Ireki menu nagusia

Eguberri kanta (eleberria)

Artikulu hau Charles Dickens idazlearen eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eguberri kanta».

Eguberri kanta (jatorrizko ingelesezko izenburu A Christmas Carol. In Prose. Being a Ghost Story of Christmas, euskaraz Eguberri kanta. Hitzlauz. Eguberrietako mamu istorioa izanik) 1843ko abenduaren 19an argitaratu zen Charles Dickens ingeles idazlearen eleberri labur bat da.

Eguberri kanta
Charles Dickens-A Christmas Carol-Title page-First edition 1843.jpg
Lehen argitalpenaren azal nagusia eta izenburua (1843)
Datuak
Idazlea Charles Dickens
Argitaratze-data 1843ko abenduaren 19a
Generoa eleberri laburra, mamu ipuina, kritika soziala
Jatorrizko izenburua A Christmas Carol. In Prose. Being a Ghost Story of Christmas.
Hizkuntza ingelesa
Argitaletxea Chapman & Hall Itzuli
Herrialdea  Ingalaterra
Ilustratzailea John Leech Itzuli
Euskaraz
Izenburua Eguberri kanta
Itzultzailea Nerea Mujika
Argitaratze-data 2003
Bilduma Narratiba

Xabier Mendiguren, Iñaki Mendiguren eta Nerea Mujikak euskaratu izan dute.

ArgumentuaAldatu

Ebenezer Scrooge bere langile txiro eta zintzoa lanez gainezka duen agure zeken eta diruzalea da. Gabon gauez hiru mamuen bisita izango du: iraganeko mamuak bere haurtzarora eramango du, orduan sentitu zuena oroituarazi eta bere bihotza ulertarazi dezan; orainaldiko mamuak bere langilearen etxera eramango du, han dagoen eskasiaren gain maitasuna eta familia izpiritua nagusi direla ikusiaraziko dio (gainera haur gaixo bat ikusiko du, langilearen semea); eta etorkizuneko mamuak ber heriotzera eramango du, bakardadean. Ikusitakoak erabat izuturik, Scrooge zaharrak izaeraz aldatzea erabakiko du, bere langilearen familiari lagundu eta honekin batera Eguberrietako izpiritua berreskuratuko du.

Euskarazko bertsioakAldatu

Kanpo estekakAldatu