Egiptoar idazkera hieroglifiko

Egiptoar hieroglifo» orritik birbideratua)

Egiptoar idazkera hieroglifikoa Antzinako Egipton erabilitako idazkera sistema bat da, hieroglifoak edo elementu ideografikoak, logografikoak eta alfabetikoak lotzen dituena. Hieroglifo hitzak sustrai grekoak ditu (ιερος hieros "sakratu" eta γλυφειν glyfein "irarri" edo "idatzi"). Idazkera hau sakratutzat jotzen zen Antzinako Egipton eta bere ezagutza elizgizonek zuten soilik. Herri xumeak, demotiko izeneko beste idazkera bat ibiltzen zuen.

Komombo tenpluko horma

K.a. 3150 urte inguruan, egiptoarrek mesopotamiarren antzeko idazkera-sistema piktografiko bat erabiltzen hasi ziren. Mesopotamiarrek gero eta idazkuntza eskematikoagoa eta soilagoa asmatu zuten (kuneiformea); egiptoarrek, aldiz, itxura konplexua eta artistikoa (hieroglifikoa) eman zioten, eta tenpluak zein hilobiak apaintzeko erabili zuten.

Hainbat urtez ulertezinak izan arren, hieroglifoen esanahia Rosetta harriari esker Jean-François Champollion frantziarrak deszifratu zituen, hainbat ikerketa eginez.

Idazkera mota hau erabiliz idatzi zen azken inskripzioa. Esmet-Akhom , edo Philae 436 izena ematen zaio inskripzioa da eta Egipto hegoaldean dagoen Filae irlako Hadrianoren atean ikus daiteke. 394. urtean sinatu zuen Nesmeterakhemek, Isisen apaizak Mandulius nubiar jainkoari eskainita.[1]

Adibidea aldatu

Ptolomeo hieroglifoekin idatzia:

<
p
t
wAl
M
iis
>
Hau izango litzateke itzulpena: P
T
O L
M
I I S

Erreferentziak aldatu

  1. PARKINSON, RICHARD, 1999. Cracking Codes: The Rosetta Stone and Decipherment, 178. or.

Kanpo estekak aldatu