Ireki menu nagusia
Artikulu hau Aralarreko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egillor».

Egillor Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 911 metrokoa. Mendilerro honetako 1000 metrotik beherako 21 mendien taldetxoan dago, Agaotz, Aizkoate, Akaitz Txiki, Amezti, Amiltzu, Ausa-gaztelu, Intzartzu, Itaundieta, Laparmendi, Leitzadi, Malkorburu, Martxabaleta, Marumendi, Otsabio, Sarastarri, Urreako Haitza, Aixita, Madalenaitz, Serlo gaina eta Urbaranekin batera. Ez da oso mendi ezaguna, eta, bere interes bakarra, bidean dagoen pagadian dago, Pagadixkin izenekoa. Goldaratzetik Larrazpil eta Iruaundira joaterakoan igotzen den lehen tontorra da.

Egillor
Datu orokorrak
Garaiera 911 m
Geografia
Koordenatuak 42° 56′ 48″ N, 1° 50′ 25″ W / 42.94679167°N,1.84025556°W / 42.94679167; -1.84025556Koordenatuak: 42° 56′ 48″ N, 1° 50′ 25″ W / 42.94679167°N,1.84025556°W / 42.94679167; -1.84025556
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Goldaratz
Mendikat Mendikat

IrispideakAldatu

Aralarreko itzuliko GR markak jarraitu ondoren, tontorretik ekialdera dagoen bihurgunean utzi arte, aukerarik hoberena, tontorra igarotzea da, mendebalderantz doan hurrengo bihurgunerarte. Bidea utziz, mendebaldeko lepoan dagoen pagadian sartu behar da, Egillorren tontorra, Iruaundi menditik banatzen duena. Pagadi atseginean zehar egindako ibilaldiak, minutu gutxitan, harrizko bizkarrezurrera daroa, non, eskuinetik, landaredia eragotzi behar den, tontorreko goroldioz betetako arroka karstikoetatik erraz igotzeko. Bertako ikuspegia oso mugatua da. Larrazpileraino baino ez da ikusten.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa