Ireki menu nagusia

Egurbide (mendia)

Euskal Herriko mendia

Egurbide Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Aldaon eta Urkute mendiekin, Gipuzkoak Nafarroarekin duen mugan dagoen hiruki bat osatzen du. Malloan bertan dago, aipaturiko beste biak bezala. Mendi honek, Egurbide edo Egurbea izeneko lepoa domeinatzen du.

Egurbide
Datu orokorrak
Garaiera 1.317 m
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ 36″ N, 2° 01′ 55″ W / 43.01008333°N,2.03188889°W / 43.01008333; -2.03188889Koordenatuak: 43° 00′ 36″ N, 2° 01′ 55″ W / 43.01008333°N,2.03188889°W / 43.01008333; -2.03188889
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe
Mendikat Mendikat

IrispideakAldatu

Egurbide edo Egurbea izeneko lepo edo mendatera, Azkaratetik iris daiteke, Araitzeko haranetik, Beoinen mendiaren azpian dagoen amildegi batean zintzilikaturik dagoen lautada batetik igaroz, Aloixa-gañe izena duena. Hemendik, bidezidor aztarna batzuk, Egurbidera kontu handiz iristea ahalbidetzen dute. Igoera oso arriskutsua da lur bustiarekin.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa