Eguzki masa

Eguzki-masa» orritik birbideratua)

Eguzki masa astronomian eta astrofisikan konparatiboki izarren eta beste objektu astronomiko oso masibo batzuen masa, galaxiak kasu, kalkulatzeko erabiltzen den neurri unitate bat da. Gure Eguzkiaren masaren baliokidea da eta Lurraren masa baino 332.950 aldiz handiagoa da. Bere ohiko ikurra eta balioa kilogramotan jarraian agertzen diren hauek dira:

Eguzki masa jarraian agertzen den formularen bidez kalkula daiteke, non lurreko urtearen iraupena, Lurretik eguzkirako distantzia (unitate astronomikoa ua) eta grabitazio unibertsalaren konstantea (G) agertzen diren. Honela:

Duela gutxirarte grabitazio unibertsalaren konstantea eta unitate astronomikoa ez ziren zehatz ezagutzen. Hala ere, Eguzki-sistemako beste planeta baten edo izar bitar baten masa erlatiboa eguzki masa unitateetan zehaztea ez da modu ez zehatzean adierazitako konstante hauen araberakoa. Eta beraz erabilgarria zen masa hauek eguzki masetan adieraztea (ikus gaussen grabitazio konstantea). Gaur egun, unitate astronomikoa oso zehatz neurtu ahal izan da planetarteko radar teknikak erabiliz, eta G ere ondo zehaztua dago, baina eguzki masa astronomian ohituragatik eta unitate oso eroso bat delako erabiltzen jarraitzen da.

Eguzki masa eta berarekin lotutako unitateak aldatu

Eguzki masa bat lotutako honako unitate hauetako batetara bihur daiteke:

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu