Egile eskubideen arau hauste

egile eskubideak babesten duten legeetako bat ez errespetatzea

Egile eskubideen arau haustea edo copyright-a urratzea egile-eskubideen legeek estalitako obrak baimenik gabe edo debekatuta erabiltzea da, hala nola kopiatzeko, erreproduzitzeko edo obra eratorri bat ekoizteko eskubidea.

Copy Roger, interneten baimendu gabeko kopiak identifikatzeko erabiltzen den ikurra.

Halaber, ohikoa da pirateria terminoa erabiltzea, askotan gutxiespenez, egile-eskubideen titularraren baimenik gabe obren kopiak aipatzeko. Richard Stallman informatikariak eta Eduardo Samán jabetza intelektualean adituak, besteak beste, argudiatu dute baimendu gabeko kopiak aipatzeko "pirateria" esamoldea erabiltzea gehiegikeria bat dela, erabiltzaileak kriminalizatuz itsasontzi-piraten indarkeriarekin konpartitzeko ekintza parekatu nahi duelako.[1] Free Software Foundation-ek terminoaren adiera hori jasotzen du egile-eskubideen arloan saihestu beharreko adierazpenen zerrendan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.