Egino etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Hernanin

Egino etxea Hernanin dagoen XVII. mendeko eraikin historikoa da eta 1964an ondare kultural izendapena jaso zuen.[1] Hernaniko alde zaharrean dago, kale nagusiko 17. zenbakian.[2]

Egino etxea
Kultura ondasuna
Hernaniko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Koordenatuak43°15′58″N 1°58′31″W / 43.26623°N 1.97525°W / 43.26623; -1.97525
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001511
6

Ezaugarriak aldatu

XVII. mendeko oinplano angeluzuzeneko eraikina izanagatik, izan dituen berrikuntzen ondorioz, aurrealdeak baino ez du mantendu jatorrizko izaera.[3] Beheko solairua harlanduzkoa da eta espoloi moduko batzuk ditu izkinetan. Etxeak bi sarbide ditu, izan ere, etxea elkarri atxikitako bi eraikin baitira, jauregia bata, eta zerbitzarien etxea bestea. Lehenengo solairuan hiru bao daude eta balkoi bakar batek lotzen ditu hirurak. Baoen artean, bi armarri ageri dira. Bigarren solairuan hiru bao daude ere baina kasu honetan bakoitzak bere balkoia dauka.

Esan ohi denez, Victor Hugok etxe honetan hartu zuen ostatu Hernanin izan zenean.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Bienes de Interés Cultural. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  2. Egino etxea :: Multimedia galeria :: Euskomedia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  3. Hernani ezagutu - Egino etxea. Kale nagusia, 17. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  4. Hernani - hiru.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).

Kanpo estekak aldatu