Zerrenda:Egiptoko erregeak
(«Egiptoko errege zerrendak» orritik birbideratua)
Antzinako Egiptoko errege zerrendak Egiptoko faraoien zerrenda duten inskripzioak edo dokumentuak dira, oro har zatikatuta daudenak. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

- Palermoko Harria: grabatutako basaltozko lauza baten zatia, V. dinastian datatua dagoena.
- Karnakeko Errege Zerrenda: Karnakeko Amonen tenpluan aurkitua, 61 kartutxorekin, baina berrogeita hamar baino ezin dira irakurri, Menesetik, Tutmosis III.a arte (K.a. XV. mendea).
- Abidosko Errege Zerrenda: Seti I.aren tenpluko XIX. dinastia (K.a. XIII. mendea) harresi batean grabatutako 76 kartutxodun baxuerliebea, Abidosen.
- Saqqarako Errege Zerrenda: Faraoien 58 kartutxo zituen baxuerliebe bat (47 mantentzen dira), Tenryren hilobiaren harresi batean, Saqqaran. Tenry, Ramses II.aren apaiz eta eskriba izan zen (K.a. XIII. mendea)
- Turingo Errege Kanona: Beharbada, Ramses II.aren garaitik (XIX. dinastia K.a. XIII. mendea) datatua dagoen idazkera hieratikoan idatzitako testua duen papiro baten zatiak.
- Manetonen zerrenda: Ptolomeotar dinastiako Maneton egiptoar apaizak (K.a. III. mendea) Egiptoren historia bat idatzi zuen, Aegyptiaka izenekoa. Jatorrizkoa galdu egin zen, baina zati batzuk Flavio Josefok kopiatu zituen (I. mendea), bai eta Sexto Julio Afrikanok, 561 erregerekin (II. mendea-III. mendea), Zesareako Eusebio apezpikuak, 361 erregerekin (III. mendea-IV. mendea), eta Sinzelo fraideak (VIII. mendea-IX. mendea) ere.
Kanpo estekak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko erregeak |
- (Frantsesez) Egiptoko errege zerrendak