Egokituz
Egokituz edo Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza Laborategia Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean lan egiten duen ikerketa taldea da.[1] Julio Abascal irakasleak sortu zuen 1985ean pertsona minusbaliatuen komunikazio-arazoei aurre egiteko, desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonala hobetzen eta gizartean eta lanean txertatzen laguntzeko.
Egokituz | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ikertaldea eta pertsona juridikoa |
Jarduera | |
Honen parte | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
webgune ofiziala |
Egokituz taldeak pertsonen arteko komunikazio zuzenari nahiz urruneko komunikazioari laguntzeko programa informatikoak diseinatu ditu (telekomunikazio-sistemak erabilerraz eginez), baita ingurune fisiko gertua kontrolatzeko sistemak, gailu informatikoetan datuak sartu/ateratzeko software eta hardware, eta komunikazio-gailu eramangarriak ere, besteak beste.[2]
Bestalde, pertsona-ordenagailu egokigarrien interfazeak garatu ditu, ingurune nonahiko irisgarritasuna ahalbidetzeko. Gainera, metodologiak, tresnak eta metrikak garatu ditu, web-erako irisgarritasuna automatikoki ebaluatzeko eta neurri kuantitatiboa hartzeko. Nazioarteko aldizkari eta kongresu zientifikoetan argitaratu dira ikerketaren emaitzak.
Eusko Jaurlaritzak SPRIren IMI programaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sailaren, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuko hainbat ministerioaren (Zientzia eta Teknologia, Hezkuntza eta Unibertsitate, Gizarte Gai, Industria eta abar) deialdi publikoen bidez finantzatu dira. baita Europar Batasunarena bidez
Egokituz nazioarteko hainbat batzorde eta mintegitan parte hartzera gonbidatu dute, pertsona ezinduentzako eta adinekoentzako irisgarritasunaren inguruko gaiak aztertzekoa.
Sariak eta errekonozimenduak
aldatuTaldeko sortzailea eta zuzendaria izan den Julio Abascalek informatika munduan nagusi diren IFIP, ACM eta IEEE elkarteen bost errekonozimendu jaso ditu Gizaki-konputugailu elkarrekintza arloan egindako bere ekarpen ugariengatik:
- IEEE Senior Member 2020.
- IFIP Fellow- 2019.[4]
- Web for All 2016 kongresuan komunikazio onenaren saria jaso zuten, J. Eduardo Pérez-ek “Usability Evaluation of Two Virtual Aids to Enhance Cursor Accessibility for Motor-Impaired Users” izenburu zuen komunikazioarekin[2][5]
- IFIP TC 13 Pioneer - 2015. [4]
- ACM Senior Member - 2013. [6][7]
- IFIP Silver Core - 1998.[4]
Argitalpenak liburuetan
aldatu- Tools for Web Accessibility Evaluation. Abascal J., Arrue M., Valencia X. 2019 - Springer[8]
- Personalizing the User Interface for People with Disabilities. Julio Abascal, Olatz Arbelaitz, Xabier Gardeazabal, Javier Muguerza, Juan Eduardo Pérez, Ainhoa Yera, Xabier Valencia. 2019 - De Gruyter.[9]
- The ASSISTANT project - Independence though mobility. Ainara Garzo, Stefan P. Carmien, Nestor Garay-Vitoria. 2015 - SCITEPRESS[10]
- Ethical issues for user involvement in technological research projects: Directives and recommendations. Ainara Garzo, Nestor Garay-Vitoria. 2015 - IGI Global[11]
- Education on Design for All in Information Systems and Telecommunications Curriculum -Formación curricular de diseño para todos en informática y telecomunicaciones. Abascal, J., Garay, N., Guasch, D. 2013 - Instituto de Mayores y Servicios Sociales. (IMSERSO) y Fundación ONCE.[12]
- Extending in-home user and context models to provid e ubiquitous adaptive support outside the home. Aizpurua A., Cearreta I., Gamecho B., Miñón R., Gar ay-Vitoria N., Gardeazabal L., Abascal J.2013 -[13]
- A Robust Intelligent Tutoring System for the Integration of People with Intellectual Disabilities into Social and Work Environments. Irigoyen E., López de Ipiña K., Garay N., Goicoeche a A., Ezeiza A., Angel Conde, Larrañaga M., Soraluze A. 2010 - INTECH[14]
- Chapter 4.3 Ethical and legislative issues with regard to Ambient Intelligence. Kemppainen E., Abascal J., Allen B., Delaitre S., Giovannini C., Soede M.:[15]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Egokituz Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza l̪Laborategia]
- ↑ a b «Egokituz: Best Paper Award in WEB FOR ALL conference» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-11-10).
