Ireki menu nagusia

Ernest Edward Thomas, DM, Irlandako 4. Dragoien Guardia Errealaren parte izan zena, Lehen Mundu Gerrako britainiar lehen tiroa egin zuena izan zen, 1914ko abuztuaren 22aren goizeko 7etan, Monsko kanpoaldean.[1]

Edward Thomas
Bizitza
Jaiotza Londres1884ko abenduaren  16a
Heriotza 1939 (54 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gradua sarjentu
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra

BizitzaAldatu

Esan da Nenaghen jaio zena, Tipperary konderrian, baina gau egun frogatu da Londresen jaio zela, irlandar jatorriekin.[2] Thomas Artilleria Zaldun Errealean sartu zen danborraria izateko baina Irlandako 4. Dragoien Guardia Errealaren parte bihurtu zen gerra hasi baino lehen.

Lehen Mundu Gerrako ZerbitzuaAldatu

Kaporal mailarekin Frantzian borrokatzen zebilen gerrako lehen tiroa egin zuela esan zenean. 1915ko azaroaren 5ean Sarjentu mailara igo zuten eta 1916an Ametrailadore postu batean lan egiten egon zen. Thomas "osa ausarta" zela esaten zen dibisioen artean bidalitako mezuetan. Lubaki aurreratu batean posizionatuta zegoenean, inoren lurran, britainiar artilleria ikusi zuen alemaniar posizioetan erortzen eta aurreratzea erabaki zuenean alemaniar guztiak hilda zeudela konturatu zen. Alemaniarren botak kalitate onekoak zirela konturatzean hainbat hartu zituen, bata besteari lotu zituen eta bere lagunei eman zien bere lubakira itzultzean.[3]

Gerraosteko bizitzaAldatu

Gerra amaitzean 4. Dragoien Guardia Errealean sartu zen berriro eta 1923an armada utzi zuen. 1939ko otsailean pneumoniaz hil zen. [4]

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. «57358, 1899-06-13, WILKINSON (Thomas), Hove, Brighton ; [DIGHTON (B.L.)»] Art Sales Catalogues Online . Noiz kontsultatua: 2019-07-27.
  3. Deignam, Tom "The Irish and World War I" Irish America.
  4. .