Eguzki-energia termiko

Eguzki-energia termoelektriko» orritik birbideratua)

Eguzki-energia termikoa beroa lortzeko eguzkiaren energiaz baliatzean datza. Uhin elektromagnetikoek materialei beroa transferitzen diete. Energia mota hau agortezina eta guztiz berriztagarria da, hau da, naturan ez du eraginik.

Eguzki erradiazioa

Berokuntzako eta ur bero sanitario instalazioak aldatu

 
Zirkuitu itxiko ur beroa.

Ur bero sanitario(UBS) instalazio bi mota daude, zirkuitu irekia edo zirkuitu itxia. Erabiliena zirkuitu itxia da. Bere funtzionamendua hurrengoa da. Eguzkiaren uhinak panelean jotzen dute eta hauek panelaren barrutik doazen hodiak berotzen dituzte. Hodi hauek anti-izoztaile bat garraiatzen dute trukatzaile batera heldu arte. Trukatzailean anti-izoztailea garraiatzen duten hodiek beroa transmititzen diete ura garraiatzen duten hodiei. Ura termo batera eramaten da geroago erabilia izan ahal izateko. Zirkuitu irekian bakarrik zirkuitu bat dago. Paneletatik pasatzen den ura kontsumitzen den ura da. Sistema hau merkeago izan arren, arazoak ekar ditzake. Giroko tenperatura zero azpikoa baldin bada ura izoztu daiteke. Gainera uraren gatzak hodiak hondatu ditzake.

Berogailuak aldatu

Eguzki-energia termikoa gaur egungo ohiko berogailuentzako euskarria izan daiteke. Sostengua %20 eta %50 bitarteko demanda izan daiteke.

Tresneriak aldatu

Eguzki-energia termikoaren instalazioak lehen eta bigarren eguzki-zirkuituek, bero-trukagailuek, biltegiek, ponpek, hedapen-ontziek, hodiekk eta kontrol panelek osatzen dituzte.

Eguzki kolektorea aldatu

Eguzki kolektoreak eguzki erradiazioa harrapatu eta beroa bihurtzen duten elementuak dira. Eguzki kolektore moduan ezagutzen direnak kolektore lauak, xurgatzaileak eta hodi huts biltzaileak dira. Kolektorearen goiko aldean beira dago. Beirak eguzkiaren erradiazioa barrurantz sartzen usten dio. Barruan, xurgagailua dago, pigmentu beltz batez inguraturik. Honek ahal duen erradiazio gehien xurgatzen du. Eguzki-kolektoreak honako elementu hauek osatzen dute:

  • Estaldura: Gardena da. Normalean beiraz egina dago, hala ere, plastiko berezi bat ere erabiltzen da merkeagoa delako. Bere funtzio nagusia galerak minimizatzea da.
  • Aire espazioa: Estaldura eta plaka bereizten dituen espazioa da. Bere lodiera kontuan hartuta galerak ahal diren txikienak izateko izaten da.
  • Plaka xurgatzailea: Energia xurgatzen duen elementua da. Honek likidoa garraiatzen duten hodiei beroa transferitzen diete. Elementu hau lortzeko materialak konbinatu egiten dira.
  • Hodiak: Ura edo anti-izozgailua garraiatzen duten hodiak dira. Xurgagailuaren ondoan edo xurgatzailea ukitzen egoten dira. Honela alden eta bero gehien erabiltzen da.
  • Isolatzailea: Elementu honen helburua ahal den berotasun handiena lortzea da, hots, ahal den bero gutxienak ihes egitea.

Eguzki-panel termikoa aldatu

 
X

Elementu honen barruan hodiak aurkitzen dira eta hodi hauek s konstante baten forma dute. Hodiaren hasieran ur hotza sartzen da eta beste aldetik bero irteten da.

Lehenengo zirkuitua aldatu

Lehenengo zirkuitua, zirkuitu itxia da. Zirkuituak biltegiraino eramaten du likidoa, honek beroa garraiatuz. Behin biltegian ura edo likido berezi beroa husterakoan, hoztu egiten da berriro plaketara joateko. Prozesua behin eta berriro errepikatzen da.