- ↑ «Egokituz Laboratory: 30th anniversary (1985-2015)» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-11-10).
- ↑ a b c (Ingelesez) adminweb. «AWARDS» IFIP TC13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
- ↑ Pérez, J. Eduardo; Valencia, Xabier; Arrue, Myriam; Abascal, Julio. (2016-04-11). «A usability evaluation of two virtual aids to enhance cursor accessibility for people with motor impairments» Proceedings of the 13th International Web for All Conference (Association for Computing Machinery): 1–4. doi: . ISBN 978-1-4503-4138-7. (Noiz kontsultatua: 2021-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Association for Computing Machinery. (2013). Senior Members / Award Winners. ACM.
- ↑ (Ingelesez) ifip-tc13-admin2015. «Technical Committee 13 on Human-Computer Interaction» IFIP TC13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
- ↑ (Ingelesez) Abascal, Julio; Arrue, Myriam; Valencia, Xabier. (2019). Yesilada, Yeliz ed. «Tools for Web Accessibility Evaluation» Web Accessibility: A Foundation for Research (Springer): 479–503. doi: . ISBN 978-1-4471-7440-0. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ «10. Personalizing the user interface for people with disabilities» Personalized Human-Computer Interaction (De Gruyter Oldenbourg): 253–282. 2019-09-23 ISBN 978-3-11-055248-5. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ Garzo, Ainara; Carmien, Stefan; Garay-Vitoria, Nestor. (2021-07-14). The ASSISTANT Project - Independence Though Mobility. , 44–66 or. doi: . ISBN 978-989-758-192-2. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ (Ingelesez) Garzo, Ainara; Garay-Vitoria, Nestor; Garzo, Ainara; Garay-Vitoria, Nestor. (0001-01-01). «Ethical Issues for User Involvement in Technological Research Projects: Directives and Recommendations» https://services.igi-global.com/resolvedoi/resolve.aspx?doi=10.4018/978-1-4666-8130-9.ch017 doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ Daniel, Universitat Politècnica de Catalunya. Departament d'Enginyeria Telemàtica Abascal, Julio Garay, Nestor Guasch Murillo,. Formación curricular de diseño para todos en informática y telecomunicaciones. PMC 843243090. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ Aizpurua, Amaia; Cearreta, Idoia; Gamecho, Borja; Miñón, Raúl; Garay-Vitoria, Nestor; Gardeazabal, Luis; Abascal, Julio. (2013). «Extending In-Home User and Context Models to Provide Ubiquitous Adaptive Support Outside the Home» Human–Computer Interaction Series (Springer London): 25–59. ISBN 978-1-4471-4777-0. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ Irigoyen, E.; de Ipina, K. L.; Garay, N.; Goicoechea, A.; Ezeiza, A.; Conde, A.; Larranaga, M.; Soraluze, A.. (2010-03-01). «A Robust Intelligent Tutoring System for the Integration of People with Intellectual Disabilities into Social and Work Environments» New Achievements in Technology Education and Development (InTech) ISBN 978-953-307-066-7. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ W., Roe, Patrick R.. (2007). Towards an inclusive future : impact and wider potential of information and communication technologies.. COST ISBN 92-898-0027-5. PMC 1044328359. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Egokituz ikerketa taldearen webgune ofiziala
- UPV/EHUko Informatika Fakultatea
- Taldeak garatu dituen produktu guztiak.
- Taldeak argitaratu dituen artikulu zientifikoak.