nm artean hedatzen da. Zientifikoki ez da hain kaltegarritzat hartu DNArentzat, eta, beraz, beltzarantzean eta psoriasirako (PUVA terapian) erabiltzen da.

Begi-bistako tartea edo argiaAldatu

400 eta 700 nm artean hedatzen da. Izenak dioen bezala, begiekin ikusi ahal dugun tartea da.

Tarte infragorriaAldatu

700 nm eta 1 mm artean hedatzen da (106 nm). Erradiazio hau da berotzearen edo eguzkiak ematen duen beroaren erantzule nagusia. Era berean, hiru motatan banatuta dago uhin-luzeraren arabera:

  • Infragorria-A: 800 nm 2500 nm-ra.
  • Infragorria-B: 2,5 µm 50 µm-ra.
  • Infragorria-C: 50 µm 1000 µm-ra.

Kanpo estekakAldatu