Trukatzailea aldatu

Trukatzailean erabiltzen dugun ura berotzen da. Hemen, alde batean lehenengo zirkuitua dago. Suge forma du, horrela beroa hobeto aprobetxatuz.

Biltegia aldatu

Biltegian berotutako ura gordetzen da. Honek ur hotzarentzat sarrera bat dauka eta ur beroarentzat irteera bat.

Bigarren zirkuitua aldatu

Kontsumorako zirkuitu irekia da. Zirkuitu hau biltegitik irteten da. Biltegitik irtendako ura beroegi egon daitekeenez batzuetan ur hotzarekin nahasten da.

Ponpa aldatu

Ponparen funtzioa likidoa hodietatik mugiaraztea da. Elementu hau gabe, ezingo litzateke beroa garraiatu eta beti leku berean geratuko litzateke.

Espantsio-ontzia aldatu

Ura beroago dagoenean presio gehiago duenez, elementu hau behar da presio hori berdintzeko. Bestela, hodiak apurtu edo nolabaiteko arazoak egongo lirateke.

Hodiak aldatu

Instalazio guztian erabilitako hodiak isolatzaile batez inguraturik daude. Galerak ahal den txikienak izateko.

Kontrol panela aldatu

Elementu honen bitartez prozesu guztiak kontrolatzen dira. Gainera, tenperatura erregulatu daiteke.

Amortizazioa aldatu

Inbertsio handi bat dakarren arren, bost sei urtetan amortizatua dago. Hala ere, gaur egun, diru laguntzak daude horrelako inbertsioak egiteko.[1]

Materialak aldatu

Material ugari erabil daitezke energia termikoaz baliatzeko. Naturako material gehienak inertzia termikoa daukate. Hala ere, gaur egun, materialak aztertu eta hoberenak aukeratzen dira eguzkiaren energiaz baliatzeko.

Tipologia aldatu

Tenperatura baxuko biltzailea aldatu

Eguzki plaka beroa lortzeko prozesuaren elementu adierazgarriena da. Elementu honen aplikazio nagusia etxeko edo igerilekuko ura bero|berotzea da. Hala ere, beste aplikazio batzuk izan ditzake. Elementu hauetaz osaturik dago:

  1. Anodizatutako aluminiozko markoa.
  2. Beirazko estaldura.
  3. Xurgatzailea.
  4. Ur deskarga.
  5. Isolatzaile
  6. Biltzailea.

Biltzaileen tamainak desberdinak izaten dira. Normalean, 1.8 eta 2.1 tarteko tamaina izaten du. Biltzailea 150 eta 200 litro tarteko biltegi termiko batera konektaturik egoten da. Instalazioak egiterakoan kalkulu asko hartu behar dira kontuan.

  1. Zonako klima: Inguruneko batez besteko tenperaturak eta eguzkiaren erradiazioak kontuan hartu behar dira.
  2. Alderdi teknikoak: Panelaren errendimendua.
  3. Latitude geografikoak: Eguzki izpien inklinazioa kontuan hartu behar da.

Tenperatura ertaineko eguzki-teknologia aldatu

 
Tenperatura ertaineko teknologia

Eguzki izpiak azalera txikiago batean biltzen badira, eguzki-panel arruntetan baino tenperatura handiagoak lortzen dira. Hau lortzeko gailu optikoak erabiltzen dira. Tenperatura ertaineko teknologiak 100 eta 300ºC bitarteko tenperaturak lortu eta bildu ditzake. Teknologia honek kolektore zilindriko parabolikoak erabiltzen dira. Ispilu islatzaileak erabiliz izpiak hodietan biltzen dira.

Tenperatura handiko eguzki-teknologia aldatu

 
Eguzki labea

Teknogia honen bidez 300ºC -tik gorako tenperaturak lortzen dira. Tenperatura hau 2000ºC -takoa izan daiteke. 500ºC -tako tenperaturak baino altuagoak lortzen badira heliuostatoak erabiltzen dira, Sistema honek dorre batean biltzen dute erradiazioa. Dorre hartan lurruna sortzen da. Lortutako lurrunarekin turbina bat mugiarazten da elektrizitatea sortuz.


Erreferentziak aldatu

  • Anaya Industria Tegnologia 1 liburua.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